Edukira joan

Publizitatea

BRASIL

Ezetz esan dio Brasilgo Justiziak munduko urtegi handienen artean hirugarrena zatekeena eraikitzeari

Talde indigenak eta ekologistak zeuden Dilma Rousseffen Brasilgo presidentearen planaren aurka. Brasilgo Gobernuarentzat Ekonomia sustatzeko planaren zati garrantzitsuena zen Xingu ibaian eraikitzekoak ziren planta hidroelektrikoa. 

Berria.info   2012-08-20 - 15:50:11

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Ez urtegi erraldoirik , ez hamaika ondorio kaltegarririk. Brasilgo Auzitegi Konstituzionalak talde indigenen eta ekologisteen alde egin du eta ezetz esan dio munduko hirugarren presa handiena eraikitzeari. Ezerezean gelditu dira Dilma Rousseff Brasilgo presidentearen eta Luiz Inacio da Silva Lula presidente izandakoaren ametsak. 

Gobernuarentzat Ekonomia sustatzeko planaren zati garrantzitsuena zen Xingu ibaian eraikitzekoak ziren planta hidroelektrikoa. Konstituzaionalaren epaiak lanak baliogabetu ditu, indigenak eta euren lurral babesteko helburuz. "Indigenek gainerako brasildarren eskubide berdinak izango dituzte" dio epaiak.

Izan ere, Belo Monte izena zuen egitasmoak Xingu ibaiaren emarian zegoen kokatuta, eta 50.000 indigena eta nekazari inguruk beraien bizilekua utzi beharko zuten proiektu hori dela eta. Talde ekologisten arabera, gainera, oihanaren 500 kilometro koadro urpean geratuko lirateke, eta horrek indigenen bizimoduan eragin zuzena izango luke, ezin izango zutelako arrantza egin. Ur emarian ere eragina izango luke urtegiak. Sao Pauloko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera, ibaiaren ehun kilometrotan etenda geldituko litzateke emaria, eta bertan ezin izango litzateke ontziz igaro. 

Eztabaia eta protesta luzeen ondoren, lasai arnastuko dute indigenek.