Edukira joan

Publizitatea

EUSKAL PRESOAK

Konstituzionalak atzera bota ditu 'Parot Doktrinari' buruzko 16 presoren helegiteak

Helegiteak alboratu ditu Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpena irmoa ez dela argudiatuz. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 16 presoren kasuak izan ditu aztergai, lehenengoz Europako Giza Eskubideen Auzitegia haren aurka agertu zenetik.  

Berria.info   2012-08-21 - 16:38:01

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzera bota ditu Auzitegi Gorenaren 197/2006 doktrina edo Parot doktrina ezarri dieten 16 presoren helegiteak, Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpena "irmoa" ez delako, eta beraz, "garrantzia nahikorik ez duelako". Lehen aldia izan da Auzitegi Konstituzionalak 197/2006 doktrina aztergai duena, Europako Giza Eskubideen Auzitegia haren aurka agertu zenetik. 

Uztailaren 10ean kaleratutako ebazpenean, Ines del Rio presoa aske uzteko eskatu zion Estrasburgoko Auzitegiak Espainiari, baina horrek ez du oraindik ebazpena bete. Espainiako Gobernuak esana du irailean helegitea ipiniko diola Estrasburgoko Auzitegiaren ebazpenari, auzitegi horretako areto nagusian. Bitartean, ebazpen hori irmoa ez dela-eta, 197/2006 doktrina aplikatzen jarraituko duela esan du Raxoiren gobernuak. Ebazpen hori betetzeko eskaera gehitzen zuen Iñigo Iruin abokatuak gaur alboratutako helegiteetan.

Joan den martxoaren 29an, hogeita hamaika helegitetatik hiru baino ez zituen onartu Konstituzionalak. Uztailaren 23an Iñaki Pujana presoaren helegitea aztertu zuen espainiar epaitegiak, baina "Konstituzionalera heldu aurreko bide guztiak agortu ez izana" argudiatuta baztertu zuen.