Edukira joan

Publizitatea

KONPONBIDEARI BEGIRA

Gernikako akordioko kideek elkarrizketaren beharra nabarmendu dute

Espainiako eta Frantziako gobernuek gatazka behin betiko amaitzeko interesik ez dutela salatu dute.

Berria.info   2012-12-28 - 18:48:32

Bozkatu

Emaitza 0 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Gernikako akordioaren sinatzaileek salatu dute gaur egun ez garela bake egoeran bizi, “giza eskubideak urratzen” direlako. Erakundeetatik at alde guztiak gustura sentituko daitezkeen “eztabaida guneak” sortu behar direla adierazi du eta garrantzitsua iruditu zaio presoen egoera aldatzea.

Bilgune Feministako kide Izaskun Guarrotxenak azaldu du 2013rako lehentasunen artean dagoela “Euskal presoak eskubide guztiekin Euskal Herrira ekartzea. Gainera, azaldu du gatazkaren behin betiko ebazpena nahi duten herritarrentzat 2012 urtea "oso gogorra” izan dela. Aurrerapausorik egon ez dela kritikatu dute, Espainiako eta Frantziako gobernuek gatazkaren ebazpenaren “beharrik ikusten ez dutelako”, horrek “blokeo egoera” eragiten duela azaldu dute. “ETAren ekintza armatua betiko amaitu den arren, bakearen etsaiek ezer gertatu ez balitz bezala jarraitzen dute”.

Horrez gain, “epaiketa politikoak, atxiloketak eta mendekuan oinarritutako politika” salatu dituzte. ETAk elkarrizketarako egindako proposamena gobenuek ukatzeak adierazten du gatazka behin betiko amaitzeko “interesik ez” dutela, hitzarmeneko kideen esanetan.