Edukira joan

Publizitatea

INGURUMENA

Gasa lurpetik ateratzen ez hasteko eskatu dute, arriskutsua delakoan

Ehunka eta ehunka lagun bildu dira Gasteizen lurpetik gasa ateratzearen aurka. Fracking-aren aurkako taldeek egin dute deialdia, eta hainbat eragilek babestu dute.

Berria.info   2012-10-06 - 19:21:04

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Araban gasa lurpetik ateratzeko proiektua baztertzeko eskatu dute ehunka eta ehunka lagunek gaur arratsaldean Gasteizen. Fracking teknika arriskutsua dela ohartarazi dute; azaldu dute hainbat gai kimikorekin harkaitzak zulatuko lituzketela gasa ateratzeko, eta gai horiek lurpeko uretara joango liratekeela. Ingurumenak kalte handia jasango lukeela ohartarazi dute, eta atzera egiteko eskatu diete erakundeei.

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen urteetarako gasa egon daitekeela Araban, lurpean, eta hori ateratzea bideragarri ote den jakiteko zundaketak hasiko zituztela. Asmo horrek oposizio handia eragin du; besteak beste, Arabako Biltzar Nagusiak agertu dira fracking-aren aurka, eta Gasteizko Udalak ez du baimenik eman hiriko lurretan zundaketak egiteko.

Gaurko deialdia fracking-aren aurka Araban sortu diren taldeek egin dute, eta hainbat eragilek bat egin dute.