Edukira joan

Publizitatea

EKONOMIA

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ekonomia %0,9 moteldu da urteko bigarren hiruhilekoan

Eustatek emandako datuen arabera, hirugarren hiruhilekoz jarraian behera egin du BPGak. Industria, eraikuntza eta zerbitzu sektoreetako datu negatiboek eragin dute atzeraldia. 

Berria.info   2012-09-07 - 17:01:47

Bozkatu

Emaitza 4 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Eustat estatistika erakundeak gaur argitaratutako datuen arabera, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ekonomiak atzera egin du urteko bigarren hiruhilekoan. Bertako barne produktu gordinak (BPG) %0,9ko murrizketa izan du, iazko bigarren hiruhilekoko datuen aldean. 

Lehen hiruhilekoko datuekin alderatuz, %0,4 jaitsi da Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko BPGa. Hirugarren datu negatiboa da, zortzi hiruhilekoz jarraian datu positiboak izan ondoren. 2011. urteko azken txanpan hasi zen atzeraldia. Enpleguak, lanpostu gisa neurturik, behera egin du bai iazko hiruhileko beraren aldean (%-2,3), bai aurtengo lehen hiruhilekoaren aldean (%-0,5).

Beheranzko bilakaeraren arrazoiak industria eta eraikuntza sektoreen joera negatiboak izan dira. Atzo jakin zen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria ekoizpena %9 murriztu dela uztailean, iazko hilabete berarekin alderatuta. Ekainetik %2,8 jaitsi da. 

Gainera, zerbitzuen sektorean ere joera negatiboa izan da; 2010. urte bukaeratik lehen aldiz. Bai lehen sektorean, bai ez-merkatuko zerbitzuetan hazkunde positiboak izan dira.

Nafarroako Estatistika Erakundeak oraindik ez du jakinarazi hazkundea zenbatekoa izan den bertan.