Anjel Lertxundi Esnal
2007-04-04
Poliziak dio atxilotu berrien paperetan Fernando Savaterri buruzko datu asko agertzen zela. Berripaper honetan ez nuen atzo horri buruzko aipamenik ikusi. Atxilotuen inguruko senide eta abokatuek torturak salatu dituzte. Ez nuen horren aipamenik ikusi Donostiako eta Madrileko egunkarietan.
Ez dakit kazetaritza fakultateetan ezer irakasten den egunkarien eta irakurleen arteko harremanaz. Programan behar luke egon. Ikasleek zer ikasi behar luketen? Askatasuna transmititzeko, aske izan behar dela. Eta, batez ere, esaldi bat kaskezurrean grabatuta dutela irten behar lukete fakultatetik: “irakurlea ni bezain argia da; edo argiagoa”.
Horiek eta antzekoak buruan, bi liburu jaitsi ditut apaletatik. Bata, Primo Levirena. Los hundidos y los salvados. Tortura sufritu zuen bat, torturaz. Bestea, Savaterrena: Panfleto contra el todo. Askatasun pertsonalaren aldarria.
Haiekin egingo dut gaurko eguna.
OHARRAK (Post scriptum)
—Berrian argitaratutako artikuluan Panfleto contra todo deitzen diot Savaterren liburuari, baina Panfleto contra el todo behar luke. Bakoitzari berea eta mea culpa.
Hitz beste
Bilaketa
Atalak
Blog hau sindikatu ![]()