Zortzi lagun atxilotu dituzte Uribetxebarriaren aldeko protesta batean, Donostian
Atxilotuak Donostiako PPren egoitzako ateetara kateatu dira.
Berria.info 2012-08-17 - 18:57:26
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 23:04
Atxilotuak Donostiako PPren egoitzako ateetara kateatu dira.
Berria.info 2012-08-17 - 18:57:26
Zortzi lagun atxilotu dituzte Uribetxebarria aske uztearen alde egindako protesta batean. Mobilizazioa 11:00 aldera izan da, Donostiako PPren egoitzaren aurrean. Atxilotutakoak egoitzako ateetara katez lotu dira Uribetxebarria presoa aska dezatela eskatzeko.
Ertzaintzak preso eraman ditu, ordena publikoa aztoratzea leporatuta. Atxilotuetako bati ekimenaren buru izatea eta Herrizaingo Sailari protesta horren berri ez ematea ere egozten diote.