Edukira joan

Publizitatea

GIZARTEA

29 urteko gazte bat ito da Errobi ibaian, Baionan

Tarnoseko (Frantzia) gaztea zubi batetik erori eta itsaslasterrak eraman du. 

Berria.info   2012-09-03 - 10:52:46

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Sorosleek Tarnoseko (Frantzia) 29 urteko gazte baten gorpua erreskatatu zuten atzo goizean Errobi ibaian, Baionan. Ezbeharra goizaldeko 2:30ak aldera gertatu zen. Ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, gaztea Paneccau zubitik Errobi ibaira erori zen. Lagun batek uretara jauzi egin zuen laguntzeko baina itsaslasterrak gaztea eraman zuen. Marc Marie prokuradore ordeak adierazi duenez, gaztea nahigabe erori zen uretara.