Bilaketa: bilbo

Bilaketa azalpenetan:

idazkuntza >> Estiloa >> Aditz estiloa, biziagoa >> Kazetaritzarako, aditz estiloa

Aditz estiloa egokiagoa da kazetaritzako testuetarako, kontaketari dagokiolako bete-betean: dinamikoagoa eta adierazkorragoa da; laburrago idazteko modua ematen du; konkretuagoa da, ez izen estiloa bezain abstraktua; eta agentea edo egilea esplizitatu egiten du.

Aditz estiloa naturalagoa da, izen estiloa baino.

[ez] Onuragarria izan da lanaren antolakuntzaren egitura-aldaketa.

[bai] Onuragarria izan da lana antolatzeko egitura aldatzea.

[ez] Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak lasaitasuna ekarri du taldera.

[bai]Atletico Madrili irabazi izanak lasaitasuna ekarri dio taldeari.

[ez] Zazpi partida jokatu ditu: bost garaipen, berdinketa bat eta porrot bat.

[bai] Zazpi partida jokatu ditu: bost irabazi, bat berdindu eta bat galdu.

Egiazko agentea edo egilea agerian uzten du aditz estiloak, eta, ondorioz, esaldiak indar handiagoa du. Izen estiloak, aldiz, ezkutatu egiten ditu agenteak edo egileak.

[ez] Herritar batek zigorra jaso du epaiketa batean itzultzailea ez onartzeagatik.

[bai] Herritar bat zigortu (egin) du auzitegiak, epaiketa batean itzultzailea ez onartzeagatik.

Izen estiloan, aditza izen bihurtzen da, eta horrek ordezko aditzaren premia dakar.

murriztu (aditza) > murrizketa (izena) > murrizketa jasan (ordezko aditza)

Ondorioz, hasierako aditz zehatzaren ordez (murriztu), beste aditz bat idazten da, askotan guztiz desegokia esanahi aldetik, erdarazko esapidea kalkatuz sortua delako, eta ez euskaratik beretik. Horren erakusgarri argiak dira, esaterako, jasan aditzarekin azken urteotan osatu ohi diren esamolde badaezpadakoak: autoak kalteak jasan ditu*; langabeziak igoera jasan du*; tenperaturak beherakada jasango du*...  

Aditz estiloan, aldiz, hitz zehatza erabiltzen da, itzulingururik gabe.

[ez] Aurrekontuak murrizketa jasango du aurten.

[bai] Aurrekontua murriztu egingo dute aurten.

[ez] Bakterioaren azterketa burutzen ari dira.

[bai] Bakterioa aztertzen ari dira.

Aditz estiloa aberatsagoa da hiztegi aldetik: gauza bakoitzari bere izena ematen zaio, edo, hobeto esanda, ekintza bakoitzari bere aditza.

Izenetan oinarritzeak, aldiz, hitz pobrezia dakarkio testu osoari, neurri gabe ugaritzen baitira zernahitarako aditzak: egon, izan, jaso...

lehertu (aditza) > leherketa (izena) > leherketa izan (zernahitarako aditza)

[ez]Lehergailu batek eztanda egin zuen atzo Bilboko Galarza etxe agentzian. Leherketa arratsaldeko bostak aldera izan zen, eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez zen zauriturik egon.

[bai] Lehergailu batek eztanda egin zuen atzo Bilboko Galarza etxe agentzian. Arratsaldeko bostak aldera zartatu zen, eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, ez zen inor zauritu.

[ez] Castrok erorikoa izan du.

[bai] Castro erori (egin) da.

[ezPorrotik jaso gabeko sei jardunaldi.

[baiGaldu gabeko sei jardunaldi.

Aditz estiloan, errazago josten dira esaldiak, eta nekez uzten dira osagaiak ondo lotu gabe.

[ez] UDBk ukatu egin du abertzaleen partaidetza prefet musulmanaren aurkako erasoan.

[bai] UDBk ukatu egin du abertzaleek prefet musulmanaren aurkako erasoan esku hartu izana.

[ez] Estrategikotzat jo du euskararen erabilpena astialdian.

[bai] Estrategikotzat jo du astialdian euskara erabiltzea.

[ez] Bushek agindu zituen tortura metodoak galdeketetan.

[bai] Bushek agindu zuen galdeketetan nola torturatu.

Deklinabide soilagoa eskatzen du aditz estiloak. Izen estiloan, aldiz, gehiago —eta gehiegi— erabiltzen dira -ren eta -ko atzizkiak, eta horrek hainbat arazo sortzen ditu. Esaterako, segida luzeetan, kakofonikoa da; errazago galtzen da esaldiaren haria; dudak sortzen zaizkio kazetariari: zer idatzi, -ren edo –ko?, zer da egokiena, haren, bere edo beraren?...

