Argazki Bildumak

'Mundua aldatzeko ideiak', Bilbon

Mundua aldatzeko ideiak topaketa egingo dute uztailaren 5etik 7ra Bilbon, kulturaren eta jakintzaren eremuko mundu osoko hemezortzi pentsalari eta intelektual bilduta. Gaurko gizarteari buruz hausnartu nahi dute.

2012-06-21

Monika Del Valle / Argazki Press

'The end' erakusketa, Donostian

The End erakusketa aurkeztu dute gaur Donostiako Cristina Enea aretoan. Irudian, Txema Hernandez Cristina Enea Fundazioko zuzendaria, Oier Etxeberria Cristina Enea Fundazioko arte zuzendaria eta Florentino Aranburu artista.

2012-06-21

Jon Urbe / Argazki Press

Herriraren elkarretaratzea, Bilbon

Herrira! plataformak Txus Martin gaixotasun larria duen presoa askatzeko eskatzeko elkarretaratzea egin du Bilbon.

2012-06-21

Monika Del Valle / Argazki Press

Etxe kaleratzeen aurkakoen salaketa Bilbon

Etxeetako kaleratzeak gelditzeko eskatzen duen plataformak elkarretaratzea egin du Bilbon, Kutxabank-ek bitartekotzarik ez duela onartzen salatzeko.

2012-06-21

Monika Del Valle / Argazki Press

Zumaia-Deba arteko bide berrien gida

Zumaia eta Deba arteko bide berriak batzen dituen Flysh biotopoa gida aurkeztu dute Zumaian. Irudian, besteak beste, Asier Hilario geologo eta gidaren egilea.

2012-06-21

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.