Iruņeko Parte Zaharraren Eguna
Iruņeko Parte Zaharraren Eguna ospatzen ari dira gaur. Argazkian, artisautza postu bat. (2012-06-19)
Lander Fernandez de Arroiabe / Argazki Press
Ostirala, 2013ko maiatzak 24 - 04:26

Bozkatu
Iruņeko Parte Zaharraren Eguna ospatzen ari dira gaur. Argazkian, artisautza postu bat. (2012-06-19)
Lander Fernandez de Arroiabe / Argazki Press

Bozkatu
Tolosa. Historia y Folklore liburua aurkeztu dute Tolosako kultur etxean. Irudian, Ibai Iriarte, Juan Antonio Urbeltz, Jose Mari Gorrotxategi, Roldan Jimeno eta Juantxo Agirre. (2012-06-19)
Jon Urbe / Argazki Press

Bozkatu
Bilboko Aste Nagusia 2012ko sei kartel finalisten aurkezpena egin dute gaur. Irudian, sei finalistak euren kartelekin. (2012-06-19)
Monika Del Valle / Argazki Press

Bozkatu
Eskubideak plazara! mugimenduak prentsaurrekoa eman du gaur Gasteizen eta larunbatean manifestazioara deitu ditu herritarrak, "salbuespeneko legediaren ondorioak pairatzen ari diren lagunei elkartasuna adierazteko". Mugimenduak salatu du 48 auzipetu daudela Gasteizen, 33 epaiketaren zain. Horiek dagoeneko 55 urte eman dituzte behin behineko espetxealdian eta 257 urtetako zigor eskaerak dituzte bizkar gainean. (2012-06-19)
Juanan Ruiz / Argazki Press

Bozkatu
Bizkaiko gizarte eragile batzuek salatu dute diru sarrerak bermatzeko errentaren baldintzak gogortu egin dituztela, eta herrialdean 1.746 familia geratuko direla aipatutako errentarik gabe. Ekintza bat egin dute Bilbon, Gizarte murrizketarik ez! lelopean. (2012-06-19)
Monika del Valle / Argazki Press

Bozkatu
Greba mugagabeari ekin diote Corrugados Azpeitia enpresako langileek, 60 lagunen kaleratzeak salatzeko, eta gaur elkarretaratzea egin dute Azpeitian bertan. Enpresak lana erregulatzeko espedientea ireki nahi die beste 245 beharginei, soldata %35 murriztu eta urteko lanaldia 49 ordu igo. Etzi 11:00etan Donostian egingo dute elkarretaratzea, Lan Delegazioaren aurrean. (2012-06-19)
Uztarria.com