Edukira joan

Publizitatea

ATXILOKETAK

Arturo Villanueva atxilotu du Frantziako Poliziak, Urruñan

Espainiako Auzitegi Nazionaleko euroagindu eskaera bati erantzunez atzeman dute. Paueko auzitegira emango dute arratsaldean. 

Berria.info   2012-08-27 - 20:30:49

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Arturo Villanueva Arteaga (Iruñea, 1976) atxilotu du gaur Frantziako Poliziak, Urruñan (Lapurdi); Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera bati erantzunez. Arratsaldean Paueko auzitegira eramango dute.

Haikarekin lotutako operazioan atxilotu zuten Villanueva, lehengoz, 2002an. Hamar hilabete preso egon ostean aske utzi zuten, eta Irlandara joan zen. Zazpi urte barrura, Segiren aurkako epaiketa batera joateari muzin egin ondoren, bera atxilotzeko nazioarteko agindua eman zuen auzitegiak. Irlanda iparraldeko Poliziak atzeman zuen, Belfasten, 2009ko apirilaren 22an. Egun berean baldintzapean aske geratu zen. Gerora, hura Espainiaratzeko nahiko arrazoi ez zegoela ebatzi zuen Belfasteko Auzitegiak, eta, beraz, Espainiako Auzitegi Nazionalak egindako euroagindu eskaera atzera bota zuen. Urte batzuk Irlandan egon ondoren Lapurdira itzuli zen Villanueva orain gutxi, eta harrezkero bizitza guztiz publikoa eta normala egiten zuen.