Edukira joan

Publizitatea

GENERO INDARKERIA

Sei gizon atxilotu ditu Ertzaintzak Bilbon eta Donostian, genero indarkeriarekin lotuta

Azken 30 orduetan, 18 eta 46 urte bitarteko bost gizon atzeman ditu Ertzaintzak Bilbon, bikotekideari edo bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Donostian, 48 urteko gizonezko bat atxilotu dute. 

Berria.info   2012-08-20 - 15:56:33

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Datu kezkagarriak utzi ditu Bilboko Aste Nagusiko lehenengo asteburuak: azken 30 orduetan, 18 eta 46 urte bitarteko bost gizon atxilotu ditu Ertzaintzak bikotekideari edo bikotekide ohiari erasotzeagatik. 

Larunbat goizaldean 41 eta 46 urteko bi gizon atxilotu zituen Ertzaintzak, ustez bikotekidea jotzeagatik. Gau berean, Ertzaintzak 35 urteko hirugarren gizon bat atzeman zuen; kasu horretan, bikotekide ohiari eraso egitea egotzita. Banaketa tramiteetan zeuden, eta biktima ospitalera eraman behar izan zuten, kolpeen ondorioz.

Laugarren erasoa igande goizaldean jazo da, ustez 41 urteko gizonezko batek bikotekidea mehatxatu eta hari erasota. Jarraian, 18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, bere bikotekide ohiari eta harekin zegoen mutil bati eraso egitea egotzita. 

Donostian, 48 urteko gizonezko bat atzeman du Ertzaintzak. Larunbat gauean emakume bati eraso egiten harrapatu zuten ertzainek kalean. Emakumeari bultza egin eta lepotik heldu zion, ustez, gizonezkoak.