1990ean Marc Legasseri egindako omenaldia
1990. urteko apirilaren 27an omenaldi berezia egin zioten Lezon Marc Legasse idazle anarkistari. 'El zortziko de Iraeta para arpa y txalaparta' liburua aurkeztu zuten ekitaldi hartan. Legasserekin batera mahai inguruan izan ziren Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi', Emilio Lopez Adan 'Beltza', Patri Urkizu idazlea, Luis Nuñez 'Egin'-eko kazetaria eta Luis Jimenez de Aberasturi editore eta idazlea. Aurkezlea Joseba Aurkenerena izan zen, garai hartako Lezoko kultura zinegotzia.
, 2012-06-22
Bozkatu



























