Edukira joan

Publizitatea

KULTURA

Mikel Laboaren 'Orreaga' kantarekin, koreografia Italian

Bideoa egin du Manuela Carretta dantzari italiarrak Mikel Laboaren 'Orreaga' kantarekin. Italian, Espainian eta Brasilen jendaurrean estreinatu dute jadanik, baina Euskal Herrian gaur emango dute, lehen aldiz. Donostian, 19:30ean, Kaxilda liburu dendan. 

Edu Lartzanguren   2012-09-20 - 08:39:43

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Beñat Axiari, Mikel Laboa, Imanol Lartzabal eta Ruper Ordorikaren inguruko Itsas oholak bezala dokumentala erakutsiko du Juan Gorostidik, Carrettaren bideoarekin batera. Gorostidik ‘Lau kantari’ liburua argitaratu zuen iaz, eta osagarri moduan sortu du dokumentala, atxiboko materialekin eta berak grabaturiko irudi berriekin.

Laboaren lan esperimentalak Euskal Herritik kanpo gaur duen eragina eta etorkizunean izango duena nabarmendu nahi du, dantzari italiarraren lana erakutsiz. Gaur BERRIAk argitaratutako elkarrizketan Gorostitik salatu du hemen Lekeitioak itxuraz ametitu direla baina benetan oraindik ez direla onartu.