Galiziako tren istripua

Uztailaren 24an 20:42an tren istripu larria gertatu zen Galizian, Santiagoko tren geltokira iristeko lau kilometro falta zituela. Abiadura izan daiteke istripuaren arrazoi nagusia: makinistak berak aitortu du 190 kilometro orduko abiaduran zihoala, 80 km/h tartean, istripuaren unean. / 2013-07-25

Argazki Bildumak

Tren istripua Galizian

Goizean goiz, oraindik Alviaren bi bagoi trenbidetik kendu ezinik ibili dira Renfeko langile eta suhiltzaileak.

2012-07-25

Tren istripua Galizian

Gau osoa eman dute larrialdi zerbitzuek trenaren azpian harrapatutako bidaiariak ateratzeko.

2012-07-25

Tren istripua Galizian

Suhiltzaileak, poliziak, larrialdi zerbitzuetako langileak eta inguruko biztanleak gau osoan izan dira trenaren azpian harrapatutako bidaiariei lagundu nahian. Batzuk hilda atera dituzte, eta beste asko larri zaurituta.

2012-07-25

Tren istripua Galizian

Hiru bagoik su hartu zuten istripuaren unean eta beste bat guztiz birrinduta gelditu zen.

2012-07-25

Tren istripua Galizian

Gaur goizaldean lortu dute, azkenik, falta ziren bi bagoiak errailetatik ateratzea.

2012-07-25

Tren istripua Galizian

Azken hamar urteotan Europan izan den tren istripurik larriena gertatu zen atzo Galizian, Santiagora iristeko lau kilometro falta zituela. Madriletik Ferrolerako bidea egiten ari zen trena.

2012-07-25

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.