EUSKAL HERRIA
Andre bat hilik topatu dute Donostian, indarkeria zantzuekin
Emakumeak 93 urte zituen. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza, eta lapurretaren hipotesiarekin ari dira lanean.
Berria.info 2012-10-11 - 10:24:18
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 12:05
EUSKAL HERRIA
Emakumeak 93 urte zituen. Zer gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza, eta lapurretaren hipotesiarekin ari dira lanean.
Berria.info 2012-10-11 - 10:24:18
Ertzaintzak jakinarazi du 93 urteko emakume bat hilik topatu dutela Donostiako San Martin kalean, eta indarkeria zantzuak zituela. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, hilotza emakumearen zaindariak topatu du bart gauean, 23:00 aldera.
Ertzaintza ikertzen ari da zer gertatu den, eta lapurretaren hipotesiarekin ari da lanean. Hilotza Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute.