Argazki Bildumak

Sutea Agoizko etxe batean

Agoizko etxe familiabakar batean sutea izan da, baina inor ez da kaltetu. Tximinian piztu da eta, batez ere, teilatu parteak jaso ditu kalteak. Sua piztean, bizilagunak itzaltzen saiatu dira baina, ez lortzean, etxetik aldegin dute.

2011-12-26

AHTko gastu handiaren eta murrizketa sozialen aurka

50en bat lagunek erakunde publikoek abiadura handiko trenaren proiektuan egiten duten gastu handia eta arlo sozialeko murrizketak salatu dituzte Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean. "Murriztu nahi badute, murriztu dezatela AHTan", oihukatu dute.

2011-12-26

Nafarroako aurrekontuen kontra

Bira Beste Aldera, CNT, KEM, Ekologistak Martxan, ESK, Iruñerriko langabetuen kolektiboa, CGT, SOS Arrazakeria, Nafar Libertarioak eta Aldeak deituta elkarretaratzea egin dute Iruñean, Nafarroako Gobernuaren 2012ko aurrekontuetako murrizketa sozialen aurka.

2011-12-26

Xabi Prieto 2017ra arte Realean

Xabi Prietok 2017ra arte luzatu du Realarekin kontratua. Gaur izenpetu dute Jokin Aperribai presidenteak eta biek, Donostian. Prietok —28 urte ditu— 2013ra arteko kontratua zeukan.

2011-12-26

Realsociedad.com

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.