Argazki Bildumak

Bizi osorako zigorrari ez

Herrira plataformak bizi osorako espetxe zigorraren aurkako elkarretaratzea egin du gaur Gasteizko Justizia epaitegiaren aurrean.

2012-04-27

Raul Bogajo / Argazki Press

Bilboko Metroko langileen protesta

Bilboko Metroko langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilboko epaitegiaren aurrean. Soldatak izoztu zizkiela eta, epaiketa du langile batzordeak metroko zuzendaritzarekin.

2012-04-27

Monika del Valle / ARP

NUPeko langileak murrizketen aurka

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko langileek protesta egin dute gaur goizean Iru�ean,Hezkuntza ez dago salgai lelopean. Sario eraikinaren aurrean bildu dira.

2012-04-27

I�igo Uriz / ARP

Euskal selekzioa nazioartean ofizial

Pozik agertu da ESAIT Konstituzio Auzitegiaren ebazpenarekin. Hala ere prentsaurrekoan adierazi dute urrats asko gelditzen dira emateko. Ebazpenaren arabera, Euskal kirol selekzioek ofizialki parte hartu ahal izango dute nazioarteko lehiaketetan, betiere, Espainiako selekzioak parte hartzen ez badu. Sententziak 1998an Ibarretxek bultzatutako Kirolaren Euskal Legea babesten du, Aznarrek jarritako helegitea baztertuz.

2012-04-27

Marisol Ramirez / Argazki Press

D3M-Askatasunako auzipetuen aldeko elkarretaratzea

Gasteizko udaltetxe aurrean elkarretaratzea egin dute gaur goizean, D3M eta Askatasunako auzipetuei babesa eta elkartasuna adierazteko. Eskubide guztiak proiektu guztientzat. Epaiketa politikorik ez lelopean datorren astean hasiko den epaiketa salatu nahi izan dute.

2012-04-27

Raul Bogajo / Argazki Press

Eskuderoren 'Fantasia Geosinfonica'

Donostiako Musikenen Francisco Escudero akordioilariaren Fantasia Geosinfonica diskoa aurkeztu dute gaur. I�aki Alberdik zuzendutako 34 akordiolarik grabatu dute lana. Irudian, Musikeneko kide Patrio Goialde, Kutxako Carlos Ruiz eta Miren I�arga.

2012-04-27

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Pentsiodunen protesta

Pentsiodunek elkarretaratzea egin dute Bilboko Gizarte Segurantzaren eraikin aurrean, osasun arloko murrizketak salatzeko.

2012-04-27

Jon Urbe / Argazki Press