HONDAKINAK
Itxialdi bat hasi dute Olatzagutiko Portlanden hondakinak erretzearen aurka
Atzo hasi zuten protesta hainbat gaztek, eta eraikinetik zintzilikatuta egongo dira astelehenera bitartean.
Berria.info 2012-12-28 - 15:31:04
Larunbata, 2013ko maiatzak 25 - 05:27
HONDAKINAK
Atzo hasi zuten protesta hainbat gaztek, eta eraikinetik zintzilikatuta egongo dira astelehenera bitartean.
Berria.info 2012-12-28 - 15:31:04
Altsasuko hainbat gazte eraikin batetik zintzilikatu ziren atzo, Olatzagutiko Cementos Portland enpresan hondakinak erretzearen aurka. Gizartea ohartarazi nahi dute "Nafarroan egin daitekeen basakeriarik handienaren inguruan", Hiru Mugak Batera elkarteak jakinarazi duenez.
"Guztion artean galarazten ez badugu, hondakinak erretzeari ekingo dio, UPNren gobernuaren onespena jasota", azaldu du elkarteak. Gazteak astelehenera arte izango dira zintzilik. "Arrazionaltasun aldarria egin nahi dugu, eta eskatzen dugu ez emateko baimenik beste eskualde batzuetan baztertu dena hemen egiteko, gizakion osasunerako arriskutsua delako eta aberastasun eta enplegu galera ekarriko lukeelako", adierazi du.
Inguruko herritarren eta animalien osasunari eta Urdalurko urtegiari kalte egingo die hondakinak errausteak, elkartearen esanetan. Gainera, salatu du milaka herritarrek egin dutela egitasmoaren aurka.