G. Manifestazioan eta bere deialdian, Batasuna, Eusko Alkartasuna eta Aralar-eko oinarriei parte hartzera deitu zitzaien.
Etorkizun hurbil batean nola ikusten da kontua? Adibidez, hurrengo hauteskundeei begira, hiru alderdi hauen batze edo aliantza bat osatzeari begira aukerarik al dago? Amaia
E. Gure asmoa ez da aliantza politikoak sortzea, hori alderdiei dagokie, gure ustez. Aitzitik, alderdien estrategiak direnak direla, eta hauteskundeak hortxe daudela ahaztu gabe ere, herritarren arteko aliantzak dira guk lehenesten ditugunak. Manifestazioaren deialdiari dagokionez, alderdi horietako oinarri sozialei dei egin genien bereziki, geure planteamenduaren oinarri ideologikoekin bat etor zitekeelakoan gaudelako: oinarri abertzalea, batetik, eta ezkerrekoa, bestetik.