Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

Bidarten 20 urteko gazte baten bila ari dira

Lagunekin itsasoan bainu bat hartzen ari zela, itsaslaster bortitz batek barrura eraman du bart arratsaldean. 

Berria.info   2012-08-27 - 13:29:26

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Bidarten (Lapurdi) 20 urteko gazte baten bila ari dira, lagunekin itsasoan bainu bat hartzen ari zela itsaslaster bortitz batek barrura eraman ostean. Istripua atzo arratsaldean gertatu zen. Sorosleak gaztea laguntzeko asmoz bertaratu ziren, baina ez zuten aurkitu. Eremu baimendutik kanpo zeuden gazteak. 

Gauean, bertan behera utzi dituzte bilaketa lanak, eta goiz-goizetik berriro ekin diote, larrialdi zerbitzuen eta helikoptero baten laguntzaz.