GIZARTEA
Emakundek "baldintzarik gabeko babesa" eman dio alarde mistoari
Hondarribian alardea izango da bihar, eta Maria Silvestrek iragarri du bertan egongo dela.
Berria.info 2012-09-07 - 17:44:25
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 05:35
GIZARTEA
Hondarribian alardea izango da bihar, eta Maria Silvestrek iragarri du bertan egongo dela.
Berria.info 2012-09-07 - 17:44:25
María Silvestre Emakundeko zuzendariak "baldintzarik gabeko babesa" eman die Hondarribiko eta Irungo alarde mistoei, eta bi herrietako udalei eskatu die desfilean "berdintasuna" sustatzeko lan egiteko. Bihar Hondarribiko alardea izango da, eta Silvestre han egongo da, gaur jakinarazi duenez.
"Erakunde publikoak eragozpenak kentzera behartuta daude legez, ospakizun horretan parte hartu nahi duten emakumeek gizonekiko berdintasunean parte har dezaten", esan du Emakundeko buruak. Irungo eta Hondarribiko alkateek eta udal gobernuek halako jarrerarik ez dutela erakutsi salatu du.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Laura Mintegi EH Bilduren lehendakarigaiak, Aralarrek, Alternatibak eta IU-Ezker Anitzak ere iragarri dute biharko alarde mistoan izango direla.