Hugo Chavez

Haren ibilbideko irudi batzuk. / 2013-02-07

Argazki Bildumak

Evo Moralesekin

Evo Morales Boliviako presidentearekin ere badu gertuko harremana Chavezek, hark 2005ean hauteskundeak irabazi zituenetik. Irudian, Chavez eta Morales 2009an.

2013-01-11

1999tik du bere telebista saioa

Alo presidente telebista saio propioa du Hugo Chavezek 1999ko maiatzetik. Urtero, batez beste, 30 saio egin ditu. Argazkian, 2011ko batean ageri da.

2013-01-11

Irudi kurioso ugari

Venezuelako presidentea izan denean irudi kurioso asko eskaini izan ditu Chavezek. 2012ko hauteskunde kanpainan boxeolari gisa azaldu zen ekitaldi batean.

2013-01-11

Diego Armando Maradonarekin

Diego Armando Maradona munduko futbolari onenetakoa izandakoak maiz agertu izan du miresmena Hugo Chavez eta Fidel Castrorekiko, eta behin baino gehiagotan egon da haiekin. Argazkian, Chavez eta Maradona 2011n.

2013-01-11

Minbiziaren isla

Minbizia du Hugo Chavezek, eta kimioak hartzen ari da azken urteetan. 2011. urteko argazki hau da gaixotasunaren isla.

2013-01-11

Ikonoa

Venezuelan ikono bat da Hugo Chavez. Haren irudia leku askotan aurki daiteke, hormetan eta. 2012koa argazkia.

2013-01-11

Fidel Castro alituarekin

Fidel Castro Kubako estatuburu ohiari bisitan joan zitzaion Hugo Chavez 2012ko urrian (ordukoa da argazkia). Castro anaiak aliatu izan ditu Venezuelako presidenteak.

2013-01-10

Fidel Castro lagunarekin

Hugo Chavezek eta Fidel Castrok azken urteetan makina bat aldiz pasatu behar izan dute medikuaren aurretik Habanan, euren gaixotasunak direla eta. Elkar bisitatuz aritu dira. Argazkian, 2011ko ekainean ageri dira Castro eta chavez, Kubako hiriburuan.

2013-01-10

2012ko hauteskundeetan ere garaile

2012ko urriaren 7an Venezuelako presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, Henrique Capriles aurkari zuela.

2012-10-07

Liskar diplomatikoa

Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregeak modu txarrean erantzun zion Chavezi 2007an goibilera batean, Venezuelaren eta Espainiaren artean gatazka diplomatikoa sortuz. Aste batzuk geroago konpondu ziren.

2007-11-10

Manifestazioak alde eta kontra

Estatu kolpea eman zuten Chavezen aurka 2002ko apirilean. Chavezen aldeko eta kontrako manifestazioak izan ziren egun haietan.

2002-04-11

Lehen kargu hartzea, 1999an

1999tik aurrera da Venezuelako presidente Hugo Chavez. Urte hartako otsailaren 2an hartu zuen kargua. Ordukoa da irudia; ezkerrekoa da hura.

1999-02-02

1992an huts egin zuen estatu kolpea

Hugo Chavezek Venezuelan estatu kolpea eman zuen 1992an, baina huts egin zuen. Bere porrota aitortu zuen prentsaren aurrean. Agerraldi horrek ezagutarazi zuen Venezuelako herritarren aurrean.

1992-02-04

Chavez, umetan

Hugo Chavez, eskubian. 1954an jaio zen, Sabanetan. Ez dute zehaztu noizkoa den argazkia.

0000-00-00

Miraflores Prentsa Bulegoa

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.