Edukira joan

Publizitatea

EUSKARA

Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle izendatu ditu

Iragan ostiralean Bilbon egindako osoko bilkuran izendatu zituen. Gaur egun, Euskaltzaindiak 146 euskaltzain urgazle ditu.

Berria.info   2013-02-25 - 16:58:32

Bozkatu

Emaitza 5 izar
  • Inprimatzeko bertsioa
  • Albistea postaz bidali
  • Zabaldu.com-era bidali
  • Digg-era bidali
  • Del.icio.us-era bidali
  • Aupatu-ra bidali

Akademiaren Arautegia eta Barne-Erregelak oinarritzat harturik, Euskaltzaindiak aldiro-aldiro izendatzen ditu euskaltzain urgazle berriak.

Hala, 2006ko maiatzaren 26an izendatu zituen azken aldiz urgazle berriak. Orduan esparru ezberdinetako profesionalak izendatu ziren: zientzia, hizkuntzalaritza, irakaskuntza, kazetaritza, bertsolaritza, itzulpengintza, bibliotekonomia eta literatura arlokoak, 35 euskaltzain urgazle berri, orotara.

Oraingo honetan, akademiaren batzorde akademikoetan lanean ari diren pertsonak izendatu dituzte. Guztiak dira batzorde horietako kide, 2005. urtetik, gutxienez. Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa eta Iratxe Retolaza dira euskaltzain berriak.

Gaur egun, Euskaltzaindiak 146 euskaltzain urgazle ditu.