[ez] Izar talde publikoaren pribatizazioaren asmoaren kontrako jarrera agertu dute, enpleguen galera eta lan baldintzen okertzea ekarriko duelakoan.

[bai] Izar talde publikoa pribatizatzearen kontra daude, enpleguak galtzea eta lan baldintzak okertzea ekarriko duelakoan.

[ez] Txostenaren berehalako eta baldintzarik gabeko onarpena nahi dute.

[bai] Txostena berehala eta baldintzarik gabe onartzea nahi dute.

ortotipografia >> Letra larria, xehea eta maiuskula txikia >> Letra larria, izen bereziak markatzeko >> Lekuak

Leku izenetan, letra larriz hitz guztiak, tarteko artikulu eta preposizioak salbu.

Los Angeles; Santa Eulalia del Riu; Aix-en-Provence; Ile-de-France

Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte, izen + izenondo egitura batean.

Mediterraneo itsasoa; Amazonas ibaia; Alpe mendiak; Bilbo hiria; Bizkaiko golkoa, Indiako ozeanoa 

Baina:Itsaso Gorria; Ibai Urdina; Ozeano Barea

Administrazioko egitura politikoak.

Nafarroako Foru Komunitatea; Pirinio Atlantikoetako Departamendua

Errealitate historiko eta geopolitikoak.

Mendebaldea [herrialde kapitalistak; tradizio kristaua] / Ekialdea [herrialde komunistak; tradizio budista, hinduista]; Iparra [herrialde aberatsak] / Hegoa [herrialde pobreak]; Ekialde Hurbila

AEBetako eta Mendebaldeko kulturen menpeko ikusten zuen Japonia.

Leku izenetatik eratorritako aditzak, baina ez herritar izenak.

Euskal Herriratu; Frantziaratu; Espainiaratu

Baina: nafarra, frantziarra, espainiarra

Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte.

Petronas dorreak; Arriurdiñeta plaza; Estafeta kalea; Euskalduna jauregia; Lekaio kultur etxea; Biteri kultur etxea; San Joan Bataiatzailearen eliza; Moneda jauregia; Barakaldo antzokia; San Telmo museoa; Alkizako Kultur Etxea; Elgetako Kultur Etxea; Arte Ederren Museoa; Etxe Zuriko Gela Obala; Ondarroako Kafe Antzokia  

Baina: Dorre Bikiak; Kale Nagusia; Plaza Biribila

Itzultzen ez diren atzerriko toponimoak.

Downing Street; Times Square

onomastika >> Izen bereziak idazteko irizpideak >> Mahai inguruak eta hitzaldiak

Agenda sailean, mahai inguru eta hitzaldien izenburuak bere hartan ematen dira, itzuli gabe; hartara, irakurleak badaki zer hizkuntzatan mintzatuko diren ekitaldian. Beste sailetan, berriz, euskaraz ematen dira izenburuak.

Agendan

DONOSTIA. Cruces de miradas sobre el islam. Bihar, Donostian, Lugaritz kultur etxean, 19:00etan.

IRUÑEA. Feminismos y prácticas artísticas en nuestro entorno. Descalzos aretoan, 20:00.

Beste sailetan

Catherine Roberts biologo kanadarrak bioaniztasunaren bestelako ikuspuntua eman zuen atzo Bilbon, Biziaren gogoa izeneko hitzaldian.

Aldatuz doan mundu bat hitzaldian, Saramago argi eta garbi mintzatu zen, ohi duen moduan.

bibliografia hautatua

ABC: Libro de estilo de Abc, 2. argit., Ariel, Bartzelona, 2001.

ALBERDI, Xabier; SARASOLA, Ibon: Euskal estilo libururantz. Gramatika, estiloa eta hiztegia, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2001.

ALLEN, John: The BBC News Styleguide
http://www2.media.uoa.gr/lectures/linguistic_archives/academic_papers0506/notes/stylesheets_3.pdf

AVUI: Llibre d’estil, Empuries, Bartzelona, 1997.

BBC: Editorial Guidelines. The BBC’s Values and Standars. 
http://www.bbc.co.uk/editorialguidelines/

BBC: News style guide.
https://www.bbc.co.uk/academy/en/collections/news-style-guide# 

BENGOECHEA, Mercedes; CALERO VAQUERA, M. Luisa: Sexismo y redacción periodística, Gaztela eta Leongo Junta, 2003.

CASSANY, Daniel: La cocina de la escritura, Anagrama, Bartzelona, 1995.

CASSANY, Daniel: Tras las líneas, Anagrama, Bartzelona, 2006.

COMISSIÓ ASSESSORA DE LLENGUATGE ADMINISTRATIU: Abreviacions, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusia, Bartzelona, 1997.

COMISSIÓ ASSESSORA DE LLENGUATGE ADMINISTRATIU: Criteris de traducció de noms, denominacions i topònims, Kataluniako Generalitateko Hizkuntza Politikako Zuzendaritza Nagusia, Bartzelona, 1999.

DE FONTCUBERTA, Mar: La noticia. Pistas para percibir el mundo, Paidos, Bartzelona, 1993.

EFE: Libro de estilo urgente, Galaxia Gutenberg, Bartzelona, 2011.

EL 9 NOU: Manual de redacció i estil, Eumo, Vic, 1997.

EL PAÍS: Libro de estilo, 16. argit., Santillana, Madril, 2002.

EL PERIÓDICO DE CATALUNYA: Llibre d’estil, Primera Plana, Bartzelona, 2002.

ESNAL, Pello: Testu-antolatzaileak. Erabilera estrategikoa, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008. 
http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/71105.pdf

ESNAL, Pello: Hitz-ordena. Erabilera estrategikoa, Euskaltzaindia, Bilbo, 2011. 
http://www.euskaltzaindia.net/dok/iker_jagon_tegiak/75532.pdf

ETXEBARRIA, Jose Ramon: Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2011.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/Zientzia_22_06.pdf

Euskaltzaindia. http://www.euskaltzaindia.net/

EUSKALTZAINDIA: Euskal deituren izendegia, Euskaltzaindia, 1998.

EUSKALTZAINDIA: Hiztegi batua, Euskaltzaindia, Bilbo, 2013.

FIGUERAS, Carolina: Pragmática de la puntuación, Octaedro-EUB, Bartzelona, 2001.

FRANCO, Guillermo. Cómo escribir para la web. Knight Center, Texas, 2008.
https://knightcenter.utexas.edu/Como_escribir_para_la_WEB.pdf

FUNDEU: Escribir en Internet. Guía para los nuevos medios y las redes sociales, Galaxia Gutenberg, Bartzelona, 2012.

GARZIA, Juan: Joskera lantegi, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Gasteiz, 1997.

GARZIA, Juan: Kalko okerrak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2005.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/KALKOAK/AURKIBID.pdf

GARZIA, Juan: Puntuazioa egoki erabiltzeko gida: oinarriak, jarraibideak eta aholkuak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2014.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/PUNTUAZIOA.pdf

GARZIA, Juan: Esaldiaren antolaera. Funtzio informatiboak gako, Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, Bilbo, 2014.

GRIJELMO, Alex: El estilo del periodista, 10. argit., Taurus, Madril, 2003.

HAEE: Argiro idazteko proposamenak eta ariketak, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Gasteiz, 1997.

HAEE: Hizkera argiaren bidetik, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Gasteiz, 1994.

HAEE: IVAPeko estilo-liburua, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Gasteiz, 2005.

HAEE: Komunikazio elektronikoa. IVAPen gomendioak web-orriak idazteko, Herri Ardularitzaren Euskal Erakundea, Gasteiz, 2013.

Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. http://www1.euskadi.net/harluxet/

LA VANGUARDIA: Libro de redacción, La Vanguardia, Bartzelona, 2004.

LE MONDE: Le style du Monde, Le Monde, Paris, 2002.  

Lur Entziklopedia Laburra. http://www.donostia.org/euskara/entziklopedia.nsf

MARTINEZ ALBERTOS, Jose Luis: El zumbido del  moscardón. Periodismo, periódicos y textos periodísticos, Comunicación Social, Sevilla, 2006.

MARTINEZ DE SOUSA: Libro de estilo Vocento, Trea, Gijon, 2003.

MARTIN-LAGARDETTE, Jean-Luc: Guide d l’écriture journalistique, Syros, Paris, 1994.

MILLAN, Jose Antonio: Perdón imposible, RBA, Bartzelona, 2005.

NUÑEZ LADEVEZE, Luis: Introducción al periodismo escrito, Ariel, Bartzelona, 1995.

NUÑEZ LADEVEZE, Luis: Teoría y práctica de la construcción del texto, Ariel, Bartzelona, 1993.

PETRIRENA, Patxi: Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2011.
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/MORFOSINTAXIA_PDFa.pdf

POMPEU FABRA UNIBERTSITATEA: Llibre d’estil, UPF, Bartzelona, 1996. 
http://www.upf.edu/leupf/

PUJOL, Josep M.; SOLÁ, Joan: Ortotipografia. Manual de l’editor, l’autoeditor i el dissenyador gràfic, 3. argit., Columna, Bartzelona, 2000.

REDSHAW, Kerry: Web Writing, 2003. 
http://www.kerryr.net/webwriting/index.htm

SARASOLA, Ibon: Euskara batuaren ajeak, Alberdania, Irun, 1998.

