Argazki Bildumak

Gipuzkoako aldundiarekin, euskaraz

Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak eta hamazazpi erakunde, enpresa eta eragilek aldundiarekin harremana euskaraz edukitzeko konpromisoa hartu dute gaur goizean, Donostian.

2012-05-10

Jon Olano / BERRIA

Euskal Herria-Palestina eguna, larunbatean

Larunbatean Alegian (Gipuzkoa) egingo duten Euskal Herria-Palestina eguna aurkeztu du gaur Tolosan Euskal Herria Palestina Sareak. Egun osorako jarduerak prestatu dituzte.

2012-05-10

Etxerat, 'Goazen Plazara' ekimenarekin

Etxerat-ek bat egin du gaur Bilbon hilaren 19rako iragarritako Goazen Plazara ekimenarekin, euskal preso politikoen eskubideen alde.

2012-05-10

Marisol Ramirez / Argazki Press

'Bellflower' garaile, Fant jaialdian

Bilboko Zinema Jaialdi Fantastikoan Evan Glodellen Bellflower lanak irabazi du film luze onenaren saria. Gainerako sarituak.

2012-05-10

Marisol Ramirez / Argazki Press

Zaramagako okupazioaren epaiketaren aurka

Gasteizen elkarretaratzea egin dute gaur goizean Zaramaga auzoko lokal bat okupatu zuten hamalau gazte epaituko dituztela salatzeko.

2012-05-10

Raul Bogajo / Argazki Press

Urdu�an zerbitzu publikoaren alde

LAB, ELA, UGT eta CCOO sindikatuek deituta, elkarretaratzea egin dute hainbat lagunek gaur Urdu�an (Bizkaia), Bizkaiko Foru Aldundiaren murrizketen aurka eta zerbitzu publikoaren alde.

2012-05-10

LAB

Anoeta estadioa bete egingo da larunbatean, Aranbururi adio esateko

Anoeta estadioa bete egingo da larunbatean (Reala-Valentzia, 20:00), Mikel Aranburu jokalariari adio esateko. Espainiako Ligako azken jardunaldiko partida izango da. Aranburuk (33 urte) gaur zortzi iragarri zuen futbolari izateari utziko diola. Hamalau urtean izan da Realeko lehen taldean, eta 426 partidatan jokatu du. Argazkian, Anoeta kanpoaldean jarraitzaileak gaur, sarrerak lortzeko asmoz.

2012-05-10

Reala