Edukira joan

Publizitatea

IPAR EUSKAL HERRIA

Frantziak energia nuklearraren eta 'fracking' teknikaren aurkako jarrera berretsi du

Frantziako zentral nuklear zaharrena itxiko duela zin egin du Hollandek, eta planta nuklearren bidez lortutako elektrizitate kopurua %50era jaitsi nahi du 2025. urterako. Egun, energiaren %75 jatorri nuklearrekoa da. 

Berria.info   2012-09-14 - 19:01:57

Bozkatu

Emaitza 3 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Energia nuklearraren eta gas natural ez-konbentzionala erauzteko fracking teknikaren aurkako jarrera berretsi du François Hollande Frantziako presidenteak gaur goizean egindako agerraldian, Ingurumen kontseiluaren ostean. 

Fessenheimeko zentral nuklearra —estatuko zaharrenad da— itxiko duela agindu du Hollandek. "2016. urte amaierarako itxita egongo da, eremuaren hornidura bermatuz, lanpostuak mantenduko direla ziurtatuz eta zentralaren eraldaketarako segurtasun osoa izango dela bermatuz", azaldu du Hollandek. Zentral nuklearren aurkako elkarteek berri ona dela nabarmendu dute, baina lehenago ez ixtea deitoratu dute. 

Zentral nuklearren bidez lortutako elektrizitate kopurua %50era jaitsi nahi du Hollandek 2025. urterako. Gaur egun, energiaren %75 jatorri nuklearrekoa da. 

Gainera, Frantziako Gobernuak atzera bota ditu gasa haustura hidraulikoaren bidez ateratzeak egiteko zazpi azterketa eskaera; fracking-aren inguruko eztabaidari amaiera emanez. "Gaur egungo ezagutzekin inork ezin du ukatu haustura hidraulikoak kalterik ekarriko ez duela herritarren osasunean eta ingurumenean", nabarmendu du Hollandek.