Argazki Bildumak

Getxophoto 2012 ekimena

Getxophoto 2012 ekimaren aurkeztu dute gaur. Irudian, kalean ikusgai dauden argazkiak.

2012-08-28

Marisol Ramirez / Argazki Press

Medusen elkarretaratzea AHTren aurka

Donostian 'Medusen elkarretaratzea' egin dute Mugitu! mugimenduak deituta, eta igandean AHTaren aurka burutuko den kalejiran parte hartzeko deia luzatu dute. Irudian, elkarretaratzearen une bat.

2012-08-28

Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

San Agustin eguna ospatu dute Artikutzan

Urteroko legez, San Agustin egunez Artikutzako (Nafarroa) ateak ireki ditu Donostiako Udalak. Garai batean bertako bizilagunek errenta ordaintzen zuten eguna izaten zen, baina, egun, erromeria eta bestelako hainbat ekimen egiten dituzte, jai giroan.

2012-08-28

I�igo Uriz / Argazki Press