UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

/ 2012-08-21

Argazki Bildumak

'Katagorri lapurra'

Tarragonan egon garen kanpinean zenbait katagorri daude. Mahaiaren gainean fruta utziz gero, lapurtu egiten dute.

2012-09-01

Nahia Arozena

Astuariasko sagardoarekin txotx

Hona hemen aurtengo ekainaren amaieran Asturiasen ateratako argazkia. Txotxu!

2012-09-01

Eneko Apaolaza

Haurraren begirada

H’mong etniako haurra, aterkipean. Sapan ateratako argazkia da, Vietnamen.

2012-09-01

Izaskun Etxeberria Zufiaurre

'Norvegiako Pulpittun'

Abuztuaren hasieran Lysefjorden gainean. Bi orduko igoeraren ostean, ikusmira zoragarriak dastatzen, adrenalina eta emozioa uztartuz

2012-09-01

Pako Garzia

Belaontzia eguzkipean

Argazkia abuztuaren 18an ateratakoa da, Donostiako Pasealeku Berrian. Belaontzia eguzkiaren azpian egon arte itxaron genuen.

2012-08-18

Arkaitz Urdapilleta

Elizondo uretan

Elizondo uretan. Nafarroako Elizondo herriaren parte bat da irudikoa, abuztuko egun bero baten ostean ibaian islatuta.

2012-08-17

Elena Marcos Etxaide

Ortzadarra

Udako ekaitz baten osteko ortzadarra Gaztelako herrixka batean. Abuztuaren 15ean ateratakoa da argazkia, Soriako (Espainia) Vadillo herrian.

2012-08-15

Juana Mari Beitia

Suak Grosetik

Donostiako Aste Nagusiko suak leku askotatik ikus daitezke; guk Gros auzotik ikusi genituen.

2012-08-14

Junkal Konde Gonzalez

‘Kalatxoriak pasitan’

Lagako hondartzan aterata dago argazkia, abuztuko egun batean. Kalatxoriak ikus daitezke, hegan egiten.

2012-08-10

Iraitz Madariaga

Eguzkiloreak

Izaban atera genuen argazkia, Nafarroako Pirinioan. Haurrek ezagutzen ez zuten ohitura zaharra azaltzeko aukera eman zigun.

2012-08-08

Mari Paz Martin (Zarautz)

Algorriko arratsaldeak

Zumaian abuztuko arratsalde batean hartutakoa da argazkia, eguzkia sartu berritan. Algorriko lur punta ezin leku hobea da itsasoari begira egoteko.

2012-08-01

Mitxel Aizpurua

Hondartzako itzala

Haurdunaldiak forma bereziak sortzen ditu emakumeon gorputzetan, eta horiek irudikatzen dira hondartzako itzalean.

2012-08-01

Miren Elorza

'Udaren edertasuna'

«Lagunak elkartu, toallak hartu, itzala bilatu... Hori da hori udaren edertasuna!». Azken egunetako beroari aurre egiteko modua izan dute umeek.

2012-08-01

Karlos Compains Aranguren

Minaretea

Kunian (Turkmenistan) egindako argazkia. Gutluk Temir minaretea da, 60 metrorekin, islamaren minareterik garaiena.

2012-08-01

Joserra Maruri

‘Burua hotz, gorputza bero’

Zarautzeko hondartzan ateratako argazkia da. Gazte talde baten egoera irudikatzen du.

2012-08-01

Iñigo Olarte Alberdi

Surfa Zurriola hondartzan

Donostiako Zurriola hondartzan ateratakoa da argazkia, surflariak olatuak hartu nahian ari zirela.

2012-08-01

David Tijero Osorio (Bilbo)

Urdaibaiko altxorrak

Etxetik gertu ditugun leku zoragarriez disfrutatu dugu, beste behin. Laida ondoan dagoen hondartza txiki batean aterata dago argazkia.

2012-08-01

Aitor Gonzalez (Gernika-Lumo)

Irribarrea ezpainetan

Jare eta Nora. Nora eta Jare. Cadizko (Espainia) Caños de Mecako Zahora hondartzan elkarrekin jolasean eta barrezka.

2012-08-01

Nagore Godoy

Mitxoletak

Aiegi herriko (Nafarroa) mitxoletak eta garian bizi diren izakiek dute parte hartzea argazkian. Kolore aldetik irudi bizia da.

2012-08-01

Garbiñe Elizalde Astigarraga (Usurbil)

'Maite ditut maite ilunabarrak'

Kamera erosi, eta lehenengo argazkia Ulia menditik Euskal Herriko ilunabarrari ateratzea erabaki nuen.

2012-08-01

Garbiñe Elizalde Astigarraga

Loiran, lorez lore

Loirako (Frantzia) gaztelu bateko lorategian ateratako argazkia da, baina berdin atera zitekeen beste edozein txokotan ere. Xomorroek biziki maite baitute uda, eta guri bezalaxe, lorez-lore ibiltzea gustatzen zaie.

2012-08-01

Iñigo Gambra Uriz

Lisboa udan

Bero sapari aurre egiteko horrelako txokoak aurkitzea ezinbestekoa izaten da. Lisboako itzalpeek ematen dute horretarako aukera.

2012-08-01

Jela Martinez Urmeneta

Udan ere euskaraz

«Udan ere euskaraz bizi behar dugu». Foruan, AEKk antolatutako barnetegian uztailean ateratakoa da argazkia.

2012-07-20

Aitziber Arkaute

Itsasotik mendira

Mendian, patxada ederrean eta astiro astiro, txabolarako bidean nintzela hartutako argazkia da.

2012-07-20

Jexux Artola

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.