Argazki Bildumak

Gipuzkoako Aldundiko langileak Baionan, Iparraldeko sistema administratiboa ezagutzen

Gipuzkoako Foru Aldundiko hogeita hamarren bat langile Baionan izan dira, Iparraldeko sistema administratiboa ezagutzeko. Diputazioaren eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorraren akordio batek mugaz bi aldeetako funtzionarioek administrazio ezberdinek esleituta dituzten eskuduntzak ezagutzea ahalbidetzen du.

2012-03-16

/ Gipuzkoako Foru Aldundia

Azaroko euriteetako kalteak direla-eta Nafarroako Gobernuari kritika udal batzuek

Baztan, Leitza, Lesaka, Lakuntza, Goizueta, Igantzi, Etxalar, Uharte Arakil, Araitz eta Aresoko udal ordezkariek Iru�ean salatu dute iazko azaroko euriteek sortutako kalteak direla-eta Nafarroako Gobernuak erantzun eskasa eman diela.

2012-03-16

Lander F. Arroiabe / Argazki Press

BBVAren aurkako plataformako kideen protesta Bilbon

BBVAren aurkako plataformako kideek bankuaren politika salatu dute Bilbon, kaleko ekintza bat eginda �argazkian�. LABek, berriz, elkarretaratze bat egin du, Aberastasuna badago, lapurrak soberan, Euskal Herriak erabaki du: Inposaketarik ez! lelopean.

2012-03-16

Jon Hernaez / Argazki Press

AEKren kanpaina berria

AEK euskaltegiak bere kanpaina berria aurkeztu du gaur Iru�ean; Herritarrek duzue giltza.

2012-03-16

Lander F. Arroiabe / Argazki Press

Hip hop erritmoan eta euskaraz

I�igo Astiz eta Goienetxe anaiek anaia nagusia izeneko diska kaleratu dute. Iru�etik mundura zabaldu nahi dituzte euren ametsak eta aldarriak, noski, hip hop erritmoan eta euskaraz.

2012-03-16

Lander F. Arroiabe / Argazki Press

Arantzadiko baratzeak bizirik

Iru�eko udaletze plazan Arantzadiko baratzeen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur.

2012-03-16

Lander F. Arroiabe / Argazki Press