Nestor Basterretxea
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924)
Eskulturagile gisa ezagutu dugu batez ere artista handia; kontaezinak dira izan ere bere obrak izan dituen erakusketak, bereak zein kolektiboak.
Nestor Basterretxea
Nestor Basterretxea (Bermeo, 1924)
Eskulturagile gisa ezagutu dugu batez ere artista handia; kontaezinak dira izan ere bere obrak izan dituen erakusketak, bereak zein kolektiboak.
Oier Etxeberria
Oier Etxeberria (Azpeitia, 1974)
Artista eta musikaria da Oier Etxeberria. Azken erakusketa aipagarrienak La La Na izenekoa Gasteizko Montehermoso Kulturunean egindakoa eta Egiako Kultur Etxean egindako Kontzertu Ekonomikoa izan dira.
"Nire ziztada BERRIArentzat, euskarazko letra guzti hauentzat, baita argazki eta marrazkientzat ere, eguraldiaren iragarpeneko eguzki eta hodei eta tximisten ikurrei, horoskopoko karramarro eta batez ere ahariari, puntuazio zeinuei, izar edo asteriskoari, Mantangorriko diseinuari, logotipoei… Osasuna!"
Joxan Iza
Joxan Iza (Bergara, 1961)
Margolanak, grabatuak, eskulturak egin ditu. Halaber beste hainbat ekimenen sustatzaile, enpresen sortzaile
Besteak beste Parisen ikasia, erakusketa askotan izan da 1980an hasi zenez geroztik.
Victor Arrizabalaga
Victor Arrizabalaga (Mañaria, 1957)
1982tik hainbat erakusketan hartu du parte, bereak zein kolektiboak.
"Behin-betiko, behin-betiko, Pop art eta kitto" esaldia aukeratu du bere ibilbide artistikoa islatzeko.
Judas Arrieta
Judas Arrieta diziplinarteko artista da eta proiektu sortzaileak gauzatzerakoan bitarteko desberdinak erabiltzea atsegin du. Egiazkoak eta irudipenezkoak bat egiten dute haren lanean.
Kaiju
"Marrazki hau eguneroko lanaren emaitza da. Egunero zeozer margotu edo marrazten dut, nire ordenagailuaren ondoan paperak eta rotulkiak daude beti, eta edozein momentuan zirriborroak egiten hasten naiz... inolako ideiarik gabe, ez dakit zer aterako den baina apurka-apurka arrastoak lagatzen ditut nire inguruan dauden paper guztietan, alkandoran uzten dudan izerdiaren antzera...
Momentu horietako eguneroko lan txiki hori batzuetan zakarrontzira doa, besteetan galeria edo museo batean eskegita amaitzen du.
Garrantzia ematen diot eguneroko egite horri, nahiz eta beste gauzak egin behar aurrera ateratzeko ez diot inoiz zirriborroak egiteari utziko".
Aitor Etxeberria
Izenik gabea. 195x195, akrilikoa
Aitor Ruiz de Egino
Begira.
47x30x30 Aluminioan egindako eskultura.
"Maite eta behar dugulako, BERRIA aurrera!"
"Enpresa zientzietan diplomaduna izanik, 35 urterekin nuen lana utzi, eta eskultore eta margolari izatea erabaki nuen.
Bizitzan hartu dudan erabaki onena izan da. Hernaniarra naizenez, Adarra mendi inguruko biziak eta industria giroak eragin handia izan dute nire arte hizkuntzan. Aluminioa da gehienbat erabiltzen dudan materiala nire barneko ideiak eskulturetan edo margolanetan espresatzeko".
Txaro Arrazola
Harribitxia bakana delako
Gdaim Izik, 2011. Mistoa/oihala, 200x200 cm.
Taldean egindako artea interesatzen zaio, baita hezkuntza eta artearen gizarte eginkizuna ere. EHUko irakaslea da 2002tik Arte Fakultatean, eta Arte Ederren Masterra du, SUNY Purchasen.
Azken obrak kulturgune hauetan izan ditu: Montehermoso kulturgunea eta Vanguardia galeria; Kunstarkaden (Munich, Alemania)
Asier Mendizabal
Izenburu gabea
(sintagmatikoa eta paradigmatikoa)
2012
Eskulturak eginagatik ez du halabeharrez eskulturaren medioaren
bitartez lan egiten. Ezagun eta gertuko zaizkigun kultur zeinu eta
irudikapenak bere materialtasunean azaltzea izan ohi da bere lanaren
funts nagusia, konbentzio sinbolikoak eratzen dituzten formak
nolabaiteko arroztasunez ematea.
«Kazetaritzaren moduak, oro har, bere toki eta funtzioak galtzen
dabiltzaneko honetan, beti txiki eta hauskor izan den prentsa
euskaldunaren proiektuak badu, agian, abantaila bat: irakurlego bati
zuzendu baino gehiago irakurlego bat sortu ere egin duen heinean,
giza talde honi dagokio kazetaritza independente, profesional eta
arduratsu baten aukera defendatzea ardura horretan parte hartuz».
Dora Salazar
Erakusketa asko egindakoa, obra asko dituena kalean, museoetan eta hainbat erakunderen egoitzetan. Sari ugari eskuratu ditu.
Bilbon bizi da eta Altsasun du estudioa. Eskulturagintzan dihardu gehienbat, baina artegintzaren beste esparru batzuk ere lantz


Berria.info 2011