Publizitatea

Azken albisteak

Herriz herri. Jaialdi Arrasaten

Erlauntza handitzen ari da ziztaka

2013-01-20

Oholtzak eta besaulkiek bat egin zuten  Amaia antzokian, Arrasaten (Gipuzkoa), BERRIAren aldeko Zure ziztada behar dugu kanpainaren barruan egindako ekitaldian. Hunkigarria izan zen. Hizlariek hitza jarri zuten neurrian, erantzun bikaina eman zuten han bildutako 350 bat lagunek.

Herriz herri

Herri baten konpromisoa

2013-01-15

Villabonan egindako jaialdian bildutako dirua jaso dute BERRIAko arduradunek, Udaleko ordezkari eta herritarren eskutik.


Nestor Basterretxea

Nestor Basterretxea

Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924)
Eskulturagile gisa ezagutu dugu batez ere artista handia; kontaezinak dira izan ere bere obrak izan dituen erakusketak, bereak zein kolektiboak.

Nestor Basterretxea

Oier Etxeberria

Oier Etxeberria

Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974)

Artista eta musikaria da Oier Etxeberria. Azken erakusketa aipagarrienak La La Na izenekoa Gasteizko Montehermoso Kulturunean egindakoa eta Egiako Kultur Etxean egindako Kontzertu Ekonomikoa izan dira.

Hemeroteka

BERRIA

Euskal hedabideek adierazi dute euskaraz idazteagatik gutxiestea onartezina dela

2012-03-06

Euskaraz edo okzitaneraz idazteagatik Frantziako Gobernuak diru laguntza murriztu dietela edo ez dietela eman salatu dute Ipar Euskal Herriko Hitza-k, Kazeta.info-k eta Okzitaniako La Setmana astekariak. Hizkuntzaren araberako diskriminazioa onartezina dela nabarmendu dute hiru hedabideek, eta egoera hori zuzentzera deitu dute Frantzia. Aldarriarekin bat egin zuten, atzo, Ipar Euskal Herriko Euskal Irratiek, Herria astekariak eta Kanaldude herri telebistak. Euskal Konfederazioa eta Hizkuntz Eskubideen Behatokia ere presente egon ziren ekitaldian. David Grosclaude Akitaniako kontseilaria ere presente egon zen agerraldi horretan.

BERRIA

'Ipar Euskal Herriko Hitza'-ri diru laguntza apalduko diote, euskaraz idazteagatik

2012-02-17

Frantziako prentsa agentziak eta argitalpenak kudeatzen dituen batzorde parekideak (CPPAP) ez dio onartu Ipar Euskal Herriko Hitza-ri informazio orokorra eta politikoa lantzen duen astekari elektronikoaren izaera. Ondorioz, Interneteko aldizkarientzat baliatzen duen diru laguntzaren heina murriztuko dio. Hori ebazteko arrazoia euskara bera da. Alegia, Ipar Euskal Herriko Hitza osoki euskaraz egitea. Batzordearen arabera, sareko argitalpena edonork irakur dezake, eta, Ipar Euskal Herriko Hitza osoki euskaraz egina denez, orok ez dute hango informazioa irakurtzeko paradarik. Gogoeta horretatik abiaturik, ondorioztatzen du irakurle talde mugatu batentzat baino ez dela egiten Hitza.

BERRIA

Euskal irratigintzaren 80. urteurrena ospatzeko jardunaldia antolatu dute

2012-02-16

Orain 80 urte beteko dira euskal irratigintza oparoari hasiera eman zitzaionetik, eta, horren harira, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturguneak Euskaraz hegaz: euskal irratiak 80 urte bi eguneko jardunaldiak antolatu ditu, lehen euskal irratiari buruzko hausnarketa egin, Joseba Zubimendi, Ander Arzelus Luzear eta Amale Arzelus sortzaileak omendu eta orduko dokumentazio ondarea aurkezteko.

Azken bideoak

Bideoa kargatzen ari da...

Arrasateko jaialdia


Berrialaguna - buletina


1- Ekarpena egiteko pausoak
- Aukeratu zenbateko ekarpena egin nahi duzun
- Datu pertsonalak bete
- Dohaintza onartu
- Datuak bidali
2- Zer ekarpen egin dezaket?
- Urtean 100 euro, aldi bakarrean edo lautan ordaintzeko aukeraz
- Urtean 200 euro, aldi bakarrean edo lautan ordaintzeko aukeraz
- Hilean 10 euro
- Urtean beste edozein kopuru, aldi bakarrean edo lautan ordaintzeko aukeraz
3- Nola egin ditzaket ekarpenak?
- Interneten, webgune honetan bertan agertzen den formularioa betez
- Posta elektronikoz, laguna@berria.info helbidera idatziz, dohaintza egiteko orri horretako datu guztiak emanda
- Telefonoz, (0034) 943-304 345 zenbakira deitu eta zure datuak emanez
- Postaz, webgune honetako dohaintza orrian eskatzen diren datu guztiak betez, edo eskuorria bete eta helbide honetara idatziz: BERRIA. Martin Ugalde kultur parkea, z/g. 20140 Andoain
- Webgune honetan har dezakezun eskuorria bete eta BERRIAra zeuk ekarriz
- Ipar Euskal Herriko BERRIAlagunek txeke bidez ere egin dezakete ekarpena, BERRIAren Andoaingo egoitza nagusira bidaliz edo Baionako ordezkaritzan emanez, helbide honetan: Lisses, 3. 64100 Baiona
4- Nola egingo didazue kobrantza?
- Kobrantza, Berria Hedabideen Fundazioak egingo dizu, zure banketxeko kontutik
- BERRIAlagun egiteko zure eskaera jasotzen dugun hilaren bukaeran egingo dizugu lehen kobrantza
- Urtean behin ordaintzea aukeratu baduzu, handik urtebetera hurrengoa
- Urtean lautan egitea aukeratu baduzu, hiru hilabetez behin, eskaera egin eta hurrengo hilaren hasieratik
- Urtean 100 eurotik beherakoak diren kopuruen kobrantza aldi bakarrean egingo da
5- Zer jasoko dut?
- BERRIA Komunitateko kide izango zara, BERRIAlaguna txartela eskuratuko duzu
- Berria Taldearen jarduera eta erabaki nagusien informazio osoa helaraziko dizugu: batzarra egingo dugu urtean behin BERRIAlagunekin eta informazio buletinak bidaliko dizkizuegu
- Doan jasoko duzu BERRIA PDFn
- Deskontuak izango dituzu Berria Taldearen produktuetan
- BERRIAlagunen Katalogoa helaraziko dizuegu, hainbat produktu eta zerbitzu, deskontu bereziekin
6- Nora jo dezaket informazio gehiago eskuratzeko?
- Atal hauetan argitzen diren zalantzez gainera besterik baduzu, dohaintza beste moduren batean egin nahi baduzu edo datuak bete eta emateko arazoren bat baduzu, deitu (0034) 943-304 345 telefonora edo idatzi laguna@berria.info helbidera
7- Gauza bera dira BERRIAlaguna eta BERRIAren harpideduna?
- BERRIAren harpidedunek etxean edo hurbileneko kioskoan jasotzen dute egunero BERRIA. Urteotan, harpidedunei esker eutsi die hein handi batean bere salmentei BERRIAk, eta horien ekarpenak berebiziko garrantzia du proiektuak iraun dezan
- BERRIAlaguna BERRIA Taldearen proiektuak sostengatzen dituen komunitatea indartzeko sortu dugun figura da. Bere ekarpena egitearen truke, goian aipatu ditugun abantailak izango ditu, besteak beste. Baina ez du jasoko BERRIA bere etxean harpidedunek bezala. Horretarako, BERRIAren harpidedun egiteko aukera duzue webgune honetan bertan

Publizitatea

'Berrialagun eta harpidedun.
Jaso BERRIA zure etxean'

Kanpainarako materiala

Kanpainako kartelak

Word dokumentuaPDF dokumentua

Kanpainako bannerra


Kanpainaren banerra

Idazleak Berrialagun

Epub dokumentuaPDF dokumentua

Argazkiak

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Arrasaten BERRIAren aldeko jaialdia

Villabonan egindako jaialdiaren dirua entregatzen BERRIAkoei, Andoainen

Villabonan egindako jaialdiaren dirua entregatzen BERRIAkoei, Andoainen


Berria.info 2011