Azken eztabaida

Zer izan da 2011ko gertaera nagusia zure ustez?

ETAk borroka armatua utzi izana? Herrialde arabiarretako protestak? Muammar Gaddafiren eta Bin Ladenen hilketak? Fukushimako zentral nuklearreko istripua eta ondorengo tsunamia?...

2011-12-27

Jasotako erantzunak: 6

6

Ander 2012-05-28 - 20:59:50

Zalantzarik gabe, Euskal Herrian gertakaririk inportanteena ETAk borroka armatua utzi izanak izan da. Eta honen ondorioz, Ezker Abertzaleak artu duen garrantzia politika arloan. Lehen bazuen base finko bat, baina orain ugari andiagotu eign da.

Lotura zuzena

5

Borja Arnaitz 2012-05-11 - 23:03:33

Zalantzarik gabe, 2011ko gertaera nagusia ezker abertzaleak garrantzia hartzea izan da.

Lotura zuzena

4

Ernesto 2012-04-05 - 16:00:21

Bi euroko txanpon bat topatu nuen taberna batean.

Lotura zuzena

3

@mikelsgartzia 2012-04-04 - 20:01:25

Ezin da aukeratu! :-))) M15-a edo "kitze-eme"a izan da agian. Herrialde arabiarretako protestekin lotu liteke, baina ez da aipatzen hor goian (akatsa). ETAk borroka armatua utzi izana ere mugarri izan da, zalantzarik gabe, egun hartan sentitu nuen hala zela. Gadafirena espektakulu globalaren lehen kapitulu fina izan da. Irakurri duzue Fahrenheit 451? ( http://www.ddooss.org/libros/fahrenheit_451.pdf ) Eta Fukushimakoa ez nuen hurbiletik jarraitu, baina esan didate Garoña aldean ari direla bigarren partea prestatzen. Begira, aukeratu behar badut horixe, Garoñakoa, 2011 urtean egonda ere ia ia ikusi nuen eta. Egunkariaren zati moderno hau politikariek irakutzen dute?

Lotura zuzena

2

Jakes Lafitte 2012-02-29 - 18:01:49

Gertaera hiruek beren garantzia badute bakoitzak bere testuinguruan naski. Euskal Herrian ETAk borroka armatua utzi izanak, bera ez zela problema, baizik eta Frantziak eta Espainak Euskal Herriaren aurka izatea arazoa dela frogatuko baitigu. Euskararen eta beraz Euskal Herriaren aurkako zapalkuntza aspaldikoa da; Euakal arazoa ez du ETAk eratu eta Euskal Herriaren askatzeko borroka ez da ETArik gabe bukatuko. Diktatura arabeek bukatzea on da bainan kasu integrismoarekin. Estatu theokratiko faxista musulmanak eta integristak sor daitezke. Balore baikorrak baditu islamak, bainan islamismoak edo integrismoak suntsti ditzake eta hauek hedaturiko propaganda periltsu daiteke mundu guztiarentzat, 1936 an nazismoa izan zen bezalaxe. Fukushimako istripuak nukleartegiak hain segur ez direla frogatu digute. Orain ez dute bururik edo ez dute perila ikusi nahi nukleartegien alde daudenek. Iragan aldietan begiratuz, zorion dezakegu ETA, hari esker Lemoizko nukleartegia ez baita erakia izan.

Lotura zuzena

1

loli pop 2012-01-26 - 09:54:32

beste egunean piruleta lurrera jausi zitzaidanean

Lotura zuzena

Parte hartu | Zure iruzkina bidali

:

Datu pertsonalak

:

:

Spambotak ekiditeko irudia

:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure iruzkinak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.