BERRIA kamisetak
Asteartea, 2008ko maiatzak 13, 18:48:32an berritua

LAN ISTRIPUA

Renfeko lanen segurtasunaz arduratzen zen ingeniaria hil da Alegian trenak harrapatuta

Eguerdian gertatu da lan istripua. 28 urteko O.A.F. zen hildakoa. Renfek kontratatutako Ingenieria y Prevencion de Riesgos enpresarentzat ari zen lanean. Gertatutakoa ikertzen ari dira.

KULTURA

Guggenheimeko iruzurraren harira Bilboko Auzitegian inputatu gisa deklaratu du Zearsolo finantzaburu ohiak

Juan Ignacio Bidarte zuzendariak eta Andoni Dobaran finantzaburuordeak ere deklaratu dute, lekuko moduan. Zearsoloren kontrako salaketak berretsi dituela agertu du Bidartek.

MUNDUA

Dagoeneko 12.000ra igo dute Txinako lurrikaran hildako lagunen kopurua

30.000 lagun pasa desagertuta edo hondakinen azpian daude. Richter eskalan 7,8ko indarra izan zuen atzoko lur astinaldiak, eta bart 1.800 erreplika gertatu dira.

AHT

Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTren aldeko egiten segituko duela

Abiadura Handiko Trenaren eraikuntzan parte hartzen ari den enpresa bateko bi hondeamakinen kontrako atentatua egin zuen atzo ETAk. Denera bi kilo amonal erabili zituen. Jaurlaritzaren ustez, "gehiegizkoa" da atentatua AHTrekin lotzea.

Ezbehar batek eragin zuen atzo Ertzaintzaren ibilgailuko eztanda

Txakurrak hezteko zeramaten materiala lehertu zen Barakaldoko aparkaleku publiko batean, "bolbora egoera txarrean zegoelako". Hasieran zabaldu zen atentatua izan zitekeela. Ez zen inor zauritu.

POLITIKA

Txabarrik EAJko auzitegira eraman du Egibar

Gipuzkoako ahaldun nagusi ohiari alderdia uzteko eskatu dio herrialdeko EAJko batzarrak, Jauregiren auzia dela-eta.

TXIRRINDULARITZA

Cavendishek irabazi du Giroko laugarren etapa

Lehen kilometroetan oso astiro joan dira txirrindulariak, antolatzaileek Siziliatik Italiako penintsulara bitarteko bidaia baldintza txarretan eginarazi zietela salatzeko. Pellizottik jarraitzen du lider.

GIZARTEA

Gaur ere auto ilara handiak sortu dira A-8an Zumaia parean, atzoko luiziagatik

Bizkaiko noranzkoak itxita segitzen du. Lapurdi alderako bi bideetako bat egokitu dute Bizkai aldera joateko.

EUSKARA

Kartzela zigorra eskatu dute Belauntzako alkateorde ohiarentzat, "Uemara ordezkari izan gabe azaltzeagatik"

Gipuzkoako Fiskaltzak urte eta erdiko zigorra galdegin du. Sustraiak herri plataformako kidea zen alkateorde hura.

PILOTA

Sebastian Gonzalezek zuntz haustura dauka ezkerreko hankan

Ikusi egin behar hilaren 25ean Abel Barriolaren kontrako finalerdia jokatzeko moduan izango den.

BERRI GEHIAGO

AHTren lanak eman dizkioten enpresa baten kontra egin du ETAk Hernanin

Amenabar enpresaren bi hondeamakinatan bonba bana zartarazi du, Urnietako saihesbidearen obretan, eta kalte materialak eragin. Ertzaintzaren furgoneta batean lehergailu bat zartarazi dute Barakaldon, lurpeko aparkaleku batean, baina ez da inor zauritu.

Publizitatea Gazteok matraka egitera goaz!
PAPEREKO EDIZIOA
erosketak

elkar.com

ZULO BAT URETAN
ZULO BAT URETAN
ARANBARRI, IÑIGO
13,75 €
eguraldia Gaurko iragarpena
zirrimarra Zakilixut

MARTIN UGALDE FOROA
Hitzaldia ikusi
PUBLIZITATEA
Hitza.info
KAZETARITZA PRAKTIKAK
Kazetaritza Beka deiladia
WEBGUNE BEREZIA
AGIRIAK

Jaurlaritzako Inguramen eta Lurralde Antolaketa Sailak euskaratua
IPCCren klima aldaketari buruzko txostena

KIOSKOA
HARPIDEDUNENTZAT OPARIAK
ESKURA GIDA

Eskura Gida 2007

© Berria.info - Euskal Editorea S.L.

- www.berria.info

Martin Ugalde Kultur Parkea, Andoain 20140 43.223785 -2.014929 Tel 943 304 030 Fax 943 590 172

Lege Informazioa

 

MIDAS Kontseilua Bai Euskarari

Laguntzaileak

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Foru Aldundia