12345
Hondarribia, beste ezustekoa
Argazki press
San Miguel Ligako liderra eta denboraldiko ontzirik erregularrena izan arren, kale egin zuen Kontxarako sailkatze proban Hondarribiak: zortzigarren izan zen, eta, beraz, kanpoan geratu zen. Epaileek Astilleroren aurkako neurriak hartzea da Ama Guadalupekoa Kontxan izateko aukera bakarra. Nolanahi ere, helegiterik ez duela aurkeztuko iragarri du Hondarribiak.