HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Ja!. Bilboko jaialdia.

 

ja, ja, ja* e. kar-kar(-kar).

 

jabalina* e. xabalina.

 

jabetza oso. (es: propiedad plena; fr: pleine propriété).

 

jabetza soil. (es: nuda propiedad, mera propiedad; fr: nue propriété).

 

Jabierada* e. Xabierraldia, -a.

 

jacuzzi. Hidromasajerako bainuontzia.

 

jadanik, jada, ja. Gehiegi erabiltzen dira. Askotan, hobe da esaldia aditz partizipioari '-ak', '-rik' edo '-ta' erantsirik osatzea. Jadanik bukatu duzu liburua*[e.] Bukatua duzu liburua / Bukaturik daukazu liburua / Bukatuta daukazu liburua. // Jadanik esan du nora joango den*[e.] Esana du nora joango den / Esanik dauka nora joango den / Esanda dauka nora joango den. // Ekainaren 11n, 17:00etan jadanik jendez lepo zegoen Zurriolako hondartza*[e.] Ekainaren 11n, 17:00etarako jendez lepo zegoen Zurriolako hondartza.

 

Jaengo Unibertsitatea, -a.

 

Jahveh (Yahveh*). Hebrearrek Itun Zaharrean beren jainkoari ematen dioten izena.

 

jaiak. Jaien izenak batera idazten dira: 'sanferminak' (san ferminak*), 'sanantonioak' (san antonioak*). Santuen izenak, larriz eta bereiz: 'San Fermin bestak', 'San Antonio festak'. Tokian tokikoa errespetatuz ematen ditugu festen izenak; esaterako, toki batzuetan 'santamasak' ospatzen dituzte (Arrasate); beste batzuetan, 'santomasak' (Azpeitia); eta bestetzuetan, 'San Tomas eguna' (Donostia). Nolanahi ere, beti ahaleginduko gara forma estandarrak erabiltzen; esaterako, 'sanjoanak' idatziko dugu, eta ez 'sanjuanak'; 'sanignazioak', eta ez 'saninazioak'.

 

jaiegun, lanegun.

 

jaima* e. haima.

 

jaiotegun (jaiotza data*).

 

jaiotza data* e. jaiotegun.

 

jaiotza multiple, erditze multiple.

 

jaiotza tasa.

 

jaiotzazale (belenista*).

 

jaitsarazi (jaitsiarazi*).

 

jaitsi 1 (jeitsi*). Kopuruez mintzatuz, 'zenbat jaitsi' erabiltzen da, ez 'zenbatean jaitsi'*. Orobat jokatzen da 'murriztu', 'apaldu' eta gisako aditzekin. Inflazioa %0,1ean jaitsi zen uztailean AEBetan*[e.] Inflazioa %0,1 jaitsi zen uztailean AEBetan.

 

jaitsi 2 (jeitsi*). Ez erabili 'Internetetik hartu / ekarri' esateko. Internetetik musika eta filmak jaisteari buruzko lege proposamena*[e.] Internetetik musika eta filmak hartzeari buruzko lege proposamena.

 

Jaka Horiak, -ak (Txaleko Horiak*). Frantzian sorturiko mugimendua. Kolektiboaren izena letra larriz idazten da; kideak aipatzen direnean, letra xehe etzanez.

 

jakin. Hizkuntzez mintzatuz, 'euskaraz / ingelesez jakin' esaten da Hegoaldean. Iparraldean, 'euskara / ingelesa jakin' ere erabiltzen da.

 

jakin badaki. Gehiegikeria da 'badaki' arrunta adierazteko erabiltzea. Jakin, badaki, baina ahaztu egiten zaio. // Jakin badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz*[e.] Badakit zer ordutan den trena, eta, beraz, garaiz ibiliko naiz.

 

jakin-min (jakinmin*).

 

jakitera eman* e. jakinarazi, adierazi. Mendizabalek eman du jakitera*[e.] Mendizabalek jakinarazi du.

 

jakitun. Kontuz esaldia jostean: '-en jakitun' esan ohi da. Taldearen arazo larriez jakitun*[e.] Taldearen arazo larrien jakitun.

 

jale. Hitz elkartuetan, batera idazten da ihartua badago. Alejale, azpijale, barazkijale, belarjale, bihijale, gibeljale, gizajale, haragijale, intsektujale, inurrijale, jainkojale, orojale, paperjale, sarraskijale.

 

jam session (jam sesio*). Musikan, inprobisazio saioa.

 

janari furgoneta (foodtruck*).

 

Janari Gutxiago Alferrik Galtzeko 2022-2027ko Agenda (2022-2027 Elikadura Hondakina Murrizteko Agenda*, Elikadura Hondakina Murrizteko 2022-2027ko Agenda*).

 

janari laster (fast food*).

 

jandarma* e. jendarme.

 

jantzi. Kontuz esaldia jostean. Baserritarrez jantzi ginen*[e.] Baserritar jantzi ginen.

 

janzki (jazki*). Jantzia.

 

jardin. h. lorategi.

 

jardun. 'Da' saileko aditzak zein 'du' sailekoak hartzen ditu. Gogor jardun zuen lanean. Gogor jardun zen lanean.

 

jardunaldi jarraitua, -a (jardunaldi jarraia*). Lan munduan, etenik gabeko jardunaldia (es: jornada continuada, jornada continua; fr: journée anglaise, journée continue).

 

jardunaldi trinko. Lan munduan, normalean baino lanordu gutxiago duen lanaldia, udan egin ohi dena (es: jornada intensiva; fr: horaire comprimé).

 

jarduneko alkate, jarduneko presidente... (funtzioetako alkate*).

 

jarraikortasun* e. segida, jarraitutasun, iraupen. Proiektuaren jarraikortasuna bermatu nahi dugu*[e.] Proiektuaren segida bermatu nahi dugu. // Kolokan dago enpresaren jarraikortasuna*[e.] Kolokan dago enpresaren iraupena.

 

jarraipen 1. Grebez eta gisakoez mintzatuz, hobe 'oihartzun', 'arrakasta', 'erantzun'. Komunikabideen lanaz aritzean, gogoan izan '-en berri eman', 'kontatu' eta abar. Grebak jarraipen handia izan du*[e.] Grebak oihartzun handia izan du. // Lasterketaren jarraipen zabala egingo du*[e.] Lasterketaren berri luze eta zabal emango du.

 

jarraipena egin* Berriez mintzatuz, hobe '-en berri eman', 'luze eta zabal informatu' eta abar.

 

jarraitu 1. Maiz aski, '-ri jarraitu' erabili ohi da 'bide', 'eredu', 'etsenplu', 'agindu', 'ohitura' eta gisako hitzekin. Ezkerreko bidea jarraitu nuen*[e.] Ezkerreko bideari jarraitu nion.

 

jarraitu 2. Ez erabili 'kasu egin', 'ikusi', 'entzun' edo 'aztertu' adierazteko. Telebistatik jarraitu zuten partida*[e.] Telebistan ikusi zuten partida. // Jarraitu duzu legebiltzarrean izaniko eztabaida?*[e.] Kasu egin diozu legebiltzarrean izaniko eztabaidari? // AEBetako presidente izateko lehia jarraitzen ari den aditu bat*[e.] AEBetako presidente izateko lehia aztertzen ari den aditu bat.

 

jarraitu 3. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste egitura batzuei. Lan istripuek ugaritzen jarraitzen dute*[e.] Lan istripuak ugaritu eta ugaritu ari dira. // Liskarrek gogor jarraitzen dute Bangkoken*[e.] Oraindik ere liskar gogorrak daude Bangkoken. Liskar gogorrek ez dute etenik Bangkoken.

 

jarraitu 4* Ez erabili '-en berri eman' edo '-ko berri' adierazteko. BERRIAk Kataluniako egoera jarraituko du bertatik bertara*[e.] BERRIAk Kataluniako egoeraren berri emango du bertatik bertara.

 

jasan. Kontuz kalkoekin: bizidunek baino ez dute jasateko gaitasuna. Etengabeko aldaketak jasaten ari da garraioa*[e.] Etengabe aldatzen ari da garraioa. // Autoak kate larriak jasan ditu*[e.] Autoa oso kaltetuta dago.

 

jasangarritasun. Oreka ekologikoaz mintzatzeko, sinonimoa du 'iraunkortasun'.

 

jaso. Gehiegi erabiltzen da. Zinegotziak irain «larriak» jaso zituen oposizioko kideen eskutik*[e.] Zinegotziari irain «larriak» egin zizkioten oposizioko kideek. // Buruan tiro bat jaso zuen Orion azaldutako hilotzak*[e.] Buruan tiro bat zuen Orion azaldutako hilotzak.

 

jatea. Mau-mau, mauka-mauka, naka-naka, kaska-kaska, klak, klaka-klaka, mauska-mauska, mausta-mausta, ñan-ñan.

 

jatean nahikoa egin. Glok, glok egin.

 

jatorri izen (jatorrizko izendapen*). Sor-marka.

 

jatorrizko herrialde* e. jatorri, sorterri.

 

jatorrizko izendapen* e. sor-marka, jatorri izen.

 

jaungoiko. h. jainko.

 

Jaurlaritza, Eusko Jaurlaritza. Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuari bakarrik deritzo 'Jaurlaritza'.

 

jaurtigai (proiektil*).

 

jaurtiketak. Hona hemen atletismokoak: diskoa (disko jaurtiketa), mailua (mailu jaurtiketa), pisua (pisu jaurtiketa), xabalina (xabalina jaurtiketa).

 

jausi. Erori. Lur jausia, elur jausia.

 

jautsi. Jaitsi.

 

jauzi. Salto, salto egin. Atletismoko jauziak: gorako jauzia (altuera jauzi*), jauzi hirukoitza, luzerako jauzia, pertika jauzia. Ur jauzia.

 

jauzi beteko jaurtiketa (esekidurazko jaurtiketa*, jauzi gailurreko jaurkiteka*). Saskibaloiko jaurtiketa mota.

 

jauzi ohol. Tranpolina, gimnastikan eta beste kirol batzuetan erabiltzen den tresna.

 

jazarri. Aditz laguntzaileak 'zaio' zein 'dio' sailekoak izaten ditu. Gogor jazarri du*[e.] Gogor jazarri zaio. Gogor jazarri dio.

 

jazinto* e. hiazinto.

 

jazz, jazz band, jazz jaialdi, jazz kantari, jazz musikari, jazzaldi.

 

jeans. Jeans galtzak.

 

jeep. Auto mota.

 

Jehovaren Lekukoak, -ak. Taldeaz ari garenean, letra larriz; taldeko kideak, xehez. Gero eta indar handiagoa du Jehovaren Lekukoak taldeak. Jehovaren bi lekuko etorri zitzaizkidan etxera.

 

jeinu 1. Trebetasuna. Idazteko jeinu izugarria zuen.

 

jeinu 2. Iratxoa, izaki alegiazkoa. Lanparako jeinua.

 

jeke* e. xeke.

 

jelkaldi. Pastoraletan, agerraldia.

 

Jemaah Islamiya (Jamaa Islamia*, Jemaa Islamija*).

 

jena* e. henna.

 

jendarme (gendarme*).

 

Jendarmeria. Frantziako polizia erakundea.

 

jendarmeria. Polizia etxea.

 

jendarte. Jendaurrea, lagunartea. BERRIAk ez du erabiltzen 'gizarte' adierazteko. Adiera horrekin, inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

jende pilaketa, jende olde, jendetza lasterka hasi, jendetza harrapaka lasterrean hasi... (estanpida*). Berrogei lagun hil dira Soleimaniren hiletan, estanpida batean*[e.] Berrogei lagun hil dira Soleimaniren hiletan, jendetza lasterka hasi dela eta.

 

jende pilaketak saihesteko* e. jendea ez pilatzeko, jende pilaketarik ez sortzeko...

 

jeneral (general*). Armadako kargua.

 

jeneralista (generalista*). Egunkari espezializatuak eta jeneralistak.

 

jenio 1. Aiurria. Jenio bizikoa da, baina on puska.

 

jenio 2. Gaitasun ezohikoa duen pertsona, besteen gainetik gailentzen dena. Ada Lovelace jenio bat zen.

 

jerarkia*, jerarkiko* e. hierarkia, hierarkiko.

 

Jerez. Espainiako hegoaldeko hiria.

 

jerez ozpin.

 

jeroglifiko 1* e. hieroglifo. Izena da. Gogoko ditu hieroglifoak.

 

jeroglifiko 2* e. hieroglifiko. Izenondoa da. Idazkera hieroglifikoa.

 

Jeronimotarren monasterioa, -a. Lisboako eraikina.

 

jesarri (jezarri*).

 

Jesu Kristo edo Jesus Nazaretekoa, -a (Jesukristo*).

 

jesuita, jesulagun (josulagun*).

 

jet. Hegazkin mota.

 

jet korronte. (es: corriente en chorro; fr: courant-jet; en: jet stream).

 

jet lag. Hegaldi luzeetan ordutegi aldaketak sorturiko ondoeza.

 

jezarri* e. jesarri.

 

jigante (gigante*). h. erraldoi.

 

Jihad Islamikoa, -a (Yihad Islamikoa*).

 

jihad, jihadista (yihad*). Musulmanen gerra santua; hartan aritzen dena edo hari dagokiona. Jihad Islamikoa.

 

jihadismo. Jihadisten mugimendua.

 

Jin News (JINNEWS*). Kurdistango berri agentzia.

 

jingle. Musika lan labur-laburra, marka bat edo produktu bat iragartzeko erabiltzen dena.

 

jirabira (jira-bira*).

 

jite. Izaera.

 

jo. Kontuz esaldian jostean. Autoa horma baten kontra jo zen*[e.] Autoak horma bat jo zuen. // Gelakide bati jo izana*[e.] Gelakide bat jo izana.

 

joaldun 1. Animaliei buruz mintzatuz, joarea duena. Joaldun bat hil da Iruñeko entzierroan.

 

joaldun 2. Zubietako eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joarea astinduz ibiltzen dena.

 

Joan Gurutzekoa, -a (Gurutzeko Joan*, Juan de la Cruz*).

 

Joana Arcekoa, -a (Jeanne D'Arc*, Juana de Arco*).

 

Joana III.a Albretekoa, -a (Albreteko Joana III.a*).

 

Joana Seymour (Jane Seymour*, Juana Seymour*, Jeanne Seymour*).

 

joarea. Bulun-bulun(-bulun), dilin-dalan, dulun, dulun-dulun, tulun, tulun-tulun.

 

jockey. Lasterketetako zaldizkoa.

 

jogging egin* e. korrika egin, lasterka egin.

 

jogurt (yogur*).

 

Johns Hopkins Unibertsitatea, -a (John Hopkins*, Jhon Hopkins *).

 

joka. Danba-danba, danga, di-da.

 

jokatu. Kontuz esaldia jostean. Futbolera jokatzen du*[e.] Futbolean jokatzen du.

 

joko makina. Apustu makina.

 

Joko Olinpiko* e. Olinpiar Joko.

 

joku* e. joko.

 

jolas makina (arkade makina*).

 

jolastu, jostatu. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa da, ez 'du'. Gogoan izan kiroletan 'jokatu' egiten dutela, ez 'jolastu', ez 'jostatu'. Etxe aurrean jolastu dugu*[e.] Etxe aurrean jolastu gara. Osasunan ere jolastu zuen gaztetan*[e.] Osasunan ere jokatu zuen gaztetan.

 

jole. Jotzailea.

 

Jomeini* e. Khomeini.

 

jomuga (jo-muga*).

 

jomuga terapeutiko. (es: diana terapéutica).

 

jonki (yonki*, junkie*). Heroinazalea. Batez ere lagunarteko hizkeran erabiltzen da; erregistro neutroan, hobe 'heroinazale'.

 

Jose Migel Barandiaran fundazioa, -a (Jose Miguel de Barandiaran*). Laburturik, 'Barandiaran fundazioa'.

 

Josef Bonaparte (Joseph Bonaparte*, Jose Bonaparte*).

 

josulagun* e. jesuita, jesulagun.

 

jotzaile. Euskaltzaindiaren Hiztegiaren arabera, marratxorik gabe zein marratxoz idatz daitezke 'arrabita jotzaile', 'bateria jotzaile', 'biolin jotzaile', 'danbolin jotzaile', 'gaita jotzaile', 'gitarra jotzaile', 'pandero jotzaile', 'piano jotzaile', 'saxofoi jotzaile', 'soinu jotzaile' eta halakoak. BERRIAk bereiz idatziko ditu horrelakoak, marratxorik gabe.

 

Juan Carlos Erregea Unibertsitatea, -a (Joan Karlos Unibertsitatea*).

 

jubenil* e. gazte. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.

 

jubilatu, jubilazio. h. erretiratu, erretiroa/erretreta hartu. Erretiro aurreratua hartzeko gogoz nago.

 

jubileu (jubileo*). Kristauentzat, urte santua.

 

judizializatu. Auzitegietara eraman bestela konpon daitezkeen auziak, batez ere politikari dagozkionak. PSE-EEk uste du PP «politika judizializatu» nahian dabilela.

 

judo, judoka. Kategoriak: estraarin, erdiarin, arin, erdiertain, ertain, erdiastun, astun.

 

judu (judutar*). Abrahamen ondorengoen herriko kidea; judaismoari atxikirik dagoena. Ez nahasi 'israeldar' eta 'sionista' kontzeptuekin.

 

judutar* e. judu.

 

jugular (zain jugular*). Izena da, ez adjektiboa.

 

Julio Zesar (Julio Cesar*, Jules Cesar*).

 

juliotar. Juliotar egutegia. Juliotar urtea.

 

jumar (yumar*). Alpinismoan, soka blokeatzeko gailu mekanikoa. Jumarrarekin ez naiz ondo moldatzen.

 

jumbo. Hegazkin mota.

 

junior. Zenbait kiroletan, juniorren maila dago gazteen eta helduen artean.

 

juntadizo. Lagunarteko hizkeran, elkartzea.

 

Junts Pel Si. Laburturik, 'PxSi'.

 

Junts Per Catalunya. Laburturik, 'JxC'. JxCren erabakiaren zain.

 

jurado 1* e. epaimahai, epaimahaiko.

 

jurado 2* e. zinpeko. Zinpeko itzultzailea, zinpeko zaintzailea.

 

jurta (yourta*, yurta*). Asia erdialdeko herri nomada batzuen kanpadenda modukoa.

 

justizia errestauratibo (justizia errestauradore*, justizia konpontzaile*). Delituen ondorioak pairatzen dituztenen elkarrizketan oinarrituriko justizia.

 

justizia klimatiko (klima justizia*).

 

justizia trantsizionala, -a.

 

juzku*, juzkatu*, aurrezjuzku* e. juzgu, juzgatu, aurrejuzgu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa