MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

INDIA

INDIA

Indiako Errepublika
Herritar izena: indiar.
Eremua: 3.287.590 km2.
Hiriburua: New Delhi (newdelhiar).
Hiri nagusiak: Mumbai (1995etik ofiziala; lehen, Bombay), Delhi, Kalkuta (2001etik ofiziala, Kolkata), Chennai (1996tik ofiziala; lehen, Madras), Hyderabad, Bangalore (2006tik ofiziala, Bengaluru), Ahmadabad, Kanpur, Nagpur.
Dirua: errupia indiar.
Hizkuntzak: Indian bi hizkuntza ofizial daude, eta 22 hizkuntza nazional, guztiak ere Konstituzioak ezagutuak. Ingeles (administrazioko hizkuntza ofiziala; 'lingua franca'), hindi (ofiziala, %30). Hizkuntza nazionalak: bengalera (70 m.), telugu (66 m.), marathera (63 m.), tamilera (53 m.), urdu (43 m.), gujaratera (41 m.), kannada (33 m.), malabarera edo malajalam (30 m.), odia (lehen, oriya; 28 m.), punjabera (23 m.), assamera (13 m.), maithili (8 m.), sindhi (2,1 m.), konkanera (1,7 m.), manipurera (1,2 m.), nepalera (1 m.), kaxmirera (0,5 m.), sanskrito (0,5 m.), santalera, dograera / dogri, bodoera. Indian beste hainbat mintzaira ere badago (eskualde mintzairak), hiztun asko dituztenak batzuk: bhojpurera, awadhiera, haryanavi, marwarera, chhattisgarhera, magadhera, angika, bhilera, gondera, hindustanera, kodava, kutchera...
Biztanleak: 1.300 milioi (NBE, 2012). Indian 4.000 talde etniko baino gehiago daude. Oro har, honako talde hauetan banatzen dira: indoario (%72), dravida (%25), mongoloide eta beste (%3; negrito, australoide...).
Erlijioak: hindu (%80,5), musulman (%13,4), kristau (%2,3), sikh (%1,8), budista (%0,7), jainista (%0,4) eta beste.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Deccan / DecánDekkan
BenaresVaranasi
Cachemira / Cachemire / KashmirKaxmir
Calcuta / CalcuttaKalkuta
CawnporeJanpur
CochinKochi
Coromandel CoastKoromandel kosta
Gange / GangaGanges
Golfo de Cambay / Gulf of Khambhat Khambhateko golkoa
Great Rann of Kutch / Gran Rann de KachKutcheko Rann Handia
Indostan / HindoustanHindustan
Nueva DelhiNew Delhi
OriyaOrissa
Panjab / Punyab / PendjabPunjab
Pont d'Adam / Pont de Rama / Puente de AdamAdamen Zubia / Rama Setu
RajasthanRajastan
TapiTapti
West Bengal / Bengala Occidental / Bengale OccidentalMendebaldeko Bengala
 

INDONESIA

INDONESIA

Indonesiako Errepublika
Herritar izena: indonesiar.
Eremua: 1.919.440 km2.
Hiriburua: Jakarta (jakartar).
Hiri nagusiak: Surabaya, Bandung, Medan, Semarang, Palembang, Pekanbaru, Cirebon, Cilacap, Denpasar, Makassar, Kupang, Ambon, Biak.
Dirua: errupia indonesiar.
Hizkuntzak: indonesiera (malaysieraren era estandarra, ofiziala), ingeles, nederlandera, eta beste hainbat hizkuntza eta dialekto: javera, sundera, madurera, minangkabauera, baliera, batakera...
Biztanleak: 242,8 milioi (NBE, 2012). Indonesian 300 talde etniko inguru daude. Javar (%45), sundar (%14), madurar (%7,5), malaiar (%7,5), eta beste hainbat (%26; batak, minangkabau, betawi, bugi, banjar, balitar, sasak...).
Erlijioak: musulman (%88), protestante (%5), katoliko (%3), hindu (%2), budista (%1).
Jakingarriak: muga arazoak daude. 1975etik, Indonesiak okupatua izan zuen Ekialdeko Timor (kolonia portugaldarra izanikoa). 1999an, Ekialdeko Timorren independentzia onartu zuen, eta herrialde hori independentea da erabat 2002. urteaz geroztik. Bestalde, Aceh eta Papuan mugimendu independentistak daude.

erdarazeuskaraz
Banda IslandsBanda uharteak
CeramSeram (lehen, Ceram)
Macasar / MakasarMakassar
Mar de Banda / Banda SeaBandako itsasoa
Mar de Flores / mer de Florès/ Flores SeaFloresko itsasoa
Mar de Java / mer de Java / Java SeaJavako itsasoa
Molucas / Moluques / MalukuMolukak
Monte Jaya / pyramide Carstensz / Carstensz PyramidCarstensz (mendia) / Puncak Jaya
Sulawesi / CelebesSulawesi / Celebes
 

Ingalaterra


Herritar izena: ingeles.
Eremua: 130.410 km2.
Hiriburua: Londres.
Hiri nagusiak: Birmingham, Manchester, Liverpool, Leeds, Nottingham, Sheffield, Bristol, Brighton, Portsmouth, Leicester.
Hizkuntzak: Ingelesa da, 'de facto', hizkuntza ofiziala. Beste hainbat mintzaira ere badira, hainbat talde etnikok erabiliak: bengalera, kantonera, hindi, punjabera, urdu, kreolera, jamaikera. Kornuallesen, 3.500 lagun kornubieraz mintzo dira.
Biztanleak: 50,7 milioi. Zuri (%89,1), Asiako hegoaldeko (%5,30), beltz (%2,69), mestizo (%1,57), txinatar (%0,70), beste (%0,60).
Erlijioak: protestante (%78), katoliko (%11) eta beste (%11).
 

Inguxetia

Inguxetia

Inguxetiako Errepublika
Herritar izena: inguxetiar / ingux.
Eremua: 4.000 km2.
Hiriburua: Magas (2002. urtez geroztik da Inguxetiako hiriburu).
Hiri nagusiak: Nazran (2002. urte arte, Inguxetiako hiriburu izan zen), Malgobek.
Hizkuntzak: errusiera, inguxera (biak dira ofizialak).
Biztanleak: 413.000 lagun (2010eko errolda). 78 talde etniko daude Inguxetiako Errepublikan. Ingux (%77; 361.057), txetxen (%20,4; 95.403), errusiar (%1,19; 5.559), turkiar (%0,2; 903).
Erlijioak: inguxak musulman sunitak dira nagusiki.
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa, Txetxen-Inguxen errepublika zatitu zenean sortua.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

Ipar Irlanda


Eremua: 13.483 km2.
Hiriburua: Belfast (gaelikoz, Beal Feirste).
Hiri nagusiak: Antrim, Armagh, Derry (Londonderry izena eman zioten gero), Downpatrick, Enniskillen, Omagh.
Dirua: libera esterlina.
Hizkuntzak: ingeles, gaeliko (gaeilge; gutxiengo txiki bat besterik ez da mintzo, 170.000 lagun inguru), eskoziera. Gaelikoa ia galdu da, eta ez du batere ofizialtasunik.
Biztanleak: 1,6 milioi.
Erlijioak: katoliko (%40,3), protestante (%36), beste (%9,9), zehaztugabe (%9), sinesgabe (%9).
Jakingarriak: Irlandako Errepublika estatu burujabea da, eta Ipar Irlanda britainiarren agindupekoa da. Uharte osoaz mintzatzeko, Irlanda aipatzen da. Loialista britainiarrek Ulster erabiltzen dute Ipar Irlanda soilik adierazteko, baina Ulster eskualde bat da, eta Irlandako Errepublikaren zati bat ere hartzen du.
Transkripzioak: ingelesezko toponimoak erabiliko ditugu. Dena dela, hizkuntzari buruzko artikuluetan, gaelikozkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.

ingelesezgaelikoz
AntrimAontroim
ArmaghArd Mhacha
BallymenaAn Baile Mearnach
BallymoneyBaile Monaidh
BangorBeannchar
BelfastBeal Feirste
CarrickfergusCarraig Fhearghais
ColeraineCuil Raithin
DerryDoire
DownpatrickDun Phadraig
EnniskillenInis Ceithleann
LarneLatharna
LisburnLios na’gCearrbhach
Londonderry (BERRIAn, Derry)Doire
NewryAn Tlur
NewtonabbeyBaile na Mainistreach
OmaghAn Omaigh
PortadownPort an Dunain
 

IPAR KOREA

IPAR KOREA

Koreako Herri Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: korear.
Eremua: 120.540 km2.
Hiriburua: Piongiang (piongiangdar).
Hiri nagusiak: Kanggye, Hamhung, Chongjin, Sariwon, Haeju, Wonsan, Sinuiju, Pyongsong, Hyesan, Nampo, Kaesong.
Dirua: won iparkorear.
Hizkuntzak: koreera.
Biztanleak: 24,5 milioi (NBE, 2012). Korear. Txinatar eta japoniar gutxiengo oso txikiak ere badira.
Erlijioak: tradizioz, budista eta konfuzianistak dira korearrak. Kristau batzuk badaude, chondogyo sinkretistak ere bai.
Transkripzioak: nazioartean finkaturiko erak erabiliko ditugu. Koreako pertsona izenek bi zati izaten dituzte: lehenbizikoa abizena da (familiako patronimikoa), eta bigarrena, izen pertsonala. Bigarren aipamenean, aski da abizena. Esaterako: 'Ban Ki-moon' aurrena aipatzen dugunean, eta 'Ban' hortik aurrera.

erdarazeuskaraz
Baekdu MountainPaektu mendia / Changbai mendia
Bahía de Corea / golfe de Corée / Korea Bay, West Korea BayKoreako badia
Estrecho de Corea / détroit de Corée / Korea StraitKoreako itsasartea
Península de Corea / Korean PeninsulaKoreako penintsula
Tumen / DumanTumen
 

Ipar Marianak

Ipar Marianak

Eremua: 477 km2.
Hiriburua: Saipan.
Hiri nagusiak: Tinian, Rota.
Dirua: dolar amerikar.
Hizkuntzak: ingeles (%10,8), txamorro (%22,4), carolin (3.000 hiztun); hiru hizkuntza horiek dira ofizialak. Tagalo edo filipinera (%24,4; 'de facto' ofiziala da), txinera (%23,4), eta beste (%9,6).
Biztanleak: 63.500 lagun (NBE, 2011). Filipinar (%29 inguru), txinatar (%22,1), cahamorro (%21,3), carolindar eta bestelako mikronesiar, kaukasoar, japoniar, korear.
Erlijioak: kristau (katolikoak nagusiki). Sinesmen tradizionalak ere badira.
Jakingarriak: Ozeano Bareko uharte multzo estatubatuarra. Administrazio independentea du.
 

Ipar Osetia

Jakingarriak: Ikus Ipar Osetia-Alania.
 

Ipar Osetia-Alania

Ipar Osetia-Alania

Ipar Osetia-Alaniako Errepublika
Herritar izena: osetiar.
Eremua: 8.000 km2.
Hiriburua: Vladikavkaz (lehen Ordzhonikidze).
Hiri nagusiak: Alagir, Ardon, Digora, Mozdok, Beslan.
Hizkuntzak: osetiera eta errusiera dira ofizialak. 500.000 lagun inguru mintzatzen dira osetieraz, eta horietako %60 Ipar Osetia-Alanian bizi dira (%15 Hego Osetian).
Biztanleak: 712.877 lagun (2010). Osetiar (%53), errusiar (%30), ingux (%5), armeniar (%2).
Erlijioak: osetiarrak kristau ortodoxoak dira nagusiki. Gutxiengo musulmana ere badago.
Jakingarriak: lehen, Alania. Errusiako errepublika autonomoa da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

IRAK

IRAK

Irakeko Errepublika
Herritar izena: irakiar.
Eremua: 437.072 km2.
Hiriburua: Bagdad (bagdadar).
Hiri nagusiak: Tikrit, Baquba, Kut, Amara, Basora, Nasiriya, Samawa, Diwaniya, Karbala, Najaf, Ramadi, Mosul, Dahuk, Arbil (kurdueraz, Hewler), Kirkuk (kurdueraz, Kerkuk), Sulaimaniya (kurdueraz, Silemani), Al-Hillah.
Dirua: dinar irakiar.
Hizkuntzak: arabiera (%75) eta kurduera dira hizkuntza ofizialak. Turkomanera eta asiriera eskualde hizkuntza gisa onartuak daude. Armeniera, persiera...
Biztanleak: 33,7 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%75-80), kurdu (%10-12), asiriar (%10-12), beste (%5; turkmen, siriar, irandar, lur, armeniar, mandear). Irakeko ipar-ekialdea Kurdistanen parte da (ikus Iran eta Turkia), eta Kurdistan eskualde autonomo izendatzen du Irakeko Konstituzioak. Hori gogoratzea komeni da han jatorria duten informazioetan. Hona hemen Iraken mendeko Kurdistango zenbait hiri: Dahuk, Halabja, Arbil, Kirkuk, Mosul, Sulaimaniya, Zakhu.
Erlijioak: musulman (%97; xiita %60-65, sunita %32-37), kristau eta beste (%5).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Erbil / IrbilArbil
Faluya / Falloujah / FallujahFalluja
Gran Zab / Grand Zab / Great ZabZab Handia (ibaia)
Mesopotamia Superior / Djezireh / Upper MesopotamiaAl-Jazira / Mesopotamia Garaia
Shatt al-Arab / Chatt-el-ArabXatt al-Arab (ibaia)
Zab inferior / Petit Zab / Little ZabZab Txikia (ibaia)
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-n-n -n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

 

IRAN

IRAN

Irango Islamiar Errepublika
Herritar izena: irandar.
Eremua: 1.648.000 km2.
Hiriburua: Teheran (teherandar).
Hiri nagusiak: Maxhad, Isfahan, Karaj, Tabriz, Xiraz, Ahvaz, Qom, Kermanxah, Urmia.
Dirua: rial.
Hizkuntzak: persiera (ofiziala, %58), turkiar hizkuntzak (%26), kurduera (%9), lurera (%2), balutxera (%1), arabiera (%1), turkiera (%1), beste (%2; gileki edo gilandera, mazandarandera...).
Biztanleak: 75,6 milioi (NBE, 2012). Persiar (%51), azeriar (%24), gilandar eta mazandarandar (%8), kurdu (%7), arabiar (%3), balutx (%2), lur (%2), turkmen (%2) eta beste (%1). Irango ipar-mendebaldea Kurdistanen parte da (Mendebaldeko Azerbaijan, Kurdistan, Kermanxah eta Ilam probintziek osatzen dute Iraken mendeko Kurdistan; ez nahastu, beraz, Kurdistan herrialdea eta Irango Kurdistan probintzia). Hori gogoratzea komeni da han jatorria duten informazioetan. Hona hemen Irakeko Kurdistango zenbait hiri: Sinne (persieraz, Sanandaj), Marivan, Bane, Saqqez, Qorveh, Bijar, Kamiaran, Mahabad, Urmia, Sardaxt.
Erlijioak: musulman xiita (%89), musulman sunita (%9). Beste gutxiengo batzuk ere badaude: judu, kristau, zoroastrista (hiru horiek ofizialki onartuak daude, eta Parlamentuan leku bat gordetzen diete horien ordezkariei), bahaista.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Abu MoussaAbu Musa
Dasht-e-Kavir /Kavir-e-Namak / Grand désert salé / Great Salt DesertKavir basamortua
Dasht-e-Lut / Dacht-e-LutLut basamortua
DemavandDamavand
Elbourz / Alborz / AlburzElburz
GhomQom
IspahanIsfahan
Jorasán / JurasánKhorasan
Juzestán / KlouzistanKhuzestan
KarounKarun
KermanshahKermanxah
Luristan / LoristanLorestan
Mashhad / MechhedMaxhad
OurmiaUrmia
Shiraz / ChirazXiraz
Strait of HormuzOrmuzko itsasartea
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

IRLANDA

IRLANDA

Herritar izena: irlandar / eiretar.
Eremua: 83.763 km2 (Irlandako Errepublika 70.280 km2, Ipar Irlanda 13.483 km2).
Hiriburua: Irlandako Errepublika: Dublin (dublindar). Ipar Irlanda: Belfast (gaelikoz, Beal Feirste).
Hiri nagusiak: Irlandako Errepublika: Cork, Limerick, Galway, Waterford. Ipar Irlanda: Antrim, Armagh, Downpatrick, Enniskillen, Derry (Londonderry izena eman zioten gero), Omagh.
Dirua: Irlandako Errepublika: euro. Ipar Irlanda: libera esterlina.
Hizkuntzak: Irlandako Errepublika: irlandera, edo Irlandako gaeliko edo gaelera (gaeilge esaten diote gaelikoz; Irlandako Gobernuaren arabera, 1.570.894 lagun dira gaelikoz hitz egiteko gai, eta 339.541 irlandarrek erabiltzen dute egunero; erabiltzaile gehien eskualde gaelikoan du, Gaeltacht izenekoan), ingeles (bigarren hizkuntza ofiziala, baina 'de facto' nagusia). Ipar Irlanda: ingeles, gaeliko (gaeilge; gutxiengo txiki bat besterik ez da mintzo, 170.000 lagun inguru), eskoziera; Irlandako gaelikoa ia galdu da, eta ez du batere ofizialtasunik.
Biztanleak: 6,2 milioi. Irlandako Errepublika: 4,6 milioi (NBE, 2012). Ipar Irlanda: 1,6 milioi.
Erlijioak: Irlandako Errepublika: katoliko (%88,4), Irlandako Eliza (%3), bestelako kristau (%1,6), beste (%1,5), zehaztugabe (%2), sinesgabe (%3,5). Ipar Irlanda: katoliko (%40,3), protestante (%36), beste (%9,9), zehaztugabe (%9), sinesgabe (%9).
Jakingarriak: Irlandako uhartea bi egitura administratibotan banatua dago: Irlandako Errepublika (Hego Irlanda) eta Ipar Irlanda. Irlandako Errepublika estatu burujabea da, eta Ipar Irlanda britainiarren agindupekoa da. Loialista britainiarrek Ulster erabiltzen dute Ipar Irlanda soilik adierazteko, baina Ulster eskualde bat da, eta Irlandako Errepublikaren zati bat ere hartzen du.
Transkripzioak: Irlandako toponimoak ingelesez idatziko ditugu. Dena dela, hizkuntzari buruzko artikuluetan, gaelikozkoak ere idatziko ditugu, parentesi artean.
Irlandako Errepublika

ingelesezgaelikoz
BrayBre
Carrick-on-ShannonCara Droma-Ruisc
CastlebarCaislean a’Bharraigh
CavanAn Cabhan
CorkCorcaigh
DonegalDun na nGall
DroghedaDroichead Atha
DublinBaile Atha Cliath
DundalkDun Dealgan
EnnisInis
GalwayGaillimh
KilkennyChainnigh
LimerickLuimneach
LongfordLongphort
MonaghanMuineachan
MullingarAn Muileann Cearr
NaasNas
NenaghAonach Urmhumhan
SligoSligeach
TipperaryTiobraid Arann
TraleeTraighli
TullamoreAn Tulach Mhor
WaterfordPort Lairge
WexfordLoch Garman
WicklowCill Mhanntain
Ipar Irlanda

ingelesezgaelikoz
AntrimAontroim
ArmaghArd Mhacha
BallymenaAn Baile Mearnach
BallymoneyBaile Monaidh
BangorBeannchar
BelfastBeal Feirste
CarrickfergusCarraig Fhearghais
ColeraineCuil Raithin
DerryDoire
DownpatrickDun Phadraig
EnniskillenInis Ceithleann
LarneLatharna
LisburnLios na'gCearrbhach
Londonderry (BERRIAn, Derry)Doire
NewryAn Tlur
NewtonabbeyBaile na Mainistreach
OmaghAn Omaigh
PortadownPort an Dunain
 

ISLANDIA

ISLANDIA

Islandia
Herritar izena: islandiar.
Eremua: 103.000 km2.
Hiriburua: Reykjavik (reykjavikar).
Hiri nagusiak: Egilsstair, Sauarkrokur, Selfoss, Keflavik, Isafjorur, Borgarnes, Kopavogur, Hafnarfjordhur, Akureyri, Reykjanesbaer.
Dirua: koroa islandiar.
Hizkuntzak: islandiera, ingeles, hizkuntza eskandinaviarrak (daniera eta beste), aleman.
Biztanleak: 328.000 lagun (NBE, 2012). Islandiar (%94; norvegiarren eta zelten arteko nahasketaren ondorengoak), beste (%6).
Erlijioak: Islandiako Eliza luteranoa (%85,5,), Reykjavikeko Eliza luterano librea (%2,1), katoliko (%2), Hafnarfjorurko Eliza luterano librea (%1,5), bestelako kristau (%2,7), beste edo zehaztugabe (%3,8), afiliaziorik gabe (%2,4).
 

ISRAEL

ISRAEL

Israelgo Estatua
Herritar izena: israeldar.
Eremua: 20.770 km2.
Hiriburua: Jerusalem (jerusalemdar). Jerusalem ekialdea lurralde okupatua da, 1967an Sei Eguneko Gerran Jordaniari hartua. Estatu gehienek Tel Aviven dituzte enbaxadak, ez baitute onartzen Jerusalem denik hiriburua.
Hiri nagusiak: Nazaret, Haifa, Ramla, Tel Aviv, Beer-Xeva, Maale Adumin.
Dirua: shekel berri.
Hizkuntzak: hebreera (ofiziala), arabiera (estatus berezia), ingeles.
Biztanleak: 7,7 milioi (NBE, 2012). Judu (%80,8), arabiar (%19,2).
Erlijioak: judu (%76,5), musulman (%15,9), kristau (%2,1), druso (%1,6), zehaztugabe (%3,9).
Jakingarriak: hauek dira lurralde okupatuak: Zisjordania, Jerusalem ekialdea, Gaza eta Golan. Denak ere 1967an hartu zituen Israelek, Sei Eguneko Gerran. 1982an, Libano hegoaldean ere okupatu zuen lurralde bat, 'segurtasun eremua' deitua, baina 2000. urtean alde egin zuen handik. 2005ean, hustu egin zituen Gazako kokagune juduak.
Transkripzioak: izen gehienak ingelesezko eran daude zabalduak nazioartean, eta horiek erabiliko ditugu.

erdarazeuskaraz
Beer-Sheva, Be'er Sheva, Bersabee / Beerseba, BeershebaBeer-Xeva (antzinako izena, Beerxeba)
NazarethNazaret
 

ITALIA

ITALIA

Italiako Errepublika
Herritar izena: italiar.
Eremua: 301.230 km2.
Hiriburua: Erroma (erromatar).
Hiri nagusiak: L'Aquila, Aosta, Bari, Potenza, Catanzaro, Napoli, Bologna, Trieste, Genova, Milan, Ancona, Campobasso, Turin, Cagliari, Trento, Palermo, Florentzia, Perugia, Venezia.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: italiera; zenbait gutxiengoren hizkuntzek ere badute ezagutza ofiziala eskualde batzuetan: alemana, frantsesa, sardiniera, friulera, ladinera, okzitaniera, esloveniera, erromani, tirolera, grekoa, katalana, kroaziera...
Biztanleak: 61 milioi (NBE, 2012). Italiar, zenbait gutxiengo (aleman, frantses, esloveniar-italiar, albaniar-italiar, greko-italiar...).
Erlijioak: batez ere katoliko. Protestante eta judu komunitateak badira, aspalditik datozenak. Musulmanak gero eta gehiago dira, etorkinen artean batik bat.
Jakingarriak: Eslovenia historikoak Italiaren zati bat hartzen du, baita Okzitaniak ere beste zati bat. Italiaren barruan estaturik gabeko nazio batzuk ere badaude. Ikus Sardinia, Friuli eta Hego Tirol.

erdarazeuskaraz
Abruzos / AbruzzesAbruzzo
Agrigento / AgrigenteAgrigento
Alto Adige / SudtirolHego Tirol
Apulia / PouillesApulia (italieraz, Puglia)
Assisi / AssiseAsis
BasilicateBasilicata
Bolonia / BologneBologna
Calabria / CalabreCalabria
Campania / CampanieCampania
Carnia / CarnieKarnia
CarrareCarrara
Cerdeña / SardaigneSardinia
Como / Come Como (aintzira eta hiria)
ConiCuneo
CrotoneCrotona
Cumas / CumesKumas
Emilia-Romaña / Émilie-RomagneEmilia-Romagna
EstromboliStromboli
Florencia / Florence / FirenzeFlorentzia
Friuli-Venecia Julia / Frioul-Vénétie julienne / Friuli-Venezia GiuliaFriuli-Venezia-Julia
Genoa / GenesGenova
Lacio / LatiumLazio
Las Marcas / Marches / MarcheMarkak, -ak
Liguria / LigurieLiguria
Lombardia / Lombardie / LombardyLombardia
Mantua / Mantoue / MantovaMantua
Mesina / MessineMessina
MilanoMilan
Mlanesado / MilanaisMilanerria, -a / Milango Dukerria, -a
Napoles / NaplesNapoli
Padua / Padoue / PadovaPadua
Palermo / PalermePalermo
Parma / ParmeParma
Perusa / PerousePerugia
Piamonte / Piemont / PiedmontPiemonte
Pisa / PisePisa
Pompeya / PompeiPonpeia
Ravena / RavenneRavenna
Reggio Emilia / Reggio d'EmilieReggio nell'Emilia
Regio de Calabria / Reggio de CalabreReggio di Calabria
Roma / RomeErroma
Salerno / SalerneSalerno
San RemoSanremo
Sicilia / SicileSizilia
SienneSiena
Siracusa / SyracuseSirakusa
Tarento / TarenteTaranto
TorinoTurin
Toscana / ToscaneToscana
Umbria / OmbrieUmbria
Valle d'Aosta / Vallee d'Aoste / Aosta ValleyAosta, Aostako harana
Venecia / VeniseVenezia (hiria)
Veneto / VenetieVeneto (eskualdea)
Verona / VeroneVerona
Vesubio / VesuveVesuvio
estrecho de Sicilia, canal de Sicilia / canal du cap Bon, canal de Kélibia / Strait of Sicily, Sicilian Strait, Sicilian Channel, Channel of Sicily, Sicilian Narrows, Pantelleria ChannelSiziliako itsasartea
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa