Edukira joan

Publizitatea

Nafarroako unibertsitate publikoan lehen eskola eguna dute gaur

Eskainitako lekuen %96,4 bete ditu unibertsitate publikoak, eta hirugarren matrikulazio epea irekiko du asteazkenean.

Berria.info   2012-09-03 - 19:16:22

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Nafarroako Unibertsitate Publikoak gaur hasi du ikasturtea, ikasle berriei harrera eginez; 1.698 ikasle berri izango dira aurten. Etzi itzuliko dira unibertsitatera gainerako graduko ikasleak. Eskainitako lekuen %96,4 bete ditu unibertsitate publikoak, eta hirugarren matrikulazio epea irekiko du asteazkenean. Soilik bost ikasketatan ez dute itxaron zerrendarik.

Hego Euskal Herrian, Nafarroako ikasleak izango dira eskola itzultzen lehenak. Hain zuzen ere, lehen hezkuntzako haurrek asteazkenean hasiko dute ikasturtea Nafarroan. EAEn, egun bat beranduago. Bigarren hezkuntzari (DBH) eta batxilergoari dagokienez, kontrakoa, ikasturte hasiera datorren astelehena izango da Nafarroan, eta ostegun honetan EAEn.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) hilaren 10ean hasiko ditu eskolak. 

Hego Euskal Herriko familientzat azken urteotako ikasturte hasiera gogorrena izango da aurtengoa, eskolako material ugariren BEZa % 4tik % 21era igo baita.