EUSKAL HERRIA
Hemezortzi urteko neska bat larri zauritu da Bakion, bikotekidearekin zihoala gizonezko batek labanaz eraso baitio
Erasoa bart gertatu da, Bakio eta Bermeo arteko errepidean. Gizonezko batek ustekabean eraso dio oinez zihoan bikoteari, eta ihes egin du. Neskaren bikotekideak hamazazpi urte dauzka, eta hura ere zauriturik dago.
Berria.info 2012-09-01 - 17:05:43






