Berria.infoko blog komunitatea

Login

Hitz beste

Anjel Lertxundi Esnal

Mezua: Zortzi probintzi

2007-07-05

Zortzi probintzi

Joxe Aranzabalek bere Faroa blogean egindako kalkuluen arabera, 4500 blog inguru ditugu euskaraz, baina horietatik 2475 bat omen dira bizirik daudenak; azken hiru hilabeteotan zerbait argitaratu dutenak, alegia. Batzuk egunerokoak dira, asko maiztasun handikoak, beste hainbat oso aldian behingoak… Edonola ere den, 2475 bat ahots. Bi milatik gora euskaldun beren burutazio, gogoeta eta kritikak euskaraz plazaratzen. Blogari izan gabe blogetako erantzunetan parte hartzen dutenen kopurua ere erantsi behar zaio aurreko kopuruari… Historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten?

Datua puztua balitz ere —Aranzabalek emandako argibideek ez dute horrelakorik pentsatzeko motiborik ematen—, aintzat hartzeko moduko fenomeno soziologiko baten aurrean gaude.

Eta bada fenomeno kulturala ere. “Euskarak zortzi probintzi” kantatzen hasteko modukoa…

Erantzunak:

Bidaltzailea: fagus silvatica [Bisitaria]
Blog irakuleei eta erantzulei buruz diozunarekin ados, ia egunero bizpahiru blogetan sartzen naiz, batuetan baita erantzun ere .Egia esan , aisealdi gisan (lanetik at) Euskara idatziarekin daukadan harreman bakarrenetakoa da.
Permalink-a 2007-07-05 @ 12:05
Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria]
Neu ere guztiz ados...

Gainera, Euskal Herritik kanpo bizi naizenez oso para gutxi daukat euskaraz aritzeko eta interneteko zera guztiak ezinbesteko hari bat da neretzat... Gehitu internet bidez irratia euskaraz entzutea ere badagoela...
Permalink-a 2007-07-05 @ 12:57
Bidaltzailea: andres [Bisitaria]
Bai, ni ere ados, atzerrian bizita bereziki mesedegarria zait hari hau eukitzea...

falta dudana ordea, foroen anitztasuna litzateke. Inpresioa dut Euskaren presentzia oso zilborrari zuzendua dela: aurkitzen ditudan weblogen eta foroen gaiak ehuneko horrenbeste handi batean euskal politika, euskal herria, euskara eta abar izaten bait dira...
Permalink-a 2007-07-05 @ 13:52
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Niri Jurtzixabi-k dioen bezela gertatzen zait, Euskal Herritik kanpo bizi naizelez, Euskerarekin arremanetan jarraitzeko modua dira blog hauek.
Andresek dioena ere hala izango da, baina agian gai horiekin interes handiagoa daukalako euskal jendeak dira ugarienak.
Permalink-a 2007-07-05 @ 14:53
Bidaltzailea: andres [Bisitaria]
bai, dudarik gabe, eta horixe bera da kezkatzen nauena, gure buruarekiko maitemintze hori osasungarria ote den pentsatzen...
Permalink-a 2007-07-05 @ 16:31
Bidaltzailea: Anjel [Bisitaria]
Zenbakiari begiratu, eta Joxe Aranzabalek "polifonia ederra" deitzen dio fenomenoari eta nik ere ahotsen zenbakiari begiratu diot nire zutabean.
Hala ere, zutabea idazterakoan, buruan ibili nuen ahotsen ugaritasun eta aniztasunaren auzia, gaien ugaritasun eta aniztasunaren auzia. Ez nuen, ordea, aipatu. Toki faltagatik. Eta baita albistea ahotsen kopurua zelako ere, baina ez aniztasunaren auziak merezi ez duelako. Merezi du horretaz hitz egitea, jakina. Baina parte hartzen ez duenari (ere) galdetu behar zaio aniztasun faltaz…
Permalink-a 2007-07-05 @ 17:37
Bidaltzailea: Ene Eme [Bisitaria] · http://emea.nireblog.com
Ez zait iruditzen gure buruarekin (larregi) maitemindurik gaudenik. Hainbat blog daude ideia hori uxatzen didatenak: Borthuzairen Denetik (blogak.com/denetik), Gorkaren Boligorria (www.blogari.net/boligorria), Pravda txikia (pravda.fabricadecosas.org), Metropolitan (www.donostialdetik.blogspot.com), Indezents (blogak.com/theindezents)... asko dira, gero eta gehiago.
Permalink-a 2007-07-05 @ 17:40
Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria]
Bada, Aitor eta Andresi erantzunez, ez dut uste geeure buruarekin sobera maitemindurik gaudenik, ezta geron zilborrari begira gehiegi gaudenik... Kultura txikia gara, eta agian kultura txikitua ere, eta normala da gure hizkuntzaren iraupenaz eta bizibeharraz kezkatzea, besteak beste... Ez dakit Sándor Marai "Lurra, Lurra!" liburua irakurri duzuen (beno, nik gaztelaniaz irakurri nuen: "Tierra!" edo izenburu zeukan liburu eder horrek). Hor hungariar kulturaren gainean esandako anitz gauza gurera ere ekartzekoak dira, eta hor ere oso deigarria da hizkuntzarekiko kezka.

Permalink-a 2007-07-05 @ 20:22
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Bai, egia da diozuna Jurtzixabi, adoz nago zurekin, Euskal kultura ez dago normalizatua (zoritxarrez) gure Euskal Herrian, eta askok ez dute nahi normalizatua egon dadin, gainera biktima bezala agertzen dira. Gogoratzen esaldi hau: "No permitiremos que el castellano salga de las aulas" edo horrelako zerbait, PSE-ko batek esana Eusko Jaurlaritzak atera nahi duen hizkuntza lege berria zela eta. Gu gaude egoera ez normalean eta gainera beraiek dira biktimak!! falta zitzaiguna!!
Beraz zure adierazpena zuzena da, horrek kezkatzen gaitu eta hori agertzen dugu.
Diozun liburua ez dut ezagutzen. interesgarria al da? ea lortzen dudan.
Permalink-a 2007-07-06 @ 08:27
Bidaltzailea: borthuzai [Bisitaria] · http://www.blogak.com/denetik
'emea.nireblog.com' ezin samur eta eztitsuagoa ere "berexien" artean ahaztu ezin horietakoa da! ;-)

baina beno, ni ere azken batetan aitorrekin ados. Euskararen normalkuntzaren auzia eta beste hainbat garrantzitsuak direla kontutan izanda ere, aberastasun murritza ikusten diot nik euskal blogosferari gaur egun. Gauzak aldatzen ari direla ikusten dudan (ikusi nahi dudan?)) arren, hori bai.
Permalink-a 2007-07-10 @ 21:09
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Kaixo Borthuzai.
Badirudi euskal blogosfera hortan bat gutziago dagoela, zure blog-ean sartu naiz eta ikusi dut ixtera zoazela.
Ze pena, parte hartzekotan nengoen eta.
Blog-en kontu hontan orain dela gutxi hasi naiz eta, beste blog interesgarriren bat gomendatzen duzu?
Permalink-a 2007-07-11 @ 19:53
Bidaltzailea: borthuzai [Bisitaria] · http://www.blogak.com/denetik
aupa aitor. jo! ba ez dakit hemen esatea ondoegi dagoen, baina 'Gara' egunkariaren www.gaur8.info webgunea, euskal blogosferan mihatzen aritzeko oso aproposa da. Bertan, gaika sailkatu dituzte euskaraz dauden ia blog guztiak, eta horietako bat berritzen den bakoitzean lehen orrian agertzen da. webgune osoa delakoan nago.

Nire blogari dagokionez berriz... ba beno, urtebete iraun dit bizirik, eta hartu beharreko opor luze-luze batzuk aitzakia hartuta hiltzea pentsatu nuen :-) Halere lasai erantzun nahi duzun atalean, nik ere jendeari erantzuten jarraitzeko intentzioa baitut.
(ea negu aldean beste blog-en bat irekitzen dudan...)
Permalink-a 2007-07-12 @ 07:57
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Ados, jarriko dut komentarioren bat edo beste zure blog-ean. Eta berria irekitzen duzunean ere parte hartuko dut.

Eskerrik asko Gara-ko informazioagatik, emango diot begiradatzo bat, ea zerbait interesgarria ikusten dudan.

Ondo pasa oporrak bada!!
Permalink-a 2007-07-12 @ 08:45

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, a, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small>
URLs, email, AIM and ICQs will be converted automatically.
Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
authimage
Erantzuna bidaltzeko idatz ezazu goiko eremuan egiaztapen kodea; goiko aldean ageri den zenbakia, alegia. OHARRA: Zure erantzuna onartzen ez bada, orrialdea berriro kargatu eta kode berria sortu beharko duzu erantzuna bidali aurretik!

Hitz beste

Ispilu aurrera joan nintzen. Ez nengoen han

Azaroa 2009
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
<<  <   >  >>
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30

Bilaketa

Blog hau sindikatu XML

powered by
b2evolution

Valid XHTML 1.0!  Valid CSS!

Valid RSS!  Valid Atom!