Azken aldaketak

>
munizipalismo, munizipalista. Udalek autonomia eta botere handiagoa izatearen aldeko ideologia eta praktika politikoa; haren jarratzailea.
>
zirkulu polar artikoa, -a; zirkulu polar antartikoa, -a.
>
dum-dum bala (bala dum-dum*, dumdum bala*).
>
hizkuntza baskoniko, baskoiera (baskoniera*).
>
*
>
jomuga terapeutiko. (es: diana terapéutica).
>
antigitanismo* e. antitziganismo, ijitoen kontrako arrazakeria, ijitoen kontrako jarrera...
>
lodiaktibismo, lodiaktibista (aktibismo lodi*).
>
migrazio saldo (saldo migratorio*, migrazio garbi*, migrazio neto*).
>
mikmak (micmac*, mi'kmaq*). Kanadako eta Ameriketako Estatu Batuetako amerindiar komunitatea; komunitate horretako kidea eta hizkuntza.
>
Indo-Pazifikoa, -a (Indopazifikoa*). Itsas eskualdea, Indiako ozeanoa, Ozeano Barearen erdialdeko eta mendebaldeko urak, eta Indonesia aldean bi ozeano horiek batzen diren ingurua hartzen dituena.
>
dostarlimab. Minbiziaren kontrako botika esperimentala. Azkenaldian, dostarlimabak nahiko emaitza onak izan ditu.
>
flotagailu. Ez erabili irudizko zentzuan. Horretarako, hobe 'helduleku'. Ezkerreko gobernuak eskuinaren flotagailua espero du gaurko bozketan*[e.] Ezkerreko gobernuak eskuinaren heldulekua espero du gaurko bozketan.
>
boto diziplina, alderdi diziplina (botoaren diziplina*).
>
Arantzazuko santutegia, -a (Arantzazuko Santutegia*).
>
frisiar (frisoi*).
>
karolingio (karolingiar*).
>
merovingio (merovingiar*. merobingio*, merobingiar*).
>
atxiloaldi administratibo. Atxiloaldi administratibopean dago*[e.] Atxiloaldi administratiboan dago.
>
destino (destinu*). Patua.
>
picassotar (picassoar*).
>
pandilla 1. h. banda. Hego Amerikako gaizkile taldea. Banda eta bandakide guztiak.
>
pandilla 2* e. kuadrilla, lagun talde, lagunarte...
>
Regeneron tratamendua, -a. COVID-19aren kontra Regeneron laborategiak landutako tratamendua.
>
Ozeaniako Esnaldia, -a (Esnealdi Ozeanikoa, -a*). Kaledonia Berriko alderdia (fr: Éveil Océanien; en: Pacific Awakening, Oceanic Awakening).
>
Gastronomiako Euskal Anaiartea, -a (Gastronomiazko Euskal Anaiartea*).
>
Etiopiaren Pizkundearen Urtegi Handia, -a. Laburturik, 'Pizkundearen Urtegia'.
>
Xuhurren Taldea, -a. Austriak, Danimarkak, Herbehereek eta Suediak osatzen dute.
>
hobe beharrez (hobebeharrez*).
>
numeriko 1* e. digital, birtual. Zenbakizko kanpaina egin beharko dute bozetan*[e.] Kanpaina digitala egin beharko dute bozetan. Kanpaina birtuala egin beharko dute bozetan.
>
numeriko 2* e. zenbakizko. Metodo numerikoak ikasten ari gara orain*[e.] Zenbakizko metodoak ikasten ari gara orain.
>
izurria berritu, berriz agertu... (bigarren izurri bat*).
>
txinatarren Urteberri eguna, -a. Laburturik, 'Urteberri txinatarra'.
>
Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu (Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu*). Francisco de Goyaren grabatua.
>
superkutsatzaile (super spreader*). Birusen bat kutsatzeko batez besteko gaitasuna baino handiagoa duen pertsona.
>
Delfin Handia, -a (Dofin Handia*, Izurde Handia*). Luis Frantziakoaren goitizena.
>
nolanahi 1. Edozein modutan.
>
nolanahi 2* e. nolanahi dela, nolanahi dela ere, nolanahi ere, nolanahi ere den... Ondo ari da; nolanahi, ikusiko da jokatzeko moduan den*[e.] Ondo ari da; nolanahi ere, ikusiko da jokatzeko moduan den.
>
Arzalluz, Xabier (Xabier Arzallus*). EAJko buruzagi historikoa.
>
Arzallus, Amets (Amets Arzalluz*). Bertsolari lapurtarra.
>
eszisio* e. zatiketa, bereizketa. EAJren zatiketa. Eusko Alkartasunaren bereizketa.
>
Jaka Horiak, -ak (Txaleko Horiak*). Frantzian sorturiko mugimendua. Kolektiboaren izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehe etzanez.
>
enpresapp. Negozio eredua aplikazio informatiko batean oinarritzen duen enpresa.
>
Alaba Belasko jauregia, -a (Alava Velasco*). Gasteizko eraikina, XVII. mendekoa.
>
subakutu (azpiakutu*).
>
ezkontza zibil (batasun zibil*). Aditza behar izanez gero, 'zibiletik ezkondu' eta 'zibilez ezkondu' ere erabiltzen da.
>
Airbnb. Kasu marka gehitzean, erabili marratxoa. Airbnbren arrakasta*[e.] Airbnb-ren arrakasta.
>
payadore (payador*, payadora*). Gitarraz lagundurik inprobisazio errimatuak egiten dituen artista. Batez ere Argentinan eta Uruguain aritzen dira payadoreak.
>
repentismo, repentista. Ahozko inprobisazioan oinarrituriko genero poetikoa, Kuban oso errotua; horretan aritzen dena.
>
eltxo tigre (tigre eltxo*).
>
butch. Rol maskulinoa hartzen duen lesbiana.
>
femme. Rol femeninoa hartzen duen lesbiana.
>
newsletter* e. buletin, albistegi.
>
indikazio. Medikuntzan, proba diagnostiko bat, botika bat, tratamendu bat edo kirurgiako teknika bat zertarako erabiltzen den zehazten duen informazio funtsatua.
>
kaiola eramangarri (transportin*).
>
Zuria Nafarroakoa, -a (Blanka Nafarroakoa*, Blanca Nafarroakoa*).
>
letratu. Ikasia. Ez nahasi 'letradu' hitzarekin.
>
letradun 1. Ikasia, letratua.
>
letradun 2. Legelaria, letradua.
>
haur motxiladun (motxilaren haur*). Preso dagoen senide bat ikusteko urruneko kartzeletara joan behar izaten duen haurra.
>
Errepublikaren Aldeko Unibertsitateak, -ak (Univertsitats per la Republica*).
>
Eskubide Sozialen Europako Pilarea, -a. Laburturik, 'Pilare Soziala'.
>
parkour. Hiriko oztopoak gaindituz mugitzeko jarduera, indarra eta trebetasuna beste tresnarik erabili gabe egiten dena.
>
calandreta (kalandreta*). Okzitanieraz erakusten duen eskola.
>
[sigla] DUI. /dui/ Aldebakarreko independentzia deklarazioa.
>
atzerapenez. Testuinguru askotan, alferrikako kalkoa da. Kontzertua atzerapenez hasi zen*[e.] Kontzertua berandu hasi zen.
>
babes balore (balore aterpe*). Finantzetan, prezio egonkorreko gaia, hala nola urrea.
>
gentrifikazio. Hiri inguru baten aldaketa sozioekonomikoa, aurreko biztanleak lekuz aldatzera behartu eta goragoko klasekoak erakartzen dituena.
>
eskutik. Egokia da 'norbaiten bidez' esateko, baina gehiegi erabiltzen da: premiarik gabe idazten denean, moteldu egiten du esaldia. Elkar argitaletxearen eskutik eman da argitara*[e.] Elkar argitaletxeak eman du argitara.
>
Ossau-Irati (Ossau-Iraty*). Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko gazta baten sor-marka.
>
izaera. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste esamolde batzuei. Bistan da gatazkaren izaera politikoa*[e.] Bistan da gatazka politikoa dela. // Erabaki horiek izaera demokratikoa dute*[e.] Erabaki horiek demokratikoak dira.
>
Duintasunaren Kolunbarioa, -a.
>
hobitik atera, lurpetik atera (deshobiratu*).
>
Nafarroako Unibertsitatea klinika. 2009ra arte, 'Nafarroako Unibertsitate Klinika' izan zuen izena.
>
websail (webserie*). Interneterako ekoizten den fikziozko saila.
>
positibo faltsu 1. Proba diagnostiko baten emaitza positibo okerra.
>
positibo faltsu 2. Kolonbiaz mintzatuz, herritar zibilen hilketa, armadako kideek egina eta gerrillariak zirela esanez zuritua.
>
Kiva. Eskola jazarpenaren kontrako programa.
>
megawatt-ordu (megawatt orduko*). Sinboloa 'MWh' da.
>
merkatu nitxo, merkatu hobi. Produktu batek merkatuan ustiatu gabe duen segmentua.
>
noraezean 1 (nora ezean*). Norabiderik gabe, jitoan. Txalupa noraezean zebilen, olatuen mende.
>
noraezean 2 (nora ezean*). Ezinbestean. Noraezean baino ez dut jaten haragia.
>
maniki desafio (mannequin challenge*). Bideo mota, parte hartzaileak geldi-geldi erakusten dituena, Interneten eta sare sozialetan zabaltzeko egina.
>
Hiru Handiak (Hiru Haundiak*). Gorbeia, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen mendi lasterketa. Hiru Haundiak-etan parte hartzekoa da aurten*[e.] Hiru Handiak proban parte hartzekoa da aurten. Hiru Handietan parte hartzekoa da aurten.
>
black. Bankiaren kasuaz mintzatuz, zuzendaritzakoek erabili eta ogasunari ezkutatzen zizkioten banku txartelak. 'Black' txartelen eskandalua.
>
[sigla] CETA. /zeta/ Ekonomia eta Merkataritza Itun Globala.
>
Ganguren (Alto del Vivero*). Ganguren gainaren inguruko atsedenlekua ere ez da 'Vivero', baizik eta Elorritxueta.
>
eskola magistral (master class*, masterclass*).
>
interpelatu. Zerbaiti buruz azalpena eskatu; norbaiti mezu bat igorri, haren erreakzioa eragin nahian. Irakurlea interpelatu nahi dut, gogoeta egin dezan.
>
emagaldu. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'prostituta'. Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emagaldu bati eraso eta lapurtu izana leporatuta*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, prostituta bati eraso eta lapurtu izana leporatuta.
>
Ekainaren 28a, -a. LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Eguna.
>
Behategia, -a. Euskal hedabideen behatokia.
>
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua, -a. Laburturik, 'Gogora institutua'. Gogora-k antolatu du ekitaldia.
>
bat beste baten truke. Europako Batasunak iheslarien inguruan onarturiko sistema. Siriako errefuxiatuak Europako Batasunean sartzeko 'bat beste baten truke' sistema erabiltzea hitzartu dute estatuek.
>
mikromatxismo. Praktika matxista normalizatua, maiz egin eta ikusezin gertatu ohi dena.
>
pirateatu. Baimenik gabe kopia egin, kopia pirata egin.
>
erakartze efektu (dei efektu*).
>
vintage. Garai bateko objektu batez mintzatuz, berriro erabiltzen hasten dena, arrazoi estetikoengatik.
>
katu-oin. Eskalatzeko oinetakoa.
>
permanentzia 1* e. guardiako zerbitzu, zerbitzu.
>
permanentzia 2* e. bulego, egoitza.
>
asbestosi (asbestosis*). Arnas gaixotasun kronikoa, amiantoak sortua.
>
curry (kurri*).
>
oroitu. Hiru erregimen ditu: 'da', 'du' eta 'zaio'. Ez da ongi oroitzen. Beti oroituko zaituztet. Ez zaio oroitu esanikoa.
>
garezur-garunetako traumatismo (kraneoentzefaliko*, kraneo-entzefaliko*).
>
akabatu. Indarkeriaz hil, erail. Kontuan izan adierazkorra dela eta, beraz, desegokia erregistro neutroan. Polizia bat akabatu izana leporatuta ezarri diote zigorra*[e.] Polizia bat hil izana leporatuta ezarri diote zigorra.
>
badaezpadako 1. Dudazkoa; erdipurdikoa. Esaldi badaezpadako bat.
>
badaezpadako 2. Badaezpada egiten dena. Badaezpadako neurriak hartu beharrean daude.
>
Hartzaren Eguna, -a (Hartza Eguna*).
>
Turuturu eguna, -a. Inauterietako hirugarren eguna.
>
Txitxi-burruntzi eguna, -a (txitxiburduntzi eguna*).
>
ekobide (ekoduktu*, ekodukto*). Animalientzat eginiko igarobidea, zirkulaziotik babesturik pasatu ahal izan daitezen. Batzuk zubi modukoak dira; beste batzuk, lurpeko tunelak eta abar.
>
Aladin (Aladino*). 'Mila gau eta bat gehiago' liburuko pertsonaia.
>
Saladin (Saladino*). Mundu islamikoaren buruzagia, XII. mendekoa.
>
transmedia. Euskarri bat baino gehiago elkarren osagarri erabiliz komunikatzen den istorioari esaten zaio. Transmedia kontaera berriak.
>
Marco Polo (Marko Polo*). XIII. eta XIV. mendeetako bidaiari ospetsua.
>
Petrarca (Petrarka*). Poeta italiarra, XIV. mendekoa.
>
trapu. Ez erabili estropadetako bandera adierazteko. Arraunlariak, trapua astintzen*[e.] Arraunlariak, bandera astintzen.
>
eredugarri 1. Ereduzkoa. Prosa eredugarria.
>
eredugarri 2* e. zentzagarri. Zigor eredugarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian*[e.] Zigor zentzagarria ezarri zioten, eta beldurra zabaldu zen herrian.
>
Tsakalotos, Euklides (Euclid Tsakalotos*, Efklidis Tsakalotos*). Greziar politikaria.
>
apuntatu 1. Oharrak hartu. Koaderno batean apuntatu du dena.
>
apuntatu 2. Arma batez keinatu, helburuari begira jarri. Burura apuntatu zion.
>
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, -a (Biktimen Memoriala*). Laburturik, 'Biktimen Oroimenezkoa'.
>
Pazifikoko Aliantza (Aliantza Pazifikoa*). Kolonbiak, Mexikok, Peruk eta Txilek osaturiko merkataritza taldea.
>
bonudun (bonista*, bondholder*).
>
[sigla] TTIP. /tip/ Merkataritza eta Inbertsio Lankidetza Transatlantikoa.
>
Sanfilipporen sindromea. Laburturik, 'Sanfilippo gaitza'.
>
Bonaparte, Luis Luziano (Luis Lucien Bonaparte*, Luis Luciano Bonaparte*).
>
coworking. Lan sistema kooperatiboa, profesional independenteen arteko elkarlana bultzatzen duena. 'Lan kooperatibo' ere esaten zaio.
>
antisistema. Politikan, egitura hegemonikoen kontrako diskurtsoa duena. Batzuetan, erdeinuz erabiltzen da, oposiziokoak izendatzeko. Antisistema eta feminista gisa definitzen du bere burua.
>
taldeko aktorerik onena (bigarren mailako aktore onena*). Bigarren mailako emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote*[e.] Taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote.
>
Txibite, Maria (Chivite*). Nafar politikaria.
>
esku libreko telefono, esku libreko. Esku librekoarekin ari nintzenez, ez zidaten isunik jarri.
>
aparthotel. Apartamentuz osaturiko ostatu mota, hotelen zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituena.
>
Oihaneder Euskararen Etxea, -a. Gasteizko kafe antzokia.
>
heliportu. Helikopteroak lurreratzeko instalazioa.
>
barre eginarazi. Barre eragin.
>
manifa. Manifestazioa. Lagunartekoa da, inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
>
bipartidismo. Bi alderdiko sistema.
>
krisia lehertu* e. krisia piztu.
>
Elexazar (Lexazar*, Lejazar*). Amurrioko aztarnategia.
>
Senper, Borja (Semper*). Gipuzkoar politikaria.
>
txu-txu tren (txutxu tren*, txu txu tren*). Haurrentzako eta turistentzako ibilgailua, tren itxurakoa.
>
Gobernazio Ministerioa, -a. Francoren diktaduran, barne arazoetarako ministerioa.
>
bazkide konpromisario. Kirol elkarteetan, bazkide ordezkaria, batzarretan beste bazkide batzuk ordezkatzen dituena.
>
antirrazista, antirrazismo (antiarrazista*, antiarrazismo*).
>
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna, -a (Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta*).
>
hepatitis (hepatiti*). Ukatu egin diete C hepatitisaren kontrako tratamendua.
>
hacktibismo, hacktibista. Internet borroka ideologikorako erabiltzen duen aktibismo mota; horretan aritzen dena.
>
Gaskoinia (Gaskonia*).
>
adikzio, adiktu (adikto*). Ohitura edo substantzia baten mendekotasuna; ohitura edo substantzia baten mende bizi dena. Adikzioen Legea.
>
bizia galdu, bizia kendu, bizia arriskuan jarri.
>
Korrika; Korrikalagun; Korrika Kulturala, -a. Aurten ere jendetza bilduko du Korrikak Iruñean.
>
euskahaldun, euskahaldundu. Korrika 19rako asmaturiko hitz jokoa.
>
Billalabeitia, Gregorio (Gregorio Villalabeitia*).
>
macguffin (mcguffin*). Zineman, narrazioa garatzeko erabiltzen den osagaia, egiaz istorioaren mamian garrantzirik ez duena.
>
Tanatos (Thanatos*).
>
Quiroga, Arantza (Arantxa Quiroga*).
>
piper gas. Begietan narritadura sortzen duen gasa, esprai gisa erabiltzen dena.
>
angulari (angulero*). Angulatan ibiltzen dena.
>
Euskobarometroa, -a. EHUko ikerketa talde batek EAEko herritarren artean egin ohi duen inkesta.
>
perkusio, perkusionista.
>
Ahotsenea, -a. Ahotseneako aurkezpenak*[e.] Ahotseneko aurkezpenak.
>
Navarrometroa, -a (Nabarrometroa*). Nafarroako aktualitateari buruzko inkesta. Navarrometroaren arabera, aldaketa handia izango da hurrengo hauteskundeetan.
>
piloteatu* e. pilota jo eta jo aritu, piloteoan aritu.
>
tik 2 (tick*). Zerbait ontzat emateko marka.
>
start-up (start up*, startup*). Enpresa hasiberria baina bizkor handitzen ari dena, informazio eta komunikazio teknologien inguruan sortua.
>
gaurkotasun 1. Gaurkoa izatearen nolakotasuna. Liburuak ez du gaurkotasunik galdu.
>
gaurkotasun 2* e. gaur-gaurko gai, aktualitate, gaurko berri. Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo gaurkotasun politikoari*[e.] Komunikabideek gehiegi erreparatzen diote Madrilgo aktualitate politikoari. // Gaurkotasun ekonomikoa ondo aztertuta idatzi du artikulua*[e.] Gaur-gaurko gai ekonomikoak ondo aztertuta idatzi du artikulua.
>
aktualitate 2* e. gaurkotasun. Servet aktualitate handikotzat jo daiteke*[e.] Servet gaurkotasun handikotzat jo daiteke.
>
kontziliatu, kontziliazio 1. Lana eta bizitza pertsonala bateratu.
>
kontziliatu, kontziliazio 2* e. adiskidetu, adiskidetze.
>
barra energetiko (barratxo energetiko*).
>
pexmerga (peshmerga*). Borrokalari kurdua.
>
slackline. Funanbulismoaren antzeko kirola.
>
koñak (cognac*). Edari alkoholduna.
>
ore ama (ama ore*). h. legamia natural.
>
Adam (Adan*). Bibliako pertsonaia.
>
Eva (Eba*). Bibliako pertsonaia.
>
Podemos. Espainiako indar politikoa.
>
Ahal Dugu. Podemosek Hego Euskal Herrian hartu duen izena.
>
Veneziako Biurtekoa, -a (Biennale*).
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa