HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

D'Hondt sistema edo D'Hondt legea, -a (d'Hondt sistema*, d'Hondt legea*).

 

DA! Pro. Durangoko Azokaren egitasmoa.

 

dagoena dago, hauxe daukagu, ez dago besterik (hau da dagoena*, dagoena da*). Hala antolatu zuten, eta dagoena da*[e.] Hala antolatu zuten, eta dagoena dago. Hala antolatu zuten, eta hauxe daukagu. Hala antolatu zuten, eta ez dago besterik.

 

dagoeneko. Espero baino lehen gertaturikoei buruz mintzatzeko erabiltzen da. Ez nahasi 'honezkero'-rekin. Dagoeneko bukatua du lana.

 

dagokionean. Denbora adierazten du. Beraz, ez nahasi 'dagokionez' formarekin. Dagokionean egingo du, baina ez lehenago.

 

dagokionez. Zertaz mintzatuko garen adierazteko erabiltzen den hitza. Tenperaturari dagokionean, neguak leunagoak izango dira*[e.] Tenperaturari dagokionez, neguak leunagoak izango dira.

 

Dail Eireann. Irlandako Errepublikako behe ganbera. Hobe ez erabiltzea.

 

Daimler Chrysler.

 

Dakar rallya, -a. Kontuz kasu marka eranstean. Moto gidari bat hil da Dakarrean*[e.] Moto gidari bat hil da Dakar rallyan. Moto gidari bat hil da Dakarren.

 

dalai-lama. Tibeteko buruzagi espiritual eta politikoa.

 

damu-domaia. Kalte ordaina.

 

danborra. Dan-dan, ranplanplan, rapetaplan, rataplan.

 

danborrada. Hauek dira Donostiako haur danborradako pertsonaiak: danbor nagusia, jenerala eta laguntzailea, Easo ederra, ohorezko damak eta zaldizainak (palafrenero*). Donostiako Haur Danborrada*[e.] Donostiako haur danborrada.

 

dance. Musika mota. Musika dancea*[e.] Dance musika.

 

dandy.

 

dantesko. Gehienetan, hobe 'lazgarri', 'ikaragarri', 'izugarri'...

 

dantzagarri. Musikaz mintzatuz, dantzatzeko ona dena.

 

dantzak. Alkate dantza, almute dantza, arku dantza, aurreskua, azeri dantza, Bizkai-dantza, brokel dantza, edate dantza, esku dantza, ezpata dantza, gizon dantza, godalet dantza, irri dantza, jorrai dantza, karrika dantza, kaxarranka, kontradantza, larrain dantza, madari dantza, makil dantza, mutil dantza, mutxikoak, pordondantza, sokadantza, sorgin dantza, txino dantza, zahagi dantza, zinta dantza, zubigainekoa. Dantza askatua eta dantza lotua, biak ditu gogoko.

 

dantzatu. Kontuz aditz laguntzailearekin. Etengabe dantzatu zuten arratsalde guztian*[e.] Etengabe dantzatu ziren arratsalde guztian. // Aurreskua beste inork baino hobeki dantzatzen du Lizeagak. Mingaina ederki dantzatu duzu.

 

Dantzerti. Arte dramatikoaren eta dantzaren goi mailako eskola.

 

dari (dariera*). Persieraren aldaera, Afganistanen hitz egiten dena.

 

darrai* e. jarraitzen du, segitzen du. Munduak bere martxan darrai*[e.] Munduak bere martxan jarraitzen du.

 

darraite* e. jarraitzen dute, segitzen dute. Musika ontzen darraite, betiko estilo berean*[e.] Musika ontzen segitzen dute, betiko estilo berean.

 

dastamen papila.

 

data. Gehiegi erabiltzen da. Eztabaidaren hasiera data zehaztu gabe dute*[e.] Eztabaida noiz hasiko den zehaztu gabe dute. // Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen data hartan, abuztuaren 27an*[e.] Ertzaintza Bilboko egoitzara sartu zen egun hartan, abuztuaren 27an.

 

dating show. h. zita saio.

 

datu base.

 

datu irekiak, -ak (open data*). Interneti buruz mintzatuz, nornahik eskura duen informazioa.

 

Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, -a (Datuen Babeserako Euskal Agentzia*).

 

datxa. Errusiako landetxea.

 

DAZN. Kiroletako streaming zerbitzua. Askok oraindik ez daki DAZNen euskaraz aritzen garenik.

 

DDoS erasoa, -a. Eraso informatikoa, zerbitzua oztopatzen duena, aldi berean eta toki askotatik eskaera ugari eginez.

 

de facto. Latinez, 'egitez'.

 

de iure. Latinez, 'zuzenbidez'.

 

De Niro, Robert. Italiar abizenetako artikuluak eta preposizioak letra larriz idazten dira beti. Robert de Niro*[e.] Robert De Niro.

 

de novo. Mutazioez mintzatuz, familia batean lehen aldiz gertatzen dena. 'De novo' mutazioak.

 

deabru gorri. Manchester Unitedeko jokalariak izendatzeko modua. San Mames txiki geratuko da lehoien eta deabru gorrien partida ikusteko.

 

deabrutu (demonizatu*, satanizatu*). Islama deabrutzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari. ERCko idazkari nagusi Josep Lluis Carod-Rovira deabrutu ondoren, orain inoiz ez bezalako eraso mediatikoa egiten ari zaizkio Kataluniari.

 

Deba, Debako hondartza.

 

Debabarrena, -a (Deba Beherea*, Behe Deba*). Debabarrenean, Debabarreneko, Debabarrenetik.

 

Debagoiena, -a (Deba Garaia*, Goi Deba*). Debagoienean, Debagoieneko, Debagoienetik.

 

debut, debuta egin, debutatu.

 

debutari* e. hasiberri.

 

deep learning* e. ikasketa sakon.

 

default* e. ordainketa etendura, ordainketa etenaldi, ordainketak eten, ez ordaindu, pagatzeari utzi... Hamahiru urtean bigarren aldiz, default egoeran dago Argentina *[e.] Hamahiru urtean bigarren aldiz, ordainketak eten ditu Argentinak.

 

defendatu, defenditu. Ez dira esatezko aditzak, eta ez dute onartzen perpaus osagarririk. Teknikari gehienek defendatzen dute badela egoerara egokitzeko gai*[e.] Teknikari gehienek diote badela egoerara egokitzeko gai.

 

defentsa egin. Zerbaiten alde egin.

 

defizit, defizitario.

 

deflatatu, deflatatze, deflatazio (deflaktatu*, deflaktatze*, deflaktazio*). Inflazioak edo deflazioak prezioetan izandako eragina baliogabetu, balio monetario nominalak aldatuz eta balio errealetara ekarriz.

 

deflazio. Prezioen indizearen jaitsiera.

 

deforestazio (desforestazio*). Baso soiltzea.

 

degeneratibo, neurodegeneratibo.

 

dei auzitegi, apelazio auzitegi. Gora jotzeko eta helegiteak aurkezteko auzitegia.

 

dei egin. Elkarteak dei egin du lehenbailehen erantzuteko.

 

Deitoreen harresia, -a. Jerusalemen dago, eta toki sakratua da juduentzat.

 

deitu. Bi erregimen ditu: 'Aneri deitu dio' (mendebaldean) eta 'Ane deitu du' (ekialdean). Gogoan izan zein den joskera egokia: 'bilerara deitu', 'grebara deitu', 'elkarretaratzera deitu', 'hauteskundeetara deitu'. Beste aditz batzuk ere ezin ahaztu ditugu: 'greba antolatu', 'batzarra prestatu'... Manifestazioa eta greba deitu dituzte*[e.] Manifestaziora eta grebara deitu dute. // Hauteskundeak deitu nahi dituzte*[e.] Hauteskundeetara deitu nahi dute.

 

déjà vu.

 

Dekamerona, -a. Giovanni Boccaccioren obra.

 

dekatloi, dekatloilari. Hauek dira dekatloiko hamar probak: 100 metrokoa, luzerako jauzia, pisu jaurtiketa, gorako jauzia, 400 metrokoa, 110 metroko hesiduna, disko jaurtiketa, pertika jauzia, xabalina jaurtiketa eta 1.500 metrokoa.

 

deklaratu, deklarazio 1. Epaileen aurrean mintzatu.

 

deklaratu, deklarazio 2. Gerrari buruz mintzatuz, estatu batek beste bati erasoko diola esan. Alemaniak gerra deklaratu zion.

 

deklaratu, deklarazio 3. Adierazi, batez ere munta handiko gauzak, hala nola independentzia eta maitasuna. Kataluniaren independentzia deklarazioa. Nire sentimendua nahi dut deklaratu.

 

dekolonialismo, dekolonial (deskolonialismo*, deskolonial*).

 

dekolonialitate. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. BERRIAk 'dekolonialismo' hobetsiko du.

 

dekubazio. Gaixotasun infekzioez mintzatuz, sintomak desagertu eta guztiz sendatu arteko epea.

 

delegaritza* e. ordezkaritza, delegazio.

 

delegaziozko gerra (proxy gerra*).

 

deletreatu* e. letraz letra esan, letreiatu.

 

delfin. Frantziako erregegaia.

 

Delfin Handia, -a (Dofin Handia*, Izurde Handia*). Luis Frantziakoaren goitizena.

 

deliberatu. Erabaki. Ez erabili 'gogoeta egin' adierazteko.

 

delicatessen. Jaki fina, gutizia, normalean denda berezietan saltzen dena.

 

delikatu 1. Erraz minberatzen dena.

 

delikatu 2. Arazoez mintzatuz, kontuz ibili beharrekoa; gai labaina, korapilatsua. Informazio delikatua da hori.

 

delineatzaile (delineante*).

 

delirium tremens. Alkoholismoak sorturiko psikosia.

 

delitu informatiko, ziberdelitu, ziberdelinkuentzia.

 

delitugile, delitugintza, delinkuentzia (delinkuente*).

 

delta aldaera, lambda aldaera (Delta aldaera*, Lambda aldaera*).

 

delta hego.

 

demanda 1. Liskarra.

 

demanda 2. Errieta.

 

demanda 3. h. auzi eske.

 

demanda 4* e. eskari. Ekonomian. Eskaintza-eskarien legea.

 

DeMille, Cecil B. Cecil B. deMille*[e.] Cecil B. DeMille.

 

demo 1. Musika maketa.

 

demo 2. Demo taldeko kidea.

 

Demo taldea, -a. Desobedientzia zibileko taldea. Kideak 'demoak' dira, letra xehez.

 

Demokrazia 3.000.000. Laburturik, 'D3M'.

 

Demokraziaren Aldeko Erretiratuen eta Pentsiodunen Elkartea, -a.

 

demokristau (demokratakristau*).

 

demonizatu* e. deabrutu. Islama demonizatzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari*[e.] Islama deabrutzea leporatu dio Malaysiako lehen ministroak Mendebaldeari.

 

denbora-pasa. Izena eta adizlaguna. Egunkarietako denbora-pasak. Berriketan aritzen ziren, denbora-pasa.

 

denboraldi. Kontuz urteekin jostean. 2008-2009 denboraldia*[e.] 2008-2009ko denboraldia.

 

denboraldiaurre (aurredenboraldi*, denboraldi-aurre*).

 

denda. Bereiz idatziko ditugu denden izenak: 'altzari denda', 'belar denda', 'erloju denda', 'liburu denda', 'zapata denda'... Salbuespen bat egingo dugu: 'loradenda'. Euskaltzaindiaren Hiztegian aukeran utzi dute marra, salbuespen batekin: 'loradenda'.

 

Deng Xiaoping (Teng Hsiao-p'ing*).

 

dentsitatearen mendeko, dentsitatearekiko mendekotasun (densodependente*, dentsodependente*; dentsodependentzia*). Prozesu dentsodependenteak*[e.] Dentsitatearen mendeko prozesuak.

 

denuntzia. h. salaketa.

 

departamendu. Frantziako administrazio barrutia.

 

departamentu. Saila. AEBetako Estatu Departamentua.

 

Deportivo Murtzia (Deportivo Murcia*, Deportibo Murtzia*).

 

Depp, Johnny (Johnny Deep*).

 

Depresio Handia, -a. 1929an hasitako krisi ekonomikoa. Ez nahasi Atzeraldi Handiarekin.

 

derbi (derby*).

 

derrigorrezkoaren ondoko hezkuntza ez-unibertsitario. (es: enseñanza postobligatoria no universitaria).

 

derrigortze arineko delitu. (es: delito de coacciones leves).

 

dervixe (derviche*, dervish*, derbitxe*, derbixe*).

 

desabantaila. Ez erabili 'alde' adierazteko. Alonsorekiko duen desabantaila beste pixka bat laburtzen saiatuko da Raikkonen*[e.] Alonsok kentzen dion aldea beste pixka bat laburtzen saiatuko da Raikkonen.

 

desados egon* e. ados ez egon. Lara Izagirre ere desados agertu da*[e.] Lara Izagirre ere ez dago ados.

 

desadostasun, ezadostasun.

 

desagerpen (desagerketa*).

 

desagertarazi* e. desagerrarazi.

 

desagertu (itsasoan, mendian). h. galdu. Zortzi marinel desagertu dira Bizkaiko golkoan*[e.] Zortzi marinel galdu dira Bizkaiko golkoan.

 

desagertze behartua, -a. (es: desaparición forzosa; fr: disparition forcée).

 

desalojatu* e. bota, hustu. Gaztetxea desalojatu zuten*[e.] Gaztetxea hustu zuten. Gaztetxetik bota zituzten. // Londresko aireportua desalojatu zuten, Al-Qaedaren abisua zela eta*[e.] Londresko aireportua hustu zuten, Al-Qaedaren abisua zela eta.

 

desarautu, desarautze (deserregulatu*, desregulatu*, desregulazio*).

 

desarmatu, desarmatze (desarme*). Armagabetu, armagabetzea.

 

desarrollismo, desarrollista. Ekonomia hazkundea beste ezeren gainetik defendatzen duen jarrera edo joera; haren aldekoa. AHTaren aurkako taldeek desarrollismoa salatu dute.

 

desautorizatu. Norbaiti edo norbaiten esanei itzala edo sinesgarritasuna kendu. Desautorizatu nautela? Neronek desautorizatu nuen neure burua atzera egin nuenean.

 

desazkunde 1 (deshazkunde*). Politika, ekonomia eta gizarte mugimendu bat, produktibismoaren eta neurririk gabeko kontsumoaren kontrakoa eta ingurumena zaintzearen aldekoa. Desazkundearen aldekook iraultza kultural eta ekonomikoa nahi dugu.

 

desazkunde 2* e. atzera egin, txikitu... Italiako ekonomiak %0,3ko desazkundea izan du*[e.] Italiako ekonomiak %0,3 egin du atzera.

 

desberdin. Askotan, kalko hutsa da, eta guztiz anbiguoa, gainera: ez dago jakiterik 'guzti' edo 'batzuk' adierazi nahi duen. Maiatzean eratu genuen taldea, alderdi desberdinetako jendearekin*[e.] Maiatzean eratu genuen taldea, alderdi guztietako jendearekin. Maiatzean eratu genuen taldea, zenbait alderditako jendearekin. // Sari asko irabazi ditu zinemaldi desberdinetan*[e.] Sari asko irabazi ditu hainbat zinemalditan. Sari asko irabazi ditu zenbait zinemalditan.

 

desberdinkeria. Gizarte egoerari buruz mintzatuz, desberdintasun gaitzesgarria. 'Berdintasunik eza' ere egokia da hori adierazteko. Inoren esanetan bakarrik erabiliko dugu 'desparekotasun' (es: desigualdad; fr: inégalité; en: inequality).

 

desberdintasun. Ez erabili 'desadostasun' adierazteko. Desberdintasunen gainetik, oinarriak hitzartzen ahalegindu ginen*[e.] Desadostasunen gainetik, oinarriak hitzartzen ahalegindu ginen.

 

desdoblatu* e. banatu, bikoiztu. Errepideak 'bikoiztu' egiten dira. Diru horrekin, zenbait azpiegitura egin nahi dituzte; adibidez, Errenteriako Portomoko desdoblatu*[e.] Diru horrekin, zenbait azpiegitura egin nahi dituzte; adibidez, Errenteriako Portomoko bikoiztu.

 

desegokitzeko estrategia (estrategia desadaptatibo*).

 

deseskalada*, deseskalatze* e. konfinamendua arindu, leundu, laxatu...

 

desgaitasun. Istripu edo gaixotasun baten ondorio den ezintasun fisiko edo psikikoa (es: discapacidad; fr: handicap).

 

desglobalizazio. Globalizazioa desegiten duen fenomenoa.

 

desgogara egotea. Uf, ufa, puf.

 

desgrabatu. Zerga arindu.

 

desgravable* e. zerga-aringarri.

 

deshidratatu, deshidratatzaile, deshidratazio.

 

desinfektatu (deskontaminatu*). Infekzioak sortzen dituzten organismoak ezabatu.

 

desintoxikatu.

 

deskafeinatu 1. Kafeinagabea. Bi deskafeinatu hartzen ditu goizero.

 

deskafeinatu 2* e. mamigabe, urardotu, epel... Gure diskurtsoaren kopia deskafeinatu bat egiten ari dira*[e.] Gure diskurtsoaren kopia urardortu bat egiten ari dira.

 

deskalifikatu, deskalifikazio.

 

deskapotable* e. kabriolet.

 

deskarbonizatu, deskarbonizazio (karbonogabetze*, karbono gabetze*). Karbono emisioak gutxitu; gutxitzeko prozesua.

 

desklasifikatu. Sekretua kendu. Dokumentua desklasifikatu egin dute. Dokumentuari sekretua kendu diote.

 

deskodetu, deskodetzaile, deskodegailu (dekodetu*, dekodifikatu*).

 

deskodifikatu. Deskodetu.

 

deskolonizazio (dekolonizazio*).

 

deskonexio. Telebistaz mintzatuz, seinalea deskonektatzea, aldi berean bi saio eman ahal izateko. ETB2k ‘Navarra Hoy’ saioa emango du ostiral gauean, deskonexioan.

 

deskonfinamendu. Konfinamendua bukatzea, konfinamendutik ateratzea, konfinamendua kentzea.

 

deskonfinatu. Konfinamendua bukatu, konfinamendutik atera, konfinamendua kendu. Deskonfinatu gintuztenean. Txina lehenago deskonfinatu zen.

 

deskubritu, deskubrimendu.

 

deskuelge klausula* e. ezarritakoa ez aplikatzeko klausula, ituna ez betetzeko klausula.

 

deslokalizatu, deslokalizazio. Enpresez mintzatuz, alde egin, lekutu, lekuz aldatu, eraman. Deslokalizazioa da Hernandoren kezka nagusia. Enpresek alde egitea da Hernandoren kezka nagusia. Gero eta industria gehiago deslokalizatzen ari dira Euskal Herrian. Gero eta industria gehiago eramaten ari dira Euskal Herritik.

 

desnuklearizazio.

 

desnutrizio akutu larria, -a. (es: desnutrición aguda grave).

 

desobiratu (deshobiratu*). h. hobitik atera, lurpetik atera. Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman du Francoren berehalako desobiratzea egiteko*[e.] Espainiako Auzitegi Gorenak baimena eman du Franco berehala ateratzeko hobitik.

 

desordena publiko (desorden publiko*).

 

despeditu 1. Agur esan, agurtu.

 

despeditu 2. Lan batetik kaleratu.

 

despenalizatu, despenalizazio.

 

despieze* e. zatidura. Prentsan, informazio elementu bat da.

 

desplazatu. Lekualdatu. Bere bizitokitik aterarazitako pertsonari esaten zaio 'desplazatu' edo 'lekualdatu'. Bizitokitik ez ezik herrialdetik ere aterarazitako pertsonak 'iheslari' edo 'errefuxiatu' dira.

 

despopulatu, despopulatze (despopulazio*).

 

destatu. Arma batez keinatu, helburuari begira jarri.

 

destino (destinu*). Patua.

 

deszentralizatu, deszentralizazio (dezentralizatu*, dezentralizazio*).

 

detektatu. Aurkitu, hauteman. Beste bost kasu detektatu dituzte.

 

determinazio 1. Zehaztea.

 

determinazio 2* e. asmo sendo. Aurrera segitzeko determinazioa*[e.] Aurrera segitzeko asmo sendoa.

 

deuce* e. berdindurik. Tenisean.

 

deun* e. done, san, santu, santa. Joan deuna*[e.] San Joan. Mikel deuna*[e.] Done Mikel.

 

deuseztatu (deuseztu*).

 

Deustuko Unibertsitatea, -a.

 

DeVito, Danny. Italiar abizenetako artikuluak eta preposizioak letra larriz idazten dira beti. Danny deVito*[e.] Danny DeVito.

 

dexametasona. Hanturaren kontrako botika.

 

dezente.

 

dezepzio, dezepzioa hartu, dezepzionatu. Desengainatu, desengainua hartu, ilusio ustel batez ohartu edo ohartarazi.

 

dezibel (dezibelio*). Soinua neurtzeko unitatea.

 

dezima 1. Zortzi silabako hamar lerroz osatutako ahapaldia, errima jakin bat duena.

 

dezima 2* e. hamarren.

 

dezimo. Loteria txartelaren hamarrena.

 

diabetes, diabetiko. Diabetes mellitusa du.

 

Diada. Kataluniako aberriaren eguna, irailaren 11.

 

diafragma. Emakumeentzako antisorgailua, disko itxurakoa.

 

diagnosia egin. h. aztertu. Medikuntzan erabiltzekoa. Gainerakoan, hobe 'aztertu'.

 

diana 1. Arlo militarrean, soldaduak jaikitzeko doinua.

 

diana 2* e. itu, jomuga. Bi tiroz jo du itua.

 

dibertsitate. Biologian bakarrik erabiltzekoa. Gainerakoan, hobe 'aniztasun', 'bestelakotasun'... Herritarren dibertsitatea*[e.] Herritarren aniztasuna.

 

dibidendu (dibidendo*).

 

dibisa, diru (txanpon*). Salerosketarako erabiltzen den unitatea. 'Moneta' ere erabil daiteke adiera honetan, baina 'dibisa' eta 'diru' lehenetsita. Dolarra da Ameriketako Estatu Batuetako dibisa. Diru batasuna.

 

Dibisio Urdina, -a. Alemania naziko armadaren barruko dibisioa, boluntario espainiarrez osatua, Sobietar Batasunaren kontra borrokatu zena.

 

DiCaprio, Leonardo. Italiar abizenetako artikuluak eta preposizioak letra larriz idazten dira. Leonardo diCaprio*[e.] Leonardo DiCaprio.

 

didjeridu (didgeridoo*). Musika tresna.

 

diese (sostenidu*). Musikan, nota mota; hura adierazten duen ikurra. Hegoaldean, 'sostenitu' deritzo.

 

diesel. Motor diesela*[e.] Diesel motorra.

 

dieselgate. Volkswagenen diesel autoen isuri faltsutuen auzia.

 

dietista. h. nutrizionista.

 

difamatu, izena belztu.

 

difamazio, ziberdifamazio.

 

Dijongo Unibertsitatea, -a.

 

diktadura bigun. (es: dictadura blanda, dictablanda; fr: dictamolle).

 

diligentzia. Zuzenbidean erabiltzen da, 'eginbidea' adierazteko.

 

dilista (tilista*).

 

dimentsio. Hobe ez erabiltzea 'garrantzi', 'eragin', 'oihartzun', 'larritasun', 'alderdi' adierazteko. Dimentsio anitzeko arazoa da, besteak beste lurzoru politikarekin, etxe hutsekin, bigarren etxebizitzekin eta abarrekin baitu zerikusia*[e.] Alderdi anitzeko arazoa da, besteak beste lurzoru politikarekin, etxe hutsekin, bigarren etxebizitzekin eta abarrekin baitu zerikusia. // Gaia ezin da bazter utzi halako eztabaida batean, dimentsio handikoa delako*[e.] Gaia ezin da bazter utzi halako eztabaida batean, garrantzi handikoa delako.

 

dimititu. h. dimisioa aurkeztu, dimisioa eman, kargua utzi...

 

Dina. Pinocheten diktadurako Polizia sekretua.

 

Dinamo Kiev, Dinamo Mosku, Dinamo Tbilisi, Dinamo Volgograd (Dynamo*).

 

diplomatiko 1. Diplomaziari dagokiona. Izenondoa da.

 

diplomatiko 2* e. diplomazialari. Diplomazian aritzen den pertsona.

 

diplomatu 1. Diplomaduna.

 

diplomatu 2* e. diploma lortu, diploma erdietsi...

 

diplomazialari (diplomatiko*). Diplomazian aritzen den pertsona.

 

diputatugai nagusi (diputatu nagusigai*).

 

diputatuorde nagusi (diputatu nagusiorde*).

 

direktiba 1. Arau mota.

 

direktiba 2* e. zuzendaritza.

 

direkzio lagundua, -a (lagundutako direkzio*, lagunduriko direkzio*). Autoak errazago gidatzeko sistema mota.

 

diru beltz. Legez kontrako bidetik bilduriko dirua.

 

diru bereiziak, -ak (fondo erreserbatu*).

 

diru laguntza (dirulaguntza*).

 

dirua. Txin-txin.

 

dirua zuritu. Diru beltzari legezko itxura eman.

 

diruztatu. Dirua eman, diruz hornitu.

 

disc-jockey* e. disko jartzaile.

 

discman, CD irakurgailu eramangarri.

 

disekatu. Lastoztatu.

 

disfrutatu. Gozatu. Haurrek gogotik disfrutatu zuten mendian.

 

diska* e. disko.

 

disko (diska*). Disko konpaktua. Disko-liburu ederra.

 

disko golf (disc golf*, disk golf*).

 

disko hernia.

 

disko jartzaile (disc-jockey*). Laburturik, 'DJ'. Euskal Herriko DJak gero eta hobeak dira.

 

Diskoaren XIV. Nazioarteko Azoka (XIV. Nazioarteko Diskoaren Azoka*).

 

diskoetxe (disketxe*).

 

diskoteka. Dantzalekua.

 

Disney Plus (Disney +*).

 

disolbatu 1. Kimikan.

 

disolbatu 2* e. desegin. Hamasen adar armatua disolbatu arte itxarongo dute*[e.] Hamasen adar armatua desegin arte itxarongo dute. // Ez du nahi parlamentua disolbatzea*[e.] Ez du nahi parlamentua desegitea.

 

distantzia ertaineko tren.

 

distira. Brixt, bris-bris, brist-brist, briz-briz, dir-dir, diz-diz, klisk.

 

distritu (distrito*). Barrutia.

 

disziplina* e. diziplina.

 

Ditxarri, Eric (Eric Dicharry*).

 

diva, divismo, divo.

 

Diversify sariak, -ak.

 

divertimento. Musikan, lan mota, batez ere XVIII. mendean landua.

 

diwan. Bretoieraz erakusten duen eskola. Haien federazioa izendatzen duenean, letra larriz idazten da. Diwan eskolen aldeko jaialdia egin zuten.

 

diziplina (disziplina*).

 

diziplinarteko, diziplinartekotasun (diziplina artekotasun*).

 

djembe (yembe*, djimbe*, jembe*). Perkusio tresna.

 

Djoser edo Zoser (Dyeser*, Djeser*). Antzinaroko Egiptoko erregea.

 

DK On programa (DK On! programa*).

 

DNA froga* e. DNA proba.

 

Dniester (Dniestr*, Dnestr*). Moldaviako ibaia.

 

do it yourself. 'Zuk zeuk egin' leloa. Laburturik, 'DIY'.

 

doan, doako, doakotasun (doaneko*).

 

Docs Barcelona (DocsBarcelona*). Bartzelonako zinema jaialdia.

 

dohainik, dohainikako.

 

doktore. Kontuz esaldian jostean. Letretan doktore batek esan du*[e.] Letretako doktore batek esan du. Letretan doktorea da.

 

doktoretza (doktoradutza*).

 

doktrinatu. Norbaiti doktrina edo ideia multzo jakin bat besarkarazi. Jihadismoa doktrinatzea leporatu diote*[e.] Jihadismoan doktrinatzea leporatu diote.

 

doktrinatu, doktrinamendu (adoktrinatu*, adoktrinamendu*).

 

dokudrama. Zinema, irrati eta telebistako generoa, egiaz gertaturikoak teknika dramatikoekin kontatzen dituena.

 

dokumental faltsu (mockumentary*). Fikziozko istorioak egiazkoak balira bezala kontatzen dituen generoa, dokumentalen tankera duena.

 

dokusail (doku-sail*, dokuserie*). Dokumentalen estiloa eta fikzio lanen ezaugarri batzuk bateratzen dituen telesaila.

 

dolarizazio, dolarizatu. Herrialde batek atzerriko diru bat hartzea, gehienetan AEBetako dolarra, barruko transakzio ekonomikoetan erabiltzeko.

 

dolo (dolu*). Zuzenbidean, engainu mota jakin bat. Dolozko delitua.

 

dolu perinatal.

 

Domaika, Ainhoa (Ainhoa Domaica*). PPko politikari arabarra.

 

domeinu. Webgune bati dagokion izena, bereziki azken puntuak bereizten duen partea.

 

domina. Medaila.

 

doministikua. Atxi, hatxiu, atrux, atruxka, antuxa, atxus, atxuska, atxis, atxix.

 

Domu Santu, Domu Santuru. Santu Guztien Eguna, Omiasaindu. Domu Santu egunean biltzen gara. Domu Santu biharamunean.

 

Donapea. Deklinatzean, ez du galtzen 'a'. Donapeako, Doneapeatik.

 

donario. Baretasuna. Donarioz ari du. Donarioan ari du.

 

donazio. Dohaintza. Donazio zerga igotzekoak dira.

 

done. Hona hemen zer santu izenekin erabil daitekeen. Agustin, Bartolome, Bikendi, Bladi, Emiliano / Millan, Erroman, Eztebe, Felix, Jakue, Joanes, Julio, Jurgi, Justi, Kosme, Kristobal, Laurendi, Leon, Martie, Martzelo, Mateo, Meteri, Mikel, Paulo, Pelaio, Petri, Salbatore, Saturdi, Sebastian, Tomas, Zipriano.

 

Done Jakueren urtea, -a (urte jakobeoa*).

 

Done Mikel Aralarkoa, -a (Aralarko San Migel*).

 

Done Petri basilika, Done Petri plaza (San Pedro*).

 

Donejakue bidea, -a (Santiago bidea*).

 

Donemiliaga. Donemiliaga Kukula herriko santutegia. Errioxan dago, Espainian. Bi parte ditu: Donemiliaga Goikoa eta Donemiliaga Behekoa. San Millan edo Done Millan da patroia. Donemiliaga monasterioa.

 

Donibane Lohizuneko Olympique (Saint-Jean-de-Luz Olympique*). Donibane Lohizuneko errugbi taldea. Laburturik, 'Donibaneko Olympique'.

 

Donostia 2016. Laburturik, 'D2016'. Bakegintzari buruzko ikerketak sustatuko ditu D2016ren Ehunberri proiektuak.

 

Donostia antzerki saria, -a.

 

Donostia Arena (San Sebastian Arena*). Illunberi 2009an jarritako izena.

 

Donostia eguna* e. San Sebastian eguna.

 

Donostia ospitalea.

 

Donostia saria. Donostiako Zinemaldiak ematen duen saria.

 

Donostiako Aste Nagusia, -a.

 

Donostiako Atletico (Atletico San Sebastian*).

 

Donostiako auzo nagusiak. Aiete, Altza, Amara, Añorga, Antigua (Antiguo*), Bidebieta, Egia, Erdialdea (Zentroa*), Gros, Ibaeta, Igeldo, Intxaurrondo, Loiola, Martutene, Miramon-Zorroaga, Parte Zaharra, Ulia, Zubieta. Auzo handi horien parte batzuk: Amara Berri, Amara Zaharra, Bentaberri (Benta Berri*), Berio, Buenavista, Errotaburu, Herrera, Ibaeta, Igara, Landarbaso, Lorea, Mateoerrota, Mirakontxa, Ondarreta, San Roke, Tolaregoia, Txomiñenea (Txomin Enea*), Zapatari, Zorroaga.

 

Donostiako Orfeoia, -a (Orfeoi Donostiarra*).

 

Donostiako Piratak, -ak. Taldearen izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehez. Donostiako Piratek prentsaurreko bat egingo dute bihar. Flamenkan egon ginen, kuadrillako pirata guztiekin.

 

Donostiako Zinemaldia. Hona hemen sailak: Sail Ofiziala, Zuzendari Berriak, Zabaltegi, Perlak, Horizontes Latinos, Made in Spain, Zinemira (Estreinaldiak, Panorama, Kimuak), Culinary Zinema, Big Friday, Haurrentzako Zinema, Amerikar Komedia Berria, Eraikitzeko Bidean, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan, Savage Cinema.

 

dopatu, dopin, dopin analisi, dopin kontrol (doping*).

 

Doppler efektua, -a (Dopplerren efektua*).

 

Dordoina (Dordogne*). Frantziako departamendua, departamendu horretako hiriburua eta ibaia.

 

doriar, joniar, korintoar. Tenplu doriarrak, joniarrak eta korintoarrak.

 

dorpe. Astuna, gogorra, zaila.

 

DoS erasoa, -a. Eraso informatikoa, sareko zerbitzu bat motelarazi edo geldiarazteko egiten dena, aldi berean eskaera ugari eginez.

 

dosier (dossier*).

 

dosifikatu, dosifikazio, dosifikagailu.

 

dostarlimab. Minbiziaren kontrako botika esperimentala. Azkenaldian, dostarlimabak nahiko emaitza onak izan ditu.

 

Dostoievski, Fedor Mikhailovitx (Fiodor Dostoyevski*).

 

dotrina. Kristau ikasbidea. Euskaltzaindiak beste adiera bat ere ematen dio, 'doktrina' hitzaren sinonimo gisa, baina BERRIAn ez dugu erabiliko bigarren esanahi horrekin, ironiaz esana ez bada behintzat.

 

Dow Jones indizea. New Yorkeko burtsaren indizea.

 

Down Araba. Downen sindromearen inguruko Arabako elkartea.

 

Down Under itzulia, -a.

 

Downen sindromea.

 

Downing Street. Erresuma Batuko lehen ministroaren egoitza.

 

Dracula kondea, -a (Drakula*). Vlad Tepes, 'Enpalatzailea' ere deitua.

 

draft. NBAn, jokalari hasiberriak hautatzeko sistema.

 

drag.

 

drag king.

 

drag queen.

 

drakma (dracma*).

 

dramaturgo. Antzerkigilea.

 

dreamer. h. ameslari. Umetan edo gaztetan gurasoekin batera AEBetara legezko paperik gabe sartu eta han hazitakoa. Letra etzanez idatziko dugu 'ameslari' adiera honetan.

 

dribbling egin*, dribble egin* e. izkin egin, driblin egin, driblatu.

 

driblatu, driblin egin.

 

drive. Tenisean, kolpe mota bat.

 

driver. Golfean, makila mota.

 

droga mendekotasun (drogomenpekotasun*).

 

drone. Piloturik gabeko hegazkina, normalean helburu militarretarako erabilia.

 

duatloi, duatloilari.

 

duce. Benito Mussolinik harturiko titulua. Letra xehez idazten da.

 

duela gutxi arte (duela gutxira arte*).

 

Duerer, Albrecht (Durero*).

 

Dueso (El Dueso*). Duesoko kartzela.

 

Duintasunaren Batzordea, -a (Comissio de la Dignitat*). Kataluniako elkartea.

 

Duintasunaren Kolunbarioa, -a.

 

dum-dum bala (bala dum-dum*, dumdum bala*).

 

Duma. Errusiako behe ganbera. Hobe ez erabiltzea.

 

Dumas, Alexandre (Alejandro*).

 

dumping. Prezioaren azpitik saltzea, konkurrentziari kalte egiteko.

 

Dunen hondartza (plage des Dunes*). Angeluko hondartza.

 

Durangaldeko Mankomunitatea, -a (Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoa*).

 

Durangoko Azoka. Lehen, 'Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka'. 'Azoka' hitza bakarrik idaztean, letra xehez. Durangoko 48. Azoka. Aurten ez naiz joango azokara.

 

Durangoko Azokako Kabi@.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa