Eneko Bidegain
Harrigarria da 68ko maiatzaren urteurrenak zer nolako ikusmina sortzen duen. Ez dakit zenbat liburu, egunkari eta aldizkarien zenbaki bereziak, dokumentalak… Mendeurrena balitz bezala. Eta ez da ez mendeurrena, ez 50. urteurrena. 40. urteurrena da. Zergatik ote, hainbeste aipamen?
Lotura izan dezake gaur egun dagoen krisia eta frustrazio giro orokorrak, Nicolas Sarkozyk aurrerapen sozialen aurka hartzen dituen neurrien kontrako haserreak, Sarkozyk berak duela urte bat 68ko maiatzaren kontra erran zuenak… Badirudi jendeak 68ko maiatzaren antzeko bat errepikatzea nahi lukeela.
Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusitik prentsaurreko baterako deia jaso dugu, ohiko forma bertsuetan. Prentsaurrekoa Jean-Jacques Lasserrek emanen du. Ohi bezala. Baina, Lasserre ez da gehiago Kontseilu Nagusiko lehendakari! Lehendakariorde da, orain. Baina Kontseilu Nagusiaren ahotsa izaten jarraitzen du… Bitxia, ez?
Gainera, deialdian ez du zehazten zertaz mintzatuko den. Beste deialdietan, beti zehazten dute zer den prentsaurrekoaren gaia…
Txinan haserre daude Frantziaren aurka, Frantziak Tibet auziaz agertu duen jarrera dela-eta. Txinan izan berri den manifestazio baten argazkia da hau, "Free Corsica" ezarri dute.
Aime Cesaire kantari martinikarraren herioa dela-eta, proposamen eztabaidagarria egin du Segolene Royal Frantziako lehendakarigai sozialistak: ohore egiteko-edo, Parisko Panteoian ehorztea proposatu du. Kolonialismoaren aurkako aurpegi ezagunari ohore egitea dea hori? Ez al da, hain zuzen, jarrera kolonialista bat?
Txinaren eta Tibeten arteko gatazkak Frantzian eragin duen zalaparta dela-eta, Tibeteko bandera Frantziako erakunde publikoen egoitzen aitzinean ezartzeko proposamenari honela erantzun dio Nicolas Sarkozyk: "Txinako ofizialek Eliseoko plazan ikurrina ("drapeau basque", bere ahotan) ezartzeko eskatuko balidate bezain ergelkeria handia da". Hara, nork konparatuko Euskal Herria Tibetekin, eta Sarkozyk!
Ipar Euskal Herriko aktualitate eta egoera politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoetak agertuko dira blog honetan. Halaber, Euskal Herri osoa hunkitzen duten gaiei eta Hego Euskal Herria hunkitzen dutenei Iparraldeko begiradarekin so eginen die blog honek. Paperezko edizioan lekurik ez duten gai ttipiak eta anekdotak agertzea ere da xedeetariko bat, baita ere paperezko edizioan gutti barnatu gaiak sakontzea.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| << < | > >> | |||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||