G. Aupa Egoitz,
Euskal Herriak selekzio propioa izateko borrokan Futbolak duen garrantzia oso handia dala jakiņa dogu, baina horretan hanbeste zentratzeak ez al dau beste kirol asko alde batera uzte? egia esan oso lan ona eta zaila egiten ari zaretala dakit, baina nik uzte dot gure selekzio eredua ez dala futbolagaz soilik erlazionatu behar, horrek kalte egingo ebalako herrian dagozan beste kirolei, baita be badakit komunikabideek guzti honetan dauken papela oso erabakiorra dala, eta horretan agertzen ez diren kirol-borrokak izkutuan geratzen direla.
ondo ibili ta ekin lanari! xabier goitia
E. Eskerrik asko zure balorazioagatik lehenbizi. Kirol gehiagotan lanean aritu izan gara, baina tamalez ez dute futbolaren oiartzun mediatiko berbera. Euskal Herria-Espainia Kick Boxing lehiaketa sustatu dugu orain gutxi. Atletismoan, mendi lasterketan, Wushu Kung Fuan aritu gara ere lanean. Udan Getxoko ur jokoetan salaketa egin genuen.
Dena den, hausnarketa egin beharko genuke. ESAIT Euskal Herriko gizon eta emakume desberdinek osatzen dugu. Egun gure baliabideak mugatuak dira. Guztion artean ESAIT indartu eta sustatzen dugun heinean indar gehiago izango du ESAITek aurrera egiteko. Eta horrela kirol gehiagotan eragin ahal izango dugu. ESAIT herri honek duen tresna baita eta herriari dagokio tresna indartzea.