Andolin Eguzkitza

Martxoaren 24ko goizaldean Andolin Eguzkitza euskaltzain oso, idazle, hizkuntzalari eta EHUko katedraduna hil zen. Kulturgintzako zein gizartegintzako hainbat arlo jorratu zituen bere bizitzan. / 2004-03-25

Argazki Bildumak

Euskaltzaina

Euskaltzaindiak 1991n izendatu zuen euskaltzain urgazle, eta 2001eko martxoan euskaltzain oso, Luis Villasante zenaren ordez. 'Xalotasunaren laudorioa' izan zen sarrerako hitzaldia. Dialektologia Batzordeko burua zen, eta Gramatika Batzordeko eta Exonomastika Azpibatzordeko kidea, besteak beste. Santurtzi jaioterrian, euskaltzain oso izendatu zuten egunean, ageri da argazkian, hain zuzen ere, Euskaltzaindiko hainbat kidez inguratuta. Hala nola, Jean Haritxelhar euskaltzainburua zein Xabier Kintana, Be�at Oihartzabal, Piarres Xarritton, Jose Mari Satrutegi zena, Jose Antonio Arana Martija, Miren Azkarate eta beste hainbat ageri dira.

0000-00-00

Argazki Press

Jakintza

Gizon kultua zen Andolin Eguzkitza, formazio akademiko sendokoa. Deustuko Unibertsitatean, Salamancan, Alemanian zein AEBetan egin zituen hizkuntzalaritza arloko ikasketak. Iazko irailean Hikuntzalaritza Orokorreko eta Tipologiako katedra eskuratu zuen EHUn. Argazkia Bilboko Euskalduna Jauregian 'Ezagutzaren gizartearen' inguruan egindako jardunaldi batzuetakoa da, 2003ko ekainaren 16koa. Francisco Garmendia, Kepa Korta, Jaione Apalategi, Xabier Itzaina eta Luxio Ugarterekin batera mahainguru batean parte hartu zuen.

0000-00-00

Argazki Press

'Egunkaria'-ko kolaboratzaileen bozeramaile

'Egunkaria'-ko kolaboratzaileek kazeta haren itxiera eta arduradunen atxiloketa salatzeko egindako agerraldian parte hartu zuen Andolin Eguzkitzak, iazko otsailaren 27an. Kolaboratzaile talde handi haren bozeramaileetako bat izan zen. Maddalen Lujanbio, Menane Oxandabaratz, Mikel Aramendi eta Mikel Elorza ageri dira mahaian Eguzkitzaren ondoan.

0000-00-00

Argazki Press

Konpromisoa

Gizartearekin eta Euskal Herriarekin konpromiso handia zuen Eguzkitzak. Martxoaren 14ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan Aralar-Zutiken senaturako hautagaia izan zen Bizkaitik. Halaber, euskal presoen egoerak asko kezkatzen zuen, besteak beste, anaia Josu eta koinata Enkarni espetxean zituelako. 2002ko ekainaren 15ean Batasunaren ilegalizazioaren aurka Bilbon egin zen manifestaziokoa da argazkia; Mikel Laboa kantaria da Eguzkitzaren ezkerretara dagoena, eta Txaro Arteaga Emakundeko zuzendaria, berriz, eskuinean duena.

0000-00-00

Argazki Press

Su-eten eske

2003ko abenduaren 17an euskal kultur zein gizarte arloko hainbat jende ezagunek su-etena aldarrika zezala eskatu zioten ETAri. Eguzkitzak ekimen horretan parte hartu zuen Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean.

0000-00-00

Argazki Press

Presoei babesa

Euskal presoen egoerak bereziki arduratzen zuen Andolin Eguzkitza, besteak beste, Josu anaia eta Enkarni koinata espetxean zituelako. Osterantzekoak ere ez zituen ahanzten: esaterako, 2003ko abuztuaren 20an, 'Egunkaria auziagatik' oraindik espetxean zeuden Xabier Alegriaren, Xabier Oleagaren eta I�aki Uriaren askatasuna eskatzeko 'Egunkaria'-ko langile ohiek Bilbon egin zuten elkarretaratzean parte hartu zuen.

0000-00-00

Argazki Press

Literaturarekin engaiatuta

Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari izan zen 1997tik 2002ra, euskal literaturarekin zuen engaiamenduaren adierazle. Galeuscaren ekitaldi baterako bidaian ageri da argazkian, 2002ko azaroaren 7an, ondoan Mikel Asurmendi, Jon Benito, Tere Irastortza eta Jon I�aki Lasa idazleak ditu.

0000-00-00

Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.