SOLA, Joan: Llibre d’estil de l’Ajuntament de Barcelona, Bartzelonako Udala, Bartzelona, 1995.

THE GUARDIAN: The Guardian and Observer style guide
http://www.theguardian.com/guardian-observer-style-guide-a

ZENBAITEN ARTEAN: El sexe de la notícia. Reflexions sobre el gènere a la informació i recomanacions d’estil, Bartzelonako Diputazioa, Bartzelona, 1999.

ZENBAITEN ARTEAN: Redacción para periodistas: informar e interpretar. Ariel, Bartzelona, 2004.

ZUAZO, Koldo: Euskara batua: ezina ekinez egina, Elkar, Donostia, 2005.

ZUAZO, Koldo: Euskararen sendabelarrak, Alberdania, Irun, 2000.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon: Ortotipografia, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 2004.

ZUBIMENDI, Joxe Ramon; ESNAL, Pello: Idazkera-liburua, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, Gasteiz, 1993.

deontologia >> Jarraibideak >> Lurraldea eta komunitatea >> BERRIAko kazetarien hitzetan >> Nola erabili 'euskal'

Bi adiera ditu:

1. Euskal Herrikoa; Euskal Herriari dagokiona.

2. Euskarazkoa.

[yes] euskal itsasbazterra = Euskal Herriko itsasbazterra; euskal sukaldaritza = Euskal Herriko sukaldaritza; euskal arrantzaleak = Euskal Herriko arrantzaleak; Euskal preludioak (Aita Donostiaren obra). 

[yes] euskal antzerkia = euskarazko antzerkia; euskal literatura = euskarazko literatura; euskal kantak = euskarazko kantak; euskal idazlea = euskaraz idazten duena.

Esaterako, Espido Freide ez da euskal idazlea, baina idazle bilbotarra bai.

idazkuntza >> Gramatika >> Deklinabide arazoak >> Enumerazioen deklinabideko arazoak: 'iraila eta urrian'*, 'gobernua eta herritarren artean'*...

Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:

oker zuzen
iraila eta urrian irailean eta urrian
ministroa eta sindikatuaren bilera ministroaren eta sindikatuaren bilera
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

 Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala:

[bai] Gay eta lesbianen aldarrikapenak

Ez da hain normala biak singularrak direnean:

[no] Homosexualitate eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

[bai] Homosexualitatea eta lesbianismoa eztabaidagai Bilbon

Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:

oker zuzen
gobernua eta herritarren artean gobernuaren eta herritarren artean
Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana
alkatea eta zinegotzien parte hartzea alkatearen eta zinegotzien parte hartzea

 Guztiak pluralak badira, bietara egin daiteke, baina normalena denak deklinatzea da:

[bai] alkate eta zinegotzien parte hartzea [= alkateen eta zinegotzien parte hartzea]

[bai] alkateen eta zinegotzien parte hartzea

Bi parteak behar den bezala ez deklinatzearen ondorioak larriak dira zenbaitetan.

[no] Elkarrizketa eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

[bai] Elkarrizketaren eta indarkeriarik ezaren alde agertu zen

ikus-entzunezkoak >> Irakurtzekoak >> Azpidatzien konbentzio batzuk >> Zenbakiak, urteak eta orduak

Zenbakiak gainerako testuetan bezala idazten dira: hogeita batetik gorako zenbakiak, zifraz; hortik beherakoak eta hitz bakar batean idazten direnak, letraz; urteak, beti zifraz.

Ehunekoak idazteko, dagozkien sinboloa eta zifra erabiltzen da.

Orduak zifraz idazten dira normalean, baina letraz ere adieraz daitezke tokia baldin badago.

Manifestazioa larunbatean izango da,

Bilbon, 17:00etan.

 

Manifestazioa larunbatean izango da,

Bilbon, 17:00etan.

 

Euskal Herria

Euskal Herria

Herritar izena: euskal herritar.
Eremua: 20.950,3 km2. Araba: 3.316,9 km2. Bizkaia: 2.236,7 km2. Gipuzkoa: 1.980,3 km2. Nafarroa: 10.421 km2. Lapurdi: 855,7 km2. Nafarroa Beherea: 1.325 km2. Zuberoa: 814,5 km2. EAE: 7533,9 km2. Hego Euskal Herria: 17.954,9 km2. Ipar Euskal Herria: 2.995,4.
Hiri nagusiak: Iruñea (197.604 biz.), Gasteiz (242.223 biz.), Bilbo (351.629 biz.), Donostia (186.409 biz.), Baiona (44.900 biz.), Donibane Garazi (1.477 biz.), Maule-Lextarre (3.205 biz.).
Hizkuntzak: euskaldunak (elebakarrak eta elebidunak): %27. Araba: %16,7. Bizkaia: %25,4. Gipuzkoa: %49,9. Nafarroa: %11,7. Lapurdiko BAM: %8. Gainerako Lapurdi: %24. Nafarroa Beherea eta Zuberoa: %52. Ia euskaldunak (elebidun hartzaileak): %14,1. Araba: %16. Bizkaia: %18,1. Gipuzkoa: %16,4. Nafarroa: %7,5. Erdaldunak: %58,9. Araba: %67,3. Bizkaia: %56,5. Gipuzkoa: %33,7. Nafarroa: %69,4. Datuok 16 urtetik gorakoei dagozkie. Iturria: V. Inkesta Soziolinguistikoa (2012ko uztailean kaleratua, 2011n egindako inkesten datuekin).
Biztanleak: 3.127.326 (2012). Araba: 324.556. Bizkaia: 1.158.794. Gipuzkoa: 712.097. Nafarroa Garaia: 644.566. Lapurdi: 241.479. Nafarroa Beherea: 30.609. Zuberoa: 15.225. EAE: 2.195.447. Hego Euskal Herria: 2.840.013. Ipar Euskal Herria: 287.313.
Nafarroa Garaiko eskualdeak

eskualde handiakmerindade barruko eskualdeak eta ibarrak
Erribera 
Erriberri (merindadea)Orbaibar
Erronkari-Zaraitzu 
Iruñea, -a (merindadea)Antsoain, Anue, Araitz, Arakil, Aranatzaldea (-a), Atetz, Basaburua (-a), Baztan, Bortziriak, Burunda, Etxauribar, Ezkabarte, Galar, Imotz, Iruñeko ibarra, Iruñerria (-a), Itza, Izarbeibar, Larraun ibarra, Leitzaran, Malerreka, Odieta, Olaibar, Ollaran, Oltza, Txulapain, Ultzama, Urumealdea (-a), Zizur
Lizarra (merindadea)Aguilar, Allin, Ameskoa ibarrak (-a), Berrotza, Deierri, Doneztebe Iguzkitza, Egaibar, Estellerria, Estellerriko Erribera, Gesalatz, Goñerri, Iguzkitzaibar, Los Arcosko Bostiriak (-ak), Mañeruibar, Vianaldea (-a)
Tutera (merindadea) 
Zangoza (merindadea)Aezkoa, Aranguren, Artzibar, Eguesibar, Elortzibar, Erroibar, Erromantzatua (-a), Erronkaribar, Esteribar, Ibargoiti, Itzagaondoa (-a), Lizoainibar, Longida, Nabaskoze almiradioa (-a), Oibar, Untzitibar, Urraul ibarrak (-ak), Zangozerria (-a), Zaraitzu
Bizkaiko eskualdeak

eskualde handiakeskualde txikiak
Arratia, Orozko, Urduña 
Busturialdea, -a 
Durangaldea, -a 
EnkarterriEzkerraldea, -a; Enkarterriko haranak
Txorierri eta Hego UribeBilbo eskuinaldea, -a; Bilbo Handia, -a
Mungialdea (-a) eta Uribe Kosta 
Lea-Artibai
Arabako eskualdeak

eskualdeak
Agurain (kuadrilla)
Aiaraldea, -a (kuadrilla)
Arabako Errioxa (kuadrilla)
Arabako Mendialdea, -a (kuadrillla)
Añana (kuadrilla)
Gasteiz (kuadrilla)
Gorbeialdea
Trebiñuko konderria, -a
Zuia (kuadrilla)
Gipuzkoako eskualdeak

eskualde handiakbarruko eskualdeak
DebarroaDebabarrena (-a), Debagoiena (-a)
Donostia-Beterri 
Goierri 
Oiartzualdea, -a 
Tolosaldea, -a 
Urola Kosta
Nafarroa Behereko eskualdeak

eskualdeak
Agaramont
Amikuze
Arberoa (Arbela*)
Baigorri-Ortzaize
Garazi
Oztibarre
Lapurdiko eskualdeak

eskualdeak
BAM (Baiona-Angelu-Miarritze)
Lapurdi Beherea (-a)
Lapurdi Ekialdea (-a)
Lapurdi Erdialdea (-a)
Lapurdi Garaia (-a)
Lapurdiko Itsas Hegia (-a)
 
 
 
Zuberoako eskualdeak

eskualdeakeskualde barrukoak
ArbailaArbaila Handia (-a), Arbaila Txipia (-a)
Basabürüa, -aIbarresküin, Ibarrezker
Pettarra, -a
Ipar Euskal Herriko kantonamenduak

erdarazeuskaraz
AngletAngelu
Bayonne-1Baiona-1
Bayonne-2Baiona-2
Bayonne-3Baiona-3
Baïgura et MondarrainBaigura eta Mondarrain
BiarritzBiarritz / Miarritze
Hendaye-Côte Basque-SudHendaia-Hegoko Euskal Itsasbazterra
La Coeur de BéarnBiarnoko Erdialdea
Montagne BasqueEuskal Mendialdea
Nive-AdourErrobi-Aturri
Oloron-Sainte-Marie-1Oloroe-Donamaria-1
Pays de Bidache, Amikuze et OstibarreBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Saint-Jean-de-LuzDonibane Lohizune
Ustaritz-Vallées de Nive et NivelleUztaritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak
Bilbo
Izaera: Udalerria
Herritarra: bilbotar
Izen ofiziala: Bilbao
Erdal erak: Bilbao
Bilbo
Izaera: Udalerriko auzoburua , Hiria
Herritarra: bilbotar
Izen ofiziala: Bilbao
Erdal erak: Bilbao
Bilbo Handia, -a
Izaera: Eskualdea
Herritarra: bilbotar
Izen ofiziala: Bilbao
Erdal erak: Gran Bilbao
Saihestekoak: Bilboaldea
Eskuinaldea, -a
Izaera: Eskualdea
Izen ofiziala: Bilbo eskuinaldea
Erdal erak: Margen derecha
Ezkerraldea, -a
Izaera: Eskualdea
Izen ofiziala: Bilbo ezkerraldea
Erdal erak: Margen izquierda
Uribe-Bilbo
Izaera: Eskualdea
Herritarra: uribetar, bilbotar
Izen ofiziala: Uribe-Bilbao
Erdal erak: Uribe-Bilbao
Bilboaldea ik. Bilbo Handia, -a
Bilaketa sarreretan:

Bilbo Arena (Bilbao Arena*).

Bilbo Arte (Bilbao Arte*). Ekoizpen artistikorako zentroa, Bilboko Udaleko Kultura Sailari lotua.

Bilbo Aurrera plana, -a (Bilbao Aurrera*).

Bilbo BSR (Bilbao BSR*). Saskibaloi egokituan aritzen den taldea, Bilbokoa.

Bilbo eskuinaldea, -a. Bilbo inguruko zenbait udalerri hartzen ditu: Berango, Derio, Erandio, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio.

Bilbo Estiba (BilboEstiba*).

Bilbo ezkerraldea, -a. Bilbo inguruko zenbait udalerri hartzen ditu: Abanto, Alonsotegi, Barakaldo, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Trapagaran, Zierbena.

Bilbo Handia, -a (Bilboaldea*). Basauri eta Bilbo bera hartzen ditu.

Bilbo hegoaldeko tren saihesbidea, -a.

Bilbo Kirolak (Bilbao Kirolak*).

Bilboko Alondegia, -a (Alhondiga*). 2015eko martxoan, 'Azkuna zentroa' izena hartu zuen.

Bilboko Arkeologi Museoa, -a.

Bilboko Arte Ederren Museoa, -a (Arte Eder museoa*, Arte Ederretako Museoa*).

Bilboko Aste Nagusia, -a.

Bilboko auzo eta barruti nagusiak. Abando, Abusu (La Peña*), Altamira, Ametzola, Arabella, Arangoiti, Askao (Iturribide*), Atxuri, Basurtu, Begoña, Begoñaibarra (Castaños*), Bilbo Zaharra, Bolueta, Deustu, Deustuibarra (La Ribera*), Elorrieta, Errekaldeberri (Rekaldeberri*), Ibaiondo, Ibarrekolanda, Indautxu, Iralabarri, Iturrigorri, Larraskitu, Loruri (Ciudad Jardin*), Masustegi, Matiko, Miribilla, Olabeaga, Otxarkoaga, San Adrian, San Frantzisko, San Ignazio (San Inazio*), San Pedro Doneperiaga (San Pedro de Deustu*), Santutxu, Solokoetxe, Txurdinaga, Uretamendi, Uribarri, Zabala, Zazpikaleak (Alde Zaharra), Zorrotza, Zorrotzaurre, Zurbaran.

Bilboko BBK Live (Bilbao BBK Live*). Bilboko musika jaialdia.

Bilboko BBK Music Legends festibala, -a (BBK Bilbao Music Legends Festival*).

Bilboko Erruki Etxea, -a (Santa y Real Casa de Misericordia*).

Bilboko Itsasmuseum (Itsasmuseum Bilbao*).

Bilboko Kale Nagusia, -a; Diego Lopez Haroko kale nagusia, -a (Gran Via*).

Bilboko metroa, -a. Garraiobidea. Bilboko metroa garbi-garbi egoten da.

Bilboko Metroa, -a. Enpresa. Ika-mika konpontzeko bidea egin dute Bilboko Metroak eta Bizkaiko Diputazioak.

Iurbentia Bilbo Basket (Iurbentia Bilbao Basket*).

Uxue Bilbo Basket (Uxue Bilbao Basket*).

Bilaketa azalpenetan:

Areatza (Arenala*). Bilboko kalea eta pasealekua.

Arenala* e. Areatza. Bilboko kalea eta pasealekua.

arrakasta. Arrakasta izan duten liburuak, kantak eta abar ez dira 'arrakastak', 'arrakastatsuak' baizik. Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere ibilbideko arrakastak*[e.] Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere kantarik arrakastatsuenak. // Bilboko musikariak beste arrakasta bat argitaratu du*[e.] Bilboko musikariak beste disko arrakastatsu bat argitaratu du.

Athletic. Bilboko futbol taldea. Athleticek Superliga irabazi zuen 2005. urtean. Athleticen jokatu nahi du.

atzokoan* e. atzo. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'atzokoan' erabiltzea. Aski da 'atzo'. Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzokoan Bilbon*[e.] Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzo Bilbon.

balioan jarri*, balorean jarri* e. balioa eman, balioa onartu, aintzat hartu, -ren balioa nabarmendu, -ren balioa ezagutarazi, azpimarratu, nabarmendu... Helsinkiko egitasmoak balioan jarri du Bilboko Guggenheim museoaren eredua*[e.] Helsinkiko egitasmoak agerian utzi du Bilboko Guggenheim museoaren eredua ona dela. // Hitzak balioan jarri nahi ditu*[e.] Hitzei beren balioa eman nahi die.

bere 1. Gehiegi erabiltzen da. 'Bere' gabe esaldia ondo ulertzen bada, hobe kentzea. Orobat gertatzen da gainerako posesiboekin. 1911ko udan, Ingalaterra eta Frantziara joan zen bere amarekin*[e.] 1911ko udan, Ingalaterra eta Frantziara joan zen amarekin. // Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bere emaztea jo duelakoan*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emaztea jo duelakoan.

bilbainada. Bilboko kanta mota.

Bizkaiko eskualdeak. Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri (Bilbo ezkerraldea, Enkarterriko haranak), Hego Uribe, Lea-Artibai, Mungialdea, Orozko, Txorierri, Uribe Kosta.

Botikazar (Botika Zahar*). Bilboko partea. Botikazarreko zabalgunea.

Casilla (La Casilla*, Kasilla*). Bilboko plaza.

data. Gehiegi erabiltzen da. Eztabaidaren hasiera data zehaztu gabe dute*[e.] Eztabaida noiz hasiko den zehaztu gabe dute. // Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen data hartan, abuztuaren 27an*[e.] Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen egun hartan, abuztuaren 27an.

ekhi. 2013an Bilbon sorturiko dirua.

emagaldu. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Hobe 'prostituta'. Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emagaldu bati eraso eta lapurtu izana leporatuta*[e.] Gizon bat atxilotu dute Bilbon, prostituta bati eraso eta lapurtu izana leporatuta.

entzungai. Gehiegi erabiltzen da. Ipar Euskal Herriko musika entzungai izango da Bilbon larunbatean*[e.] Ipar Euskal Herriko musika izango da Bilbon larunbatean.

Erriberako merkatua (Erribera merkatua*). Bilboko merkatua.

Eskuinaldea, -a. Bilbo inguruko zenbait udalerri hartzen ditu: Berango, Derio, Erandio, Getxo, Larrabetzu, Leioa, Lezama, Loiu, Sondika, Zamudio.

herritar izenak. Nagusiki, pertsonei dagozkiela erabiltzen dira herritar izenak. Badira bestelakoak ere, eta nolakotasuna adierazten dute askotan: 'frantses literatura', 'zenbaki erromatar', 'japoniar zinema', 'Bilboko jatetxe txinatarrak'... Eibartar dendetan*[e.] Eibarko dendetan. // Lasterketa espainiarra*[e.] Espainiako lasterketa.

Ibaizabal. Bilbon itsasoratzen den ibaia. Nerbioi ez da itsasoratzen: Ibaizabalekin bat egiten du Basaurin, eta hortik itsasora doan ibaia ez da Nerbioi, Ibaizabal baizik.

Ja!. Bilboko jaialdia.

Kaia-BES. Bilboko zamaketarien sindikatua.

manifestatu. Hegoaldean, 'da' sailekoa da; Iparraldean, 'du' sailekoa. Milaka herritar manifestatu dira Bilbon. Jende andana batek manifestatu du Baionako kaleetan.

noranzko (norantza*). Norabide batean zerbait mugi daitekeen bi aldeak. Zirkulazioaz mintzatuz, alferrik erabiltzen da batzuetan. Norantza bakoitzean bi lerro dituzten autobideak*[e.] Noranzko bakoitzean bi lerro dituzten autobideak. // Autoa Bilborako noranzkoan zihoan*[e.] Autoa Bilborako bidean zihoan.

Plaza Barria, -a (Plaza Berria*). Bilboko plaza ezaguna.

Salbeko zubia, -a (La Salveko zubia*). Bilboko zubia, Guggenheim inguruan dagoena.

Supersur. h. Bilboko hegoaldeko saihesbidea.

Terminal (La Terminal*). Bilboko aretoa. Terminalen joko dute.

X zenbakiko epaitegia* X zenbakidun epaitegia...* e. X. epaitegia. Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia*[e.] Bilboko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia.

Zazpikaleak, -ak. Bilboko parte zaharra.

Zinegoak. LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdia (lehen, Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdi Nazioartekoa).

Zubizuri (Zubi Zuri*). Bilboko zubia.

[sigla] ABAO* e. OLBE, Opera Lagunen Bilboko Elkartea.

[sigla] BAD. /bad/ Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdia.

[sigla] BBF. /be-be-efe/ Bilboko Blues Festival.

[sigla] BOM. /bom/ Bilboko Okupazio Mugimendua.

[sigla] BOS. /bos/ Bilboko Orkestra Sinfonikoa.

[sigla] OLBE. /olbe/ Opera Lagunen Bilboko Elkartea (ABAO*).

[sigla] Petronor. /petronor/ Bilbon sorturiko petrolio enpresa.

2014-02-04 16:13:38
>
Euskaltzaindiak Bilboko kale izendegia landu zuenean (1998an eta 1999an), Zazpikaleak idazkera hobetsi zuen. Esteka honetan, Hamaika kale dago Zazpikaleetan artikulu guztiz argigarria duzu, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak Deia-n idatzia: http://tinyurl.com/pacur6u.

Hona hemen zatitxo bat:

Bi auzo dira berez Bilboko zaharrenak: Bilbo Zaharra, Ibaiazabal itsasadarraren ezkerraldean, eta Zazpikaleak, gaztelaniaz Siete Calles, nahiz eta azken urteotan gaztelaniaz Casco Viejo deitu. Nola gauzatu zen aldaketa hau? Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran erabaki zuten Zazpikaleetako merkatariek elkarte bat sortzea eta arazoa izena ematean sortu zen, denda Zazpikale historikoetatik kanpo zutenek oztopoak jarri baitzizkioten Sietecalles izenari, Casco Viejo izen berria proposatuz. Izena udalaren laguntzaz nagusituz joan zen eta egun gaztelaniazko izen zaharra, Sietecalles, ia desagertu da. Euskaraz bestelakoa pasatu zen. Casco Viejo proposatzean Bilbo Zaharra izena bultzatu zuten, Zazpikaleak, izen jatorra baztertuz, izen hori ibaiaz bestaldeko auzoari, gaztelaniaz Bilbao La Viejari, dagokiola konturatu gabe. Geroago batzuek, auzia konpondu nahian, Alde Zaharra sortu zuten, eta amaitzeko Uri Zaharra ere erabili izan du udalak.

Eta egun zer egin behar dugu? Argi dago gaztelaniaz Casco Viejo nagusitu dela eta onartu beharra dagoela uste dut, baina euskaraz, udalak ongi erabiltzen duen bezala, Zazpikaleak (nahiz eta askoz ere kale gehiago izan, Gizaburuaga edo Etxebarri bezalaxe, izen hauek udalak izendatu aurretik eremu txikiak izendatzen zituzten eta).
2013-08-28 13:15:31
>
Eskerrik asko zuri!

Egia da euskarazko izenek eta izenondoek, oro har, ez dutela genero gramatikalik. Nolanahi ere, badira salbuespen gutxi batzuk: batetik, hizkera batzuen tradizioan -sa edo -na atzizkia duten hitzak (alarguntsa, artzaintsa...; lehengusina); bestetik, lagunarteko hizkeran erabiltzen diren hitz gutxi batzuk, hala nola -era /-ero atzizkiaz sorturiko hauek: gezurtera / gezurtero, kantinera, parrandera / parrandero.

Hiztegi Batuan sartuak daude bai kantinera eta bai parrandera / parrandero. Gure ustez, txupinera eta txupinero multzo horretakoak dira, eta horregatik erabiltzen ditugu beren hartan.

Horrek ez du esan nahi, jakina, zilegi denik beste hizkuntza bateko genero markak ekartzea euskarara, modu sistematikoan; izan ere, fenomeno horren hedadura mugatua da oso, eta, BERRIAren ustez, dultzainera erabiltzen hastea zentzugabea litzateke, ez baitu inolako tradiziorik eta euskararen ezaugarri orokorren kontra sortuko bailitzateke, horretarako komunikazio premiarik izan gabe.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa