Edukira joan

Publizitatea

LAN ISTRIPUA

46 urteko garraiolari bat hil da istripu batean Donemiliagan

Ezbeharra Araia eta Zalduondo lotzen dituen A-3020 errepidean gertatu da (Araba). Garraiolariaren kamioia errepidetik irten eta irauli egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bidea irekita dago. 

Berria.info   2012-08-20 - 15:48:36

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 46 urteko garraiolari bat hil da gaur goizean Donemiliaga parean izandako istripu batean. Gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik irten eta irauli egin da. Ertzaintzak azpimarratu du laino handia zegoela. 

Ezbeharra 09:00 aldera gertatu da, Araban, Araia eta Zalduondo lotzen dituen A-3020 errepidean. Larrialdi zerbitzuak istripua gertatu den lekura joan dira, baina momentuan zendu da kamioilaria eta ezin izan dute ezer egin.

Ertzaintzaren esanetan, errepidea irekita dago, baina arretaz gidatzeko eskatu dute.