Argazki Bildumak

Athleticen janzkera berria

Athletic futbol talderak 2012-2013 denboraldiko janzkera berriak aurkeztu ditu gaur, Lezamako pabilioian. Irudian, Athleticeko jokalariak.

2012-07-04

Monika Del Valle / Argazki Press

Oreretako Erromeria Egunaren aurkezpena

Oreretako Erromeria Egunaren aurkezpena egin dute gaur Errenteriako Niessen kulturgunean. Uztailaren 14an egingo dute. Informazio gehiago, hemen.

2012-07-04

Andoni Canellada / Argazki Press

Herrira-ren 'txupinazo urdina'

Herrira-k Iru�eako udaltxeko plazatik "txupinazoa" bota du. Ekitaldian globo eta baloi urdinak erabili dituzte, txupina ordezkatzeko. Herrira-k euskal preso eta exiliaturik gabeko jaien aldarrikapena egin du.

2012-07-04

Idoia Zabaleta / Argazki Press

Patakoneko auzipetuen aldeko elkarretaratzea

Patakon gaztetxeko kideek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Lurralde Auzitegiaren atarian; auzipetuei babesa erakusteko. Bitartean epailearen aurrean deklaratu dute eraikina okupatu eta hurrengo egunean Udaltzaingoak identifikatutako bi auzokidek. Auzo etxea hustu zuten egunean beste bost lagun identifikatu zituzten, eta horiek ere auzipetuta daudela iragarri dute gaur.

2012-07-04

Marisol Ramirez / Argazki Press

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.