HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Ubabako begiratokia, -a (Pilatosen balkoia*). Nafarroako tokia, Ameskoakoa.

 

Ubeda, Garbine (Garbiñe Ubeda*).

 

ubera. Ontziak uretan uzten duen arrastoa.

 

uberizazio, uberizatu. Uber multinazionalaren enpresa eredua; eredu hori zabaltzea. Sistema horretan, ez dago ohiko lan kontraturik: langileari zerbitzu jakin batzuk eskatzen zaizkio, eta, trukean, ez du ez soldata finkorik, ez aldez aurretik zehaztutako ordutegirik.

 

Ubiriko senadia, -a. Getariako eta Zarauzko kala.

 

uda. 'Udara' ere erabil liteke, baina kontuan harturik gipuzkerazkoa bakarrik dela eta 'uda' dela gainerako euskalkietako forma.

 

Udaberri Arabiarra, -a.

 

udako argazkien lehiaketa (udako argazki lehiaketa*). BERRIAk udan antolatu ohi duen lehiaketa.

 

Udako Euskal Unibertsitatea, -a.

 

udal. Alkatearen eta zinegotzien eskumeneko erakundea.

 

udalbatza. Udala osatzen dutenak.

 

udalbatzar. Udalbatzaren batzarra.

 

udaletxe. Udalaren egoitza. Lesakako Udaletxeak ez du deus erabaki oraindik*[e.] Lesakako Udalak ez du deus erabaki oraindik.

 

udatiar. Udatiarrak eta sasoi guztietako turistak.

 

ugalketa lagundua, -a (lagundutako ugalketa*, lagunduriko ugalketa*).

 

ugaltze tasa (ugalkortasun tasa*).

 

ugetista* e. UGTko, UGTko kide.

 

Uhabia, -a (Ouhabia*). Bidarteko hondartza.

 

uharte, uhartedi.

 

Uharteko Arte Garaikidearen Zentroa, -a (Huarte*). Laburturik, Uharte zentroa.

 

uhin (uhain*). Hots uhinak, mikrouhin labea, uhin hargailua, uhin hedagailua.

 

ukalondo. h. ukondo.

 

ukan, ukaiten (ukaten*).

 

ukatu 1. Baiezko esaldietan, ez erabili '-enik' perpaus osagarrian. Imazek ukatu egin du EAJren norabidea aldatuko denik*[e.] Imazek ukatu egin du EAJren norabidea aldatuko dela.

 

ukatu 2* e. uko egin. LAB ukatu egin da horrelako harremanak izatera*[e.] LABek uko egin dio horrelako harremanak izateari.

 

ukelele. Hawaiiko musika tresna.

 

ukipen pantaila (taktil*).

 

Ukrainaren inbasioaren ondorioz lekualdatutako pertsonei harrera egiteko Euskadiko Lehen Kontingentzia Plana. Laburturik, 'Kontingentzia Plana', letra etzanik gabe.

 

ukuilu (ikuilu*).

 

ulema (oulema*). Islamaren doktrinan eta legean aditua; maiz aski, meskitako burua, gehienbat sunitentzat.

 

ulertarazi (ulerrarazi*).

 

Ulster. Irlanda iparraldeko eskualdea, bederatzi konderrik osatua. Haietatik sei Ipar Irlandan daude (Antrim, Armagh, Derry, Downpatrick, Enniskillen, Omagh), eta hiru Irlandako Errepublikaren zati dira (Cavan, Donegal, Monaghan). Beraz, ez da egokia 'Ulster' erabiltzea Irlandako iparraldea edo Ipar Irlanda adierazteko.

 

ultra. Eskuin muturrekoa.

 

ultra arraro. Gaixotasunez mintzatuz, 50.000 biztanletik batek duena.

 

ultraaktibitate. h. aurrerako eragin. Beti izan dute ultraaktibitatea urtebetera mugatzeko aukera*[e.] Beti izan dute aurrerako eragina urtebetera mugatzeko aukera.

 

ultrahots, ultramore, ultrasoinu.

 

ultralaster (ultrarrapido*). Kargaleku ultralasterra.

 

ultramaratoi (ultrafondo*, ultradistantzia*). Maratoia baino luzeagoa den zernahi lasterketa.

 

ultratrail (ultra-trail*, ultra trail*). Mendiko ultramaratoia.

 

Umearen loteria* e. Erregeetako loteria.

 

umeki. Fetua.

 

umezurtz pentsio, zurtz pentsio (umezurztasun pentsio*, zurztasun pentsio*).

 

umore, umorista (umoregile*).

 

underground. Artista ezagun batzuek lan underground anonimoak egin zituzten.

 

une batean* Klixe gogaikarria da argazki oinetan '-en une bat' edo '-en une batean' idaztea. Bi akusatuak, epaiketaren une batean*[e.] Bi akusatuak, epaiketan.

 

une honetan, une hauetan, uneotan. Gehiegi erabiltzen dira, eta tokia kentzen ari zaizkie hori adierazteko orain arte erabiltzen ziren esapide edo hitzei: 'gaur egun', 'egun', 'orain', 'oraintxe', 'egunotan'... Une honetan, pentsio sistema bermatu beharra dago*[e.] Orain, pentsio sistema bermatu beharra dago. // Une honetan, jendea galdurik dabil*[e.] Gaur egun, jendea galdurik dabil.

 

une oro (uneoro*).

 

unea. Xixt.

 

Unescon Saretutako Eskolak (Unesco Associated Schools*).

 

unibertsitario (unibertsitari*). Sekula baino unibertsitario gehiago dago gaur egun.

 

Unibertsitate Interaktibo Irekia, -a (Universidad Abierta Interactiva*).

 

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua, -a. Nafarroako Gobernuko departamentua.

 

unibertsitatez kanpoko, ez-unibertsitario. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza. Lan legepeko irakasle finko ez-unibertsitarioak.

 

unilateral. Alde batekoa, aldebakarrekoa, aldebakarra. Batzuetan, hobe da 'bere kasa' edo gisako bat erabiltzea. Israelgo Gobernuak neurri unilateralak hartzea ez da konponbidea*[e.] Israelgo Gobernuak bere kasa neurriak hartzea ez da konponbidea.

 

unionismo, unionista.

 

unitate ibiltari (unitate mugikor*).

 

untsa* e. ontsa.

 

untze* e. iltze.

 

untzi* e. ontzi. 1 Sukaldekoa. 2 Ur gainekoa.

 

upel. Petrolioaz mintzatuz, unitate moduan erabiltzen da: upel bat 158,982 litro dira.

 

upskirting. Norbaiten gonapetik haren azpiko arropari edo hankarteari argazkiak ateratzea, baimenik gabe.

 

ur. Likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, hidrogeno eta oxigeno atomoz osatua.

 

ur beltzak, -ak. Komunetako hondakinak dituzten urak.

 

Ur Gezetako eta Itsasoko Irudien Gordailua, -a. (en: Freshwater and Marine Image Bank).

 

ur hegazkin. Hidrohegazkina.

 

ur jauzi.

 

ur-laster (korronte*).

 

urakan (hurakan*).

 

Ural petrolioa, -a. Errusiako petrolioa.

 

uralita. Marka bat zen, baina hitz arrunt bihurtu da.

 

Uranzu. Irungo pilotalekua.

 

Uraren Euskal Agentzia (URA*). Laburturik, 'Uraren Agentzia'.

 

urbanismo, urbanistiko, urbanizatu, urbanizazio, urbanizaezin, urbanizagarri.

 

urbano. Kulturaz mintzatuz, hiri inguruei dagokiena.

 

urbi et orbi (urbi et orbe*). Aita santuaren bedeinkazioa. Latinezko esapidea da.

 

Urdaibaiko biosfera erreserba.

 

uretan egon, uretan igeri egon. Flotatu. Enbor handi bat zegoen uretan.

 

uretan murgiltzea. Plunp, pluf.

 

urgente. Askotan, aski izaten da 'presako' edo 'premia handiko' erabiltzea. Posta urgentea*[e.] Presako posta.

 

urgentzia. Askotan, aski izaten da 'larrialdi', 'presa', 'laster' edo 'lehenbailehen' erabiltzea. Erietxeko urgentzia zerbitzuak*[e.] Erietxeko larrialdi zerbitzuak. // Urgentziako lana da*[e.] Presako lana da.

 

Urgoitiko bidegurutzea, -a (El Galloko bidegurutzea*).

 

Urgull. Donostiako mendia. Honela deklinatuko dugu: 'Urgulleko' (ez 'Urgullgo'), 'Urgulletik' (ez 'Urgulldik').

 

Uri Buru Batzarrak, -ak. EAJren herri batzarrak.

 

Uribe Butroe (Uribe-Butroe*).

 

Uribetxebarria, Iosu (Josu Uribetxeberria*).

 

Urkamendia (Hourkamendia*). Izura-Azmeko baserria, Haranbeltzeko bizkarrerako bidean dagoena (Nafarroa Beherea).

 

Urkaregi, Arantza (Arantxa*).

 

urko* e. hurko. Lagun hurkoa, laguntzaile hurkoa.

 

urna* e. hautetsontzi, boto kutxa. Kontuz kalkoekin. Jende asko joan da hautetsontzietara*[e.] Jende asko joan da bozkalekuetara. Jende askok bozkatu du.

 

Urola erdialdea, -a (Urola erdia*).

 

urpekari (submarinista*).

 

urpekaritza libre. Oxigeno botilarik gabe egiten dena.

 

urpeko (urpekontzi*). Urpean dabilen ontzia, itsaspekoa.

 

urpekontzi* e. itsaspeko, urpeko.

 

urrats geldoan. Tirriki-tarraka, tirrist-tarrast, tirristi-tarrasta, tuku-tuku, xirri-xarra.

 

urratsa(k) egin.

 

urratzea. Tarrat, zarrat.

 

urre koloreko txakal. Laburturik, 'urre txakal'.

 

urrezko akzio. Pribatizatutako enpresetan estatuek kontrolari eusteko modu bat da: enpresa horien ekinbide estrategikoetan, estatuak du azken hitza, beto eskubideari esker.

 

Urrezko Baloia, -a. Munduko Futbol Kopan jokalaririk onenari ematen dioten saria.

 

Urrezko Danborra, -a. Donostiak San Sebastian egunean ematen duen saria.

 

Urrezko Eskularrua,. Munduko Futbol Kopan atezainik onenari ematen dioten saria.

 

Urrezko FIPA. FIPA jaialdiko sari nagusia.

 

Urrezko Globoak, -ak (Golden Globe Awards*). Zinema eta telebista sariak, atzerriko prentsaren elkarteak Hollywooden emanak.

 

Urrezko Hartza, -a. Berlinaleko sari nagusia.

 

Urrezko hondartza (Les Sables d'Or*). Angeluko hondartza.

 

Urrezko Lehoia, -a. Veneziako Zinemaldiko sari nagusia.

 

Urrezko Maskorra, -a. Donostiako Zinemaldiko sari nagusia.

 

Urrezko Palma. Cannesko Zinemaldiko sari nagusia.

 

urrin 1. Usain ona.

 

urrin 2. Usaina.

 

urrin 3* e. urrun.

 

urritasunen bat izan. Gaixotasun edo istripu baten ondorioz elbarritasun edo ezintasun bat izan.

 

urrun, urruti. Kalko batzuk alferrikakoak dira. Errealitatea onartzetik urrun dago*[e.] Ez du onartzen errealitatea.

 

urruntze fisiko, urruntze sozial. Infekzioak kontrolatzeko neurria, pertsonen arteko kontaktu fisikoa mugatzen duena.

 

Urtats; Urtats eguna, -a. Urtarrilaren 1a.

 

urte fiskal* e. zergaldi, zerga urte.

 

urte politiko (ikasturte politiko*).

 

urteak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

Urteberri eguna, -a. Urtarrilaren 1a. Egun horretaz ez baizik urteaz mintzatzeko, bereiz idazten da. «Urte berri on!», esan zidan.

 

Urteberriko Kontzertua, -a. Urtarrilaren 1ean Vienako Orkestra Filarmonikoak urtero egiten duen kontzertua.

 

urtebete (urte bete*). Ez du onartzen zenbakirik. Bi urtebete egon naiz Alemanian*[e.] Bi urte egon naiz Alemanian.

 

urteen artean* e. bitartean. 1672. eta 1689. urteen artean*[e.] 1672 eta 1689 bitartean.

 

urteetan. Urte askoan. Urteetan ibili ginen horrela.

 

urtero / urtean. Urtero 13 milioi adingabek izaten dute haurra munduan*[e.] Urtean 13 milioi adingabek izaten dute haurra munduan.

 

urtetik urterako, urte arteko. Urtetik urterako hazkundea %2 izan da. Tenperaturaren urtetik urterako aldaketa.

 

Urtezahar eguna, -a; Urtezahar gaua, -a. Abenduaren 31.

 

usain (usai*).

 

usaitu* e. usaindu, usain egin, usnatu.

 

USB memoria, USB giltza, pendrive (pen drive*). Datuak gorde eta eramateko gailu eramangarria.

 

usin. Elur ekaitza.

 

uso pase (uso pasa*).

 

uso tiroketa.

 

usoa. Urruma, kurruka.

 

Ustasha (Ustacha*, Oustacha*). Kroaziako eskuin muturreko taldea. Kideak 'ustashi'-ak dira.

 

ustelkeria (korrupzio*). Ustelkeria errotuta dago Irango administrazioan.

 

usufruktu, usufruktudun. h. gozamen, gozamendun.

 

usurpatu, usurpatze, usurpazio.

 

Uxue Bilbo Basket (Uxue Bilbao Basket*).

 

uzbekistandar. Uzbekistango herritarra, den etniakoa dela.

 

uzbeko. Etnia jakin batekoa.

 

uztaidun (anilladun, aniladun*). Koaderno uztaiduna. Agenda uztaidunak eta uztaigabeak.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa