Suontzia itzali dute Arkautin, 19 urteren ondoren
Ertzaintzak bere 30. urteurrena ospatu du Arkautin, eta "terrorismoak" hildako ertzainen alde duela hemeretzi urte jarritako suontzia itzali dute, ETAk borroka armatua bukatu duela-eta. Haren ordez agente haiek gogoratzeko monumentu berria inauguratu dute. Ekitaldian izan dira, besteak beste, Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua, Juan Mari Atutxa sailburu ohia eta Joseba Goikoetxea zenaren seme bat ETAk hil zuen Goikoetxea ertzaina. (2012-02-01)
Raul Bogajo / Argazki Press






