Argazki Bildumak

Gasteizko gaztetxearen urteurreneko ekitaldiak

Gasteizko gaztetxeak 24 urte bete dituela eta, hainbat jarduera antolatu dituzte apirilerako, eta gaur aurkeztu dituzte, Gasteizen. Ekintza horiek iragartzen dituen kartela ere aurkeztu dute.

2012-04-11

Juanan Ruiz / Argazki Press

Arnaldo Otegiren askatasunaren aldeko elkarretaratzea Elgoibarren

Arnaldo Otegi euskal presoa askatzeko eskatzeko elkarretaratzea egin dute Elgoibarren ehunen bat lagunek, haren aldeko plataformak deituta. Bihar eta etzi ere egingo dute bilkura. Espainiako Auzitegi Gorena laster da Bateragune auzia-ri buruzko erabakia jakinaraztekoa. Otegiz gain, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Arkaitz Rodriguez eta Sonia Jacinto dira auziko beste presoak.

2012-04-11

Armagintzaren aurkako martxa larunbatean

Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, Kem-Moc eta Komite Internazionalistak taldeek armagintzaren aurkako bizikleta martxa antolatu dute larunbaterako. Gaur aurkeztu dute Bilbon, eta 11:00etan irtengo dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzatik (Diego Lopez de Haro kale nagusia)

2012-04-11

Marisol Ramirez / Argazki Press

Mikel Gonzalezek 2017ra arte luzatu du kontratua Realarekin

Mikel Gonzalez defentsak 2017ra arte Realean segituko du. Bi parteek gaur luzatu dute kontratua Donostian, Anoeta estadioan. 2013ra arteko hitzarmena zeukan lehen. Argazkian, Jokin Aperribai Realeko presidentea eta Gonzalez, arratsaldean.

2012-04-11

/ Reala

Bi mila ardi Ordizian, Artzain Egunean

Ardiz bete da gaur Ordiziako parte zaharra, Artzain Egunean. Bi mila ardiren pasaera izan da. Artzain Eguna Idiazabal Gaztaren denboraldiari hasiera emateko eguna da, bertan ebakitzen baitute gazta berria. Aurten, ebakitzeko ohorea Basque Culinary Centerreko zuzendari Jose Mari Aizegak izan du. Informazio gehiago ordizia.hitza.info-n

2012-04-11

Jon Urbe / